Haraindikoa, bizitza ostekoa, Jainkoa, asmakizun hutsak al dira?
Ezin dugu konprobatu asmakizun hutsak diren ala ez, erantzun hau soilik aurki dezakegu pertsona bakoitzaren buruetan. Baina, nik uste dut, hitza ez dela asmakizuna, baizik eta sinesmena. Esaten dugunean Jainkoa, bizitza ostekoa... sortu zirela bizitzari zentzu bat emateko, ez dirudi modu onean esaten dugula, baizik eta gauza txarra dela, benetako errealitatea ez ikusteko erabiltzen ditugula, baina nork ez du behar zerbaitetan sinistea? Edo, beste era batean esanda, nork ez du ametsik aurkitzen, aurrera jarraitzeko?
Pertsona batzuk, adibidez ikasleak, bere ikasketekin aurrera joateko helduak izatean gustoko lan bat izatean amesten dute, presoak; askatasunan berreskuratzean, eta kristauak, erlijioa guztiz betetzen dutenak, Jainkoan sinesten dute aurrera joateko, edo nahi duten hurrengo bizitza eder batera ailegatzeko, horregatik, askotan, bere buruaz beste egin nahi dutenei, erlijioaren sinesmenak irakasten zaizkie, ametsak edo edukitzeko sinesmeren bat, aurrera ateratzeko eta bizitza poztasunez bizitzeko, bizi nahia aurkitzeko.
Bizitzari zentzua emateko asmatu baziren, ondo dago, bakoitzak bilatu behar ditu bere ametsak, sinesmenak edo gogoz aurrera bizitzen jarraitzeko motiboak, azken finean, bizitza bakar bat daukagu.
Amaia Ruiz

Zabaldu
del.icio.us