Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Artxiboa: Abendua 2007

Mona Lisaren irribarrea

jonl 12/12/2007 @ 16:00

Aste honetan "Mona Lisaren irribarrea" filmea eman dute telebista kate batean. Oso polita izan da eta zer esan asko eman dit. Kontatzen duen istorioa arte irakasle baten kontua da. Irakasle hori (Julia Roberts)EEBBetako eskola batera ailegatzen da asmo berritzaileekin. Nesken eskola da, sasoiko goi mailako gizarte klaseko andereñoak unibertsitatean sartzen prestatzeko, itxura guztiaren arabera. Eskola horretan dena da itxura, Da Vinciren Mona Lisari gertatzen zaion bezala. Gauza bat da aurpegiak marratzen duen irriparrea eta beste gauza bat da barrutik daramaten poza. Aberatsen gizarte guztietan bezala, ez da ezer falta. Bakoitzaren zeregina gizarteak oso ondo finkatuta dauka. Baina zer gertatzen da pertsona bakoitzaren zoriontasun indibidualarekin? Non daude norberaren amets, desio edo minak? Nork eta nola egituratzen du banakoaren nortasuna? Indibidualitatea eta nortasuna alde batera utz daitezke, dagokigun zorion puska lortzeko?


Zorion indibiduala, nortasun eta asmo pertsonalak. Zorion perfektua lortzerik ba al dago ingurura begiratu gabe? Nork bere asmo eta izaerari eutsiz zoriona lortu ahal da  albokoan diren menpekoak eta tamalak eraldatzen saiatu gabe?. 

Agian bideo zati hauek lagungarriak izango zaizkizu galdera gehiago bilatzeko.

TOSCA

astilekubatx2d 11/12/2007 @ 20:14

    Tosca erromako abeslari eta aktore famatu bat da, Mario Cavaradossi bere maitalea aldiz, marrazkilari errepublikazalea da eta horregatik, gobernuaren etsaia denez kartzelatzen dute heriotz zigorraz. Toscak kartzelaren zuzendariarekin harremanetan jartzen da Cavaradossiren askatasuna lortzeko, baina hain da harengatik sentitzen duen gorrotoa non, agiria lortzean hiltzen du. Pozik agiria eskuetan duela Cavaradossiren bila doa eta gertatu den guztia kontatu ostean plan bat antolatzen dute kartzelatik alde egiteko: planeatzen dute fusilapen faltsu bat, tiroak gezurretakoak izango dira eta lehenengo tiroa entzuterakoan, Cavaradossik hilda dagoelaren plantak egin behar ditu. Zoritzarrez Cavaradossi hiltzen dute eta Toscak ezin duenez jasan eta berarengana joaten direnez kartzelako zuzendaria hil zuelako, kartzelatik behera botatzen da.

Opera hau ikusi eta gero eta sokratesen esperientzia ezagutu eta gero, beraien arteko konparaketa egingo dugu, kartzelan, legearen aurrean eta bizitzaren aurrean izandako bien jarrera komparatuko ditugu:

Mario Cavaradossik, bizitza maitatu nahi du, sentimenduak jarraitzen ditu eta bere maitatuarekin "Tosca" bizi nahi du bizitza eta horretarako legea apurtu behar badu, ez zaio importa, egingo du behar den guztia kartzelatik ateratzeko.Sokratesek adimena gainjartzen du hau da bizitza ulertu nahi du, eta errespetatuko du hartu duten erabakia,nahiz eta injustizia izan, bera ezin du beste injustizia batekin erantzun. Sokratesen jarrera intelektualista da, aldiz Cavaradossirena erromantikoa da.Toscak bere maitasunarengatik pertsona bat hilko du eta cavaradossiri ez zaio importa, bestalde, Sokrates ez du legea apurtu nahi uste duelako austen baduzu legea, hiria ere apurtuko dela.Sokrates bere irteraren ondorioetan ausnarketa egiten du :

  • "Gaitz bat egin didate eta ez zen zuzena izango beste gaitz batekin erantzutea"
  • "Arauak ez baditu inork betetzen, hiriaren ondamendia"
  • "hiria da sortu nauena; nire aitak eskondu,ni hezitu...etb orain niri tokatzen zait hiriagatik hiltzea"

Cavaradosiren kasuan ordea, ez du bere irteeraren ondoriotaz ausnartzen, pentzatzen duen bakarra, hiritik ateratzea eta Toscarekin bizitzas gozatzea da beste guztia ez zaio importa. Azken finean Sokrates filosofo intelektualista bat zen eta Cavaradossik aldiz, errepublikazale erromantikoa, hau da, komunenan duten bakarra beraien kartzelaren egonaldia izan zen.

  SOKRATES

                 SOKRATES                                       CAVARADOSSI

EGILEAK: Miren Itsaso Saralegi eta Begoña Olaskoaga

Maite duzun pertsonari gaitza egin ahal diezaiokezu?

astilekubatx2d 03/12/2007 @ 12:00
    Duela aste batzuk klasean egin genuen ariketa berri bat. Ebaluaketero egingo dugun moduan filosofo berri batekin hasten garenean, gai batzuen galdera erantzunak bilatu behar ditugu. 2.ebaluaketaren hasiera honetan San Agustin aztertzen ari gara eta zoriontasunaz, jainkoaz, gaitza egiteko askatasunaz, gaitzaren jatorriaz,... Gai hauei galdera erantzunak bilatu izan behar genituen. Ariketa honen amaieran guztion artean amankomunean jarri genituen gure galdera erantzunak eta entzundakoetatik galdera bat aukeratu."Maite duzun pertsonari gaitza egin ahal diezaiokezu?" Haukeratutako galderari erantzuna bilatu behar nuen arrazoituz.
Maite duzun pertsonak gauzak ondo egin ditzala nahi duzu, beraz min eman diezaiokezu. Hau gerta daiteke ikusten duzunean pertsona hori bide desegokitik doala eta hortik jarraitzea nahi ez duzunean. Momentu horretan gauzak debekatzen dizkiozu eta min egin ahal diozu pertsona horri. Baina ez diozu min egiten pertsona horri min egiteagatik, maite duzulako baizik, eta aholku moduan.
cd562f28_a.jpg
Maite duzun pertsona, edo pertsonak, beste era batera mindu ditzakezu ere. Norbait maite denean gauza asko jakintzat ematen dira eta horrelako momenturen batean txarto ulerturen bat eman daiteke mina. Horrelakoetan, errua onartu eta barkamena eskatzen jakin behar dugu, beste pertsona benetan maite badugu behintzat.
Taldeka egindako ariketa izan zen eta taldekide bakoitza bere ikuspuntua jartzen zuen haukeratutako gaiari buruz.
Silvia de la Fuente.

Tosca, Mario Cavaradossi; Sokrate

astilekubatx2d 02/12/2007 @ 19:32

Tosca izeneko operan Sokrateren bizitzarekiko harreman estua ikusi dezakegu. Bi istorioetan legearen aurrean eduki beharreko jarreren arteko erlazioa komentatuko dugu. Kasu honetan Mario Cavaradossiren jokabide erromantikoa eta Sokrateren jokabide intelektualistak oso desberdinak dira.

Alde batetik, Cavaradossik bizitza maitatu nahi du. Ondasunak eta bizitza kentzera zigortua izatean, maitasuna soilik geratzen zaio. Bizitzarekiko maitasun honek Toscaren maitasunak ekarri du. Cavaradossiren jarrera maitakorraren eraginez sentimenduak oso garrantzitsuak dira, jarrera erromantikoa baitu.

Bestalde, Sokrateren jarrera intelektualista da, intelektualismo morala alegia. Honetan arrazoiak jokabidea menderatu egin behar du, arrazoiari jarraituz ekintza guztietan; hau da, heziketa beharrezkoa da horrela jokatu ahal izateko. Sokrate sentimenduak guztiz baztertzen ditu, soilik arrazoiarekin jokatzeko.

Bi istorioei erreparatuz, Tosca operan, Tosca Mario Cavaradossiri, hil zigorra zuena, alde egiteko aholkua ematen dio; nahiz eta Cavaradossi hil zigorra betetzen gelditzen da. Modu berean, Sokrate hiltzera kondenatu zuten. Bere lagunak alde egiteko esan zioten baina berak gaizkiari ezin ziola gaizkiarekin erantzun esan zuen, horrela bere printzipioei jarraituz. Beraz, bai Mario Cavaradossik zein Sokrate legeari ez diote huts egiten.

Horrela, nahiz eta batak jokabide erromantikoa izan eta besteak jokabide intelektuala, legea jarraitzen dute, justua ez izan arren onartuz.


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu