Edertasuna: Gure eta Platonen garaian
Topiko hutsa izan daiteke entzutea, XXI.mendean egonda, edertasuna gauza garrantzitsuenetarikoa izatea. Grezian ikus genezakeen edertasuna oso garrantzitsua zela, eskultura guztiak gizaki lirainak ziren, indartsuak etab., baina badaude ere hainbat lan, non ikus dezakegu emakume loditsuak emakume ederraren eredua egiten, adibidez Venus edo Afrodita, edertasunaren jainkosa, ez da bereziki argala, gaur egun "kurbak" deiturikoak ditu. Gaur egungo gizartean, gehienetan garrantzitsuagoa da kanpoko itxura jakituria baino, edo bakoitzaren izaera baino: lantokietan edo amodioan. Askotan entzun behar izan dugu honelako esaldia: “nik soilik barrualdea begiratzen dut" edo “las rubias son tontas” eta esaldi honi jarraitzen dioten hainbat txiste, soilik errubiloak askotan politak direlako esan nahi du tontoak direnik? Orain dela gutxi telebistan agertu zen programa bat non 2 talde antolatzen dira, bat; “itsusiak “ eta jakintsuak zirenak, bestean; “tontoak “ eta politak zirenak, nire ustez programa mota hauek, morbosoak izan arren, soilik handitzen dute gauza biak elkarrekin ezin direla joanaren gaia, edertasuna eta jakintasuna, topikoa.
Platonek adierazi digun eran, bere ustez kanpoko itxura ez du balio, aldatzen delako, hau da, ez da batere ziurra, adibide ona da Pertzepzioa; Platonek alde batera usten duela, soilik kanpoko itxura begiratzen duelako, eta hau askotan guk egin beharko genuke. Askotan kanpoko itxurari erreparatzean eta ez pertsona horren barruko izaerari, gauza pila galtzen ditugu, horregatik Platonekin ados nator: Kanpoko itxurari soilik erreparatzen duena alde batera utzi beharko genuke, gehienetan jakituna den norbaitengatik mila gauza pentsaezinak atera ditzakegu.
Amaia Ruiz

Zabaldu
del.icio.us