Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Artxiboa: Urtarrila 2008

GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK BERDINTSU

astilekubatx2a 26/01/2008 @ 19:52

 

Platonek, hiri ideala bilatu nahi du eta horretarako, berak uste du, ezagutza gorenera heltzeko prozesu mingarri baten ostean, hori lortu duena filosofo bihurtu eta hiri ideal horren gobernari bihurtu behar dela.Gobernari horretaz dio andrazkoa edo gizona izan daitekela,sexu bereizketarik egin gabe.Baina,gure ustez,gobernaria gizon zein emakume izatea anekdota bat baino ez da.Benetan adierazi nahi dugu,ez bakarrik politikan baizik eta orokorrean gizon eta emakumeen berdintasuna behar dela.

Baina,egiatan,berdinak al gara emakumeak eta gizonak?Benetazko berdintasuna lortu dugu edo inoiz lortuko dugu gure gizartean? eta zein motatakoa?

Argi dago, fisiko aldetik ezberdintasunak ditugula, gure barneko funtzionamendu biologikoa berdina izan arren. Baina,gure sentimendua, arrazoia edo pentsatzeko erei helduta,gizon eta emakumeak ez gara berdinak, aitzitik, guztiak desberdinak gara,baina ez bereiztasun sexualagaitik,baizik eta gure planetako gizabanako bakoitza ezberdina delako;norberak bere arrazoia, pentsamendua,......baititu.Beraz,gizakiongan berdintasuna egon behar dela diogunean,ez gara berdintasun horretan zentratzen.

Gainera,gaur egun daramagun bidea ez da zuzena berdintasuna lortzeko gure gizartean.Izan ere,gure gizartea gizonek egina eta gizonentzat eginiko gizarte bat da.Emakumea,beraz,saiatzen ari da gizonezkoen gizarte horretan, gizonezkoei parekaten; baina ez da hori emakumeak burutu behar duen bidea. Gaur egun oso adibide argia dugu hori ikusteko. Gaur egun Euskal Herrian izugarrizko eztabaida dago "txoko"-ekin, emakume asko horietan sartu nahi direlako, jakinik horretako batzuk gizonezkoentzat baino ez direla. Emakumeen partetik hori izugarrizko akatsa da, hori ez baita berdintasuna lortzea eta horrek ez garamatza inora; emakume horrek, gainera, nahi badu beste txoko bat monta dezakeelako.Berdintasuna, beraz, gauza ezberdina da.Lehenik eta behin, hasi beharko ginateke gure gizartea aldatzen eta  gizarte bat egiten emakume eta gizonek egina eta bientzat sortua.Hori izango litzateke berdintasunezko egoera bat zeinetan emakumea gizonaren parean egongo litzateke eta ez luke gizonak egiten duena imitatuko, orain gertatzen ari den antzera.Gaur egun emakumearen berdintasuna,gizonezkoen ekintzen imitazioen baino ez datzalako.

Hala ere,gaur daramagun bidea inperfektoa izan arren,argi dago, pausu bat dela berdintasunera heltzeko. Beraz,gaurko egoera begiratuz esan daiteke denbora asko falta zaigula gure pentsamendua hori,gizartean sustraiatua dagoena, aldatu eta berdintasunezko gizarte batean bizitzeko.

MAITANE AMARIKA

Hiponako Agustinen pentsaera ildoak power point bidez

jonl 09/01/2008 @ 12:26

Hiponako Agustinen pentsamendua, beste guztiona bezalaxe, ezin da ulertu k.o IV. mendeko historia unea kontuan hartu gabe. Hala ere, pertsona guztiek zoriona lortzeko dugun grinaren inguruan egiten dituen gogoetengatik denen interesa piztu dezakeen idazlea izan daiteke gaur egun ere. Akaso, mentalitate horrekin hurbil zaitezke beragana.

Lerro hauei lotuta topatu ditzakezun 11 diapositibetan hurrengo ideia hauek jarraituko dituzu, eskema batzuen bidez.

1. Kristautasunak talka egin zuen erromatar inperioarekin.

2. Kristautasuna erlijio errebelatua da eta ez da sistema teoriko bat bere jatorrian.

3. Patristika garaian Eliz Gurasoen zeregina kristautasuna defendatzea  eta sinesbideak finkatzea izan zen, fedea ulergarri izan zedin gentilen aurrean.

4. Hasierako mende horietan Eliza barruan fedearen dogmak direla eta, irabirak izan ziren kristau heretikoen aurka.

5. Fedea adierazteko asmotan, greziar filosofia hartu zuten ondare gisa, Platonen filosofia, eta neoplatonismoa bereziki, baita estoizismoa ere.

6. Manikeismoak irakasten zuen materialismotik esnatzeko, San Agustinek Plotinoren ekarri batzuk izan zituen gogoan.

7. Gizakiak jatorrizko bekatuaren eraginez gaitza egiteko joera du.

8. Gizakia askea da materiagabeko ongi ustelgaitza aukeratzen duenean, Jainkoa alegia.

9. Gaitza ez da Jainkoaren ondorena.

10. Fedea eta arrazoiaren elkarlana behar da egia bakarra lortzeko, zoriona emango digun egia.

11. Egia arrazoiaren barnean aurkitu dezakegu, Jainkoaren argiari esker, bera egiaren sortzailea eta maisua baita.


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu