Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Artxiboa: Azaroa 2007

LIBRE©

astilekubatx2d 30/11/2007 @ 19:25

Berri Txarrak - Libre

Beitu, zenbatu, gehitu
ondokoak baino mugikor txikiago bat
ondokoak baino titi handiagoak
ondokoak baino kotxe azkarrago bat
ondokoak baino modelo berriago bat
ezin esan, ezin egin
ezin pentsa, ezin senti
dena da hemen debekugai
Aske zarete, libre �
zuen kaiola erraldoietan
dena eros daiteke
zuen kaiola erraldoietan
hala ere kexu zara
zure kaiola erraldoi horretan
katez alda dezakezue
zuen kaiola erraldoietan
Beitu, zenbatu, gehitu
ondokoak baino mozkor luzeago bat
atzokoa baino saio kutreago bat
atzokoa baino kantu errezago bat
ondokoak baino gerri argalagoa
ezin esan, ezin egin
ezin pentsa, ezin senti
dena da hemen debekugai
Aske zarete, libre �
zuen kaiola erraldoietan?
Beitu, zenbatu, gehitu...
Mundua obratan dago baina guk ez dugu ezer apurtu
eta euria ari du, baina guk ez dakigu nork
eta haizea haserre dago, baina ez dakigu norekin
eta itsasoa?
itsasoa ere haserre dago
eta izen pare bat okurritzen zaizkit
baina isildu egingo naiz demokraziaren izenean
Aske zarete, libre �..

 

Nafarroko Lekunberri herriko Hardcore taldea da Berri Txarrak. Euskeraz kantatutako musika talde ezagunenetakoa. Espainia ezagunak dira jada, eta Europako zenbait hiritatik ere kontzertuak eman dituzte.

Kanta hau beraien laugarren CDan haurki dezakegu, Libre, 2003. urtean argitaratua. Abestia hemen ipintea bururatu zait oso mezu garrantzitsua duela uste dudalako.

Inoiz ez gara daukagunarekin konforme, beti gehiago eta gehiago nahi dugu. Daukaguna baino zehozer hobea egongo da beti, eta horrek amorra gaitzake. Horretan oinarritzen da kontsumoa, ikusten duguna lortzeko nahian. Kolokialki "culo veo culo quiero" esaten dena...

Estatuari buruzko komentario batzuk ere egiten du, azkenengo bertsoetan. Badirudi demokrazia honetan askatasun handiak ditugula, aske eta libre garela, baina hori ez da guztiz egia, debekuak nonahi daudelako. Adierazpen askatasuna daukagu, baina askotan ez da errespetatzen. "El Jueves"-en kasua oso adibide hona da.

Abestiaren esaldi nabarmenena, "Aske zarete, libre; Zuen kaiola erraldoietan" nahiko argi usten du guzti hori: libreak gara mugitzeko, gozatzeko, erosteko... baina hamaika gauza daude sekula egin ezingo ditugunak.

Nire ikuspuntua da hori. Zehozer komentatu nahi baduzu, aurrera.

Jainkoa

astilekubatx2b 30/11/2007 @ 14:36

Jainkoari buruz hitz egiterakoan, guztioi gauza asko pasatzen zaizkugu burutik haien artean ezberdinak izanik. Lehenengoz eta behin denok egiten dugun galderetako bat ea Jainko existitzen delakoa da eta horretatik abiatuta beste guztiak. Jainkoaren existentzia dela eta jende askok honetan sinisten du baina beste askok ez. Hori orokorrean bizi izandako giroa eta familiak duen siniskeraren araberakoa da. Jainkoa izaki perfektuaren iruditzat hartzen dute askok eta egiten duena zuzena dela pentsatsen dutelako sinisten dute harengan eta berak esaten duena egiten dute.

Baina ondo egiten dute Jainko horrek "esaten duena" egiten? Askok esango lukete baietz, haien ustez hori eginez hil eta gero berarekin igoko direla eta horrela sentitzen dute ondo jokatzen ari direla.

Arrate Ruiz de Gauna eta Ainhoa Doñabeitia

tosca

astilekubatx2d 30/11/2007 @ 09:29

Lehen egunean tosca-ren bideo bat ikusi genuen klasean, bideoa ikusi ostean Jon-ek galdera batzuk egiteko esan zigun pelikularen ausnarketa txiki bat egiteko.Baina galderak egin baino lehen Sokrate eta Mario Cavaradosi comparatu genituen.

Obraren laburpena 

Mario Cavaradosi hil zorian zegoen eta bera eskapatu nahi zuen zeren eta ez du nahi errenuntziatu maite duen guztiari,hau da ez du nahi Tosca-ri errenuntzioa egin.Tosca Marioren maitalea zen eta honek Mario kartzelan zegoen bitartean, hainbat gauza egin zituen Marioren askatasuna lortzeko, honek lortzen du eta Mariorengana joaten da berria ematera. Tosca esaten dio Mariori biak elkar hurrun joango direla, baina horretarako  itzura egin behar du hiltzen dela fusilatzera joaten direnean kartzelakoek.Paktu hori egin zuten baina kartzelakoek fusilatzera joaten direnean, disparo batek ematen dio eta Mario hiltzen da, Toska hasieran ez da konturatzen hilda dagoenik baina azkenean konturatzen da eta pena handia hartzen du.Kartzelakoek konturatzen dira Toska-k hil zuela Marioren askatasuna lortzeko eta berarengana joaten dira fusilatu nahian baina, honek konturatzean San Angelo gaztelutik bere burua botatzen du eta hiltzen da. 

MARIO ETA SOKRATESEN KOMPARAKETA:

 Sokrates kartzelan zegoenean hil zorian zegoen baina honek, legeak hautsi baino lehen nahiago zuen hil, hau da, Sokrates-ek prest zegoen dena albo batera uzten legeak hautsi baino lehen. Marok ordean ez zuen hil nahi ezta bere maitaleari errenuntziorik egin nahi, hau da ez zuen Toscari errenuntzio egin nahi, prest zegoen edozer egiteko maitasunari errenuntzioa egin baino lehen.

Hurrengo galderak ausnartzekoak dira:

1) Bizitza aurrean zein da Cavaradossi duen jarrera?

Cavaradossi-k duen jarrera bizitza aurrean positiboa da, hau da, bera esaten du bizitza maitatzen duela eta maitatu nahi duela , baita esaten du ez duela inoiz hainbeste bizitza maitatu.Honekin komparazioa egiten Sokratesek ez zuen bizitza maitatu nahi baizik eta ulertu nahi zuen bizitza.

2) Eszena horretan Tosca se rola betetzen du?

Toska betetzen duen rola obra honetan oso indartsua da, hau da, bere maitalea Mario kartzelatik atera nahi du eta horretarako bere gorputza saldu zuen eta hil zuen baita bere eskuekin.Beraz, esan dezakegu beraren jarrera positiboa zela eta baita esan dezakegu maitasunaren papela betetzen duela zeren eta maitasunagaitik hiltzen du. Sokratesen kasuan berriz beraren lagunak betetzen dute rol bat, hau da, bere lagunak esan zioten Sokrateseri ihes egiteko kartzelatik, zaldi bat lortu ziotela baina Sokratesek ezetz esaten zuen.Kasu honetan Sokratesen lagunak bete zuten rola aipagarria da zeren eta laguntza ematen diote honi ihes egiteko, hau da laguntasunaren rola betetzen zuten.

3)Ze jarrera du legearen aurrean eta agintearen aurrean Cavaradossi?

Cavaradossi legea hausteko prest zegoen askatasuna lortzearren eta bere maitalearekin egon arren eta agintea ez zuen errespetatu nahi.Sokrates ordean legea errespetatu behar zela zihoen eta berdin zitzaion hil zorian egon edo kartzelan egon, baina ez zituen legeak hautsi nahi zeren esaten zuen legeak ez zirela apurtu behar sistema apurtuko zelako eta baita esaten zuen ezin zela injustizia bat beste batekin erantzun eta azkenik baita Sokrates pentzatzen zuen legeak sortu gaituela eta zerbait sor diegula legeei eta horregaitik ez zituen hautsi nahi.

Laia Carrión 2ºD

Filosofia ere bere interesak defendatzen ditu

astilekubatx2d 30/11/2007 @ 09:25

Klasean konturatu nintzen Platón, nahiz eta oso gizon licitoa iruditu, bere interesak defendatzen dituela:images.jpg

Zihoen estatua hazi ahala, konkistatzeko beharra sortuko litzatekela. Eta konkistatutako herria ezin da hazi? Soilik images1.jpgGrezia inportatzen da? Bere on itxuraz baliatuz, bere handitasun grinak sartzen zituen bere idazkietaz.

 Gure irakaslea, iruzkin kritikoa egiteko baliabideetan, weborri batzuetan begiratzea esan zigun, baina bere pentsaera defendatzen zuten orriak ziren, eta horrela soilik bere irudia handitzea lortuko genuke. Ez dut uste txarto dagoenik kritika egitea, gauza onak baino ez esateko beste zerbait egin baitgenezake. Hortaz, kritika txiki bat egiten diot blogari.

 Nik ez dakit zergatik filosofia gustoko ez dugun hainbatek jasangaitza egiten zaigun hau soportatu behar dugun. Ez soilik filosofian, mate, ingelera... "Frakaso eskolarra"ren errruduna hau da, gure askatasun eza 14 edo urte ditugunean arloak erabakitzeko GUZTIZ.

Josu Lasarte

Gizon-emakumeen arteko ezberdintasuna

astilekubatx2d 23/11/2007 @ 22:55

Nahiz eta pertsona batzuk gizon-emakumeen arteko berdintasuna lortu dela pen­tsatu, hau ez da oraindik lortu. Egia da urte batzuetatik hona gai honetan asko aurreratu dugula, baina ez behar den guztia. Klasean irakurri genuen bezala K.a.tik bazegoen jen­dea pentsatzen zuena emakume eta gizonak eskubide berberak izan behar genituela, adibidez aginterara ailegatzeko. Orduan, nola azal daiteke hainbeste urte pasatuta orain­dik eskubideen berdintasuna lortu ez izatea? Zergatik ez dira emakumeak gizonak baino hobeagotzat hartu baizik eta alderantziz?

Gaur eguneko egoeraren erru parte bat,nahiz eta arraro iruditu, aitzinean sortu ziren istorio batzuena da. adibidez,bibliaren arabera Eva Adanen saihets batetik sortu zen. Honek emakumearen gizonarekiko mendekotasuna adierazi nahi du, Adanengatik, gizon batengatik, ez balitz Eva, emakume bat, ez zelako sortuta izango. Nola teorikoki, kristau guztiak biblian agertzen dena sinistu behar duten, eta urteetan zehar hori gertatu  denez, gizonezkoen inportantzia emakumezkoarenaren gainetik jarri zen, eta oraindik jartzen da, pentsaera hori aldatzea ez baita hain erresa.

Beste arrazoi batzuk ere bila daitezke, adibidez, gizon batek emakume bat baino ge­hiago haurdun utz dezakeen bitartean, emakume bat soilik gizon batengatik geldi dai­teke haurdun . Ondorioz gerra garaian, eta gerra ostean, jende asko hiltzen zenez, in­portanteagoak ziren gizonak, emakumeak baino, gizonak besteak baino ume gehiago “sor” zitzaketelako. Aipatutako arrazoi eta beste batzuei esker, azal daiteke emakumea­ren egoera, eta historian gertatutako gertakari arraroak, adibidez, lehen espermatozoidea marrazterakoan gertatutako bezalakoa. XVIII. mendean lehenengo espermatozoidea marraztu zuten. Honen barruan, ume buruhandi txiki bat irudikatu zuten, uste baitzuten gizonek sortzen zituztela umeak, eta emakumeari “pasatzen” ziotela han garatzeko.

Horrelako gauzengatik gertatzen ari da, gaur egun, gutxiespen hau emakumeengan. Baina honi aurre egiteko hainbat gauza egiten ari dira. Gero eta inportantzia gehiago hartzen ari dira emakumeak sozietatean, zeren eta oraindik asko ez izan arren, badira zeinek lan munduan kargu inportanteak lortu dutenak. Batzuk estatu bateko presidentea izatera ere ailegatu dira, Alemaniako Angela Merkel, eta Chileko, Michelle Bachelet bezala. Emakume langilea badauka ere bere eguna, Martxoak 8. Egun horretan ezarri da, ez askok pentsatzen duten moduan New Yorken matxinatutako emakumeengatik, baizik eta egun horretan emakumeen boto eskubidea lortu zelako.

 Nahiz eta asko aurreratu dugun gai honetan, asko gelditzen zaigu berdintasuna lor­tzeko, eta seguruenik guztion esfortzuarekin lortuko dugu. Ez egun batetik bestera, baina denok zeozer gure partez jartzen badugu, pentsatzen dena baino arinago lor deza­kegu.

 

                                                                                                                                          Itziar Yáñez

Gizakiaren ikuspegi intelektualistatik haruntzago…

astilekubatx2d 22/11/2007 @ 10:39

Duela egun batzuk irakasleak analogia berri bat egiteko proposatu zigun. Oraingo honetan landare baten hazkuntza prozesua gu geuk bizitzan hazteko behar dugunarekin konparatuz. Horretarako, hazteko behar izanen gainean azalpen txiki bat eman ostean gure burua zuhaitz bat balitz margotzeko eskatu zigun irakasleak.

Gizakiok hiru oinarrizko osagai behar ditugu hazi ahal izateko, hauek autonomia, maitasuna eta ziurtasuna dira. Lehenengoak ziurtasuna ematen digu gure lur eremu propioa dugun neurrian. Lurra behar dugu gure sustraiei eusteko, sendo hazteko zoru horretan bermaturik, autonomia alegia. Maitasuna elikagaiak jasotzerakoan datorkigu, babesa sentitzen dugulako. Ura behar dugu elikagaiak jasotzeko, honek bizirik irauteko indarra emango digu. Azkenik argia beharrezkoa dugu elikagaiak barneratzeko, lasaitasuna eta ziurtasuna.

Zuhaitzaren marrazkia 

 

 

 

Nire zuhaitza txikia da oraindik esperientzia larregi bizi behar ditudalako zuhaitz handi eta sendo bihurtu arte. Nire lur eremua dotore zaindua daukat, sustraiak gogor eta zoriontsu bertan eusteko. Erasotzen didaten neurrigabekerien aurka jartzen ditudan mugak lore distiratsu eta koloretsuak dira, amorruaren aurrean ustel zitekeen loreak dira, baina nire albokoen laguntzeko gogoa handiagoa da. Albokoen laguntza horri esker ekiditen dut bakardadea, tristura poza bihurtzen. Hala ere, nire irudi horretan ikus daiteke elikagai moduan lortzen dudan ura ekaitz bateko euria dela. Horren oinarria zera da, betidanik ezagutu den esaera hori: benetan maite zaituenak min egingo dizu. Azkenik eguzki erraldoia ikusten da, horrekin arriskuak saihesteko dudan, edo eduki gura neuken ahalmena adierazi nahi dut.

Guzti hau egiteko nahiko erreflexionatu behar izan dut, zeintzuk ideia eta zelan esan hautatu ahal izateko. Errazena margotzea izan da espresatzeko hitzik aukeratu behar ez direlako. Idazterakoan aurkitu ditut arazo handienak, margotu ditudan irudi horiek azaltzeko orduan. Hitzen gauzak esatea ez omen da hain erraza. 

Arrate Aldama

koloreko txanoak

jonl 12/11/2007 @ 13:37

  

   

Zer ote da?

Platonen pentsaera ildoa power point bidez

jonl 09/11/2007 @ 15:01

Platonen pentsamendua eta ingurukoak ulertzeko kontzeptu-mapa lagungarria izan daiteke. Aurkezpen horietan pentsamenduaren gakoak ikusi edo antzeman ditzakezu.

Jarraian doan aurkezpen honetan zazpi kontzeptu-mapa aurkituko dituzu, hurrenez hurren ondoko ideia-ildo hauekin:

1. Sokrate aurreko aldian, Pitagoras eta Sofisten ekarpenak oso gogoan hartu zituen Platonek.

2. Sokrate eredugarria izan zen Atenas hirian eta filosofian sortu zuen filosofia-metodoagatik.

3. Platonek jakituria lortzeko eskatzen dio gobernariari, errege-filosofoari hain zuzen.

4. Jakituria lortzeko eragileak ondokoak dira: heziketa, maitasuna eta gogoratzea

5. Nolako errealitatea, halako ezagutza-banaketa

6. Hiri idealaren antolamendua aristokrazia da, onenaren gobernua.

7. Antropologia, gizakiaren ikuspena, gorputza eta arima.

bitartean heldu eskutik

jonl 01/11/2007 @ 22:55

 Ezin esan

Ezin da esan Libertatea, ezin da esan Berdintasuna,

ezin da esan Anaitasuna, ezin esan.

Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.heldu eskutik

Ahaztu egin da antzinako legea.

Uholak eraman du hitzen eta gauzen arteko zubia.

Ezin zaio esan tiranoak erabaki irizten dionari heriotza.

Ezin da esan norbait falta dugunean,

oroitzapen txikienak odolusten gaituenean.

Inperfektua da hizkuntza, higatu egin dira zeinuak

errotarri zaharrak bezala, ibiliaren ibiliz. Horregatik

ezin da esan Maitasuna, ezin da esan Edertasuna,

ezin da esan Elkartasuna, ezin esan.

Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.

Ahaztu egin da antzinako legea.

Alabaina "ene maitea" zure ahotik entzutean

aitor dut zirrara eragiten didala,

dela egia, dela gezurra.

Kirmen Uribek orain sei urte "bitartean heldu eskutik" poema liburua idatzi zuen. Oso ederra. Oraingoan gogora dakardan poema honekin bere buru argia erakusten digu. Filosofiak beti antzeman nahi izan dituen hitz handiosoak, hizki larriekin idazten ditugun hitz handiputzak ezin dira esan. Bere handitasun absolutuan agian ez dira ezer. Non dira, bada, elkartasun, edertasun eta maitasun zirrara horiek? Non da hitz horien egia?. Badira nonbait esaten dutenak hitzak besterik ez direla, eta haien atzean ez dagoela erreal denik, hiztunak eman nahi duen intentziorik ezean.


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu