Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Artxiboa: Maiatza 2008

Filosofoen hari laburra. Nietzsche

jonl 29/05/2008 @ 11:23
  1. XIX. mendea itzalen aroa da; dialektikaren aroa da sortu ziren iraultza eta konfliktoak gogoan hartzen baditugu; balio burgesen dekadentzia aroa.
  2. Aldaketa handiko mendea da, baita pentsamoldeetan ere,  positibismoaren arrazionalismoari kontrajartzen baitzaio espiritu romantikoaren ezkortasuna, indibidualismoa eta irrazionalitatea.
  3. Bitalismoak adierazten zuen bizitza bulkada itsu bat dela, inoiz asebetetzen ez dena.
  4. Konflikto, dekadentzia eta itzal guztien adierazlea da Nietzsche. Bera dinamita da, inmoralista, baloreen transmutazioa egiten duen profeta berria.
  5. Kritika zorrotza zuzenduko du intelektualismoaren aurka, esentzia finkoen mundua espejismoa dela esanez.
  6. Bizitzaren muina adierazteko hobe esperientzia estetikoa, adibidez greziarren tragediak edo Wagnerren operak, kontzeptua baino.
  7. Sokratez geroztik intelektualismoak bizitzaren sen dionisiakoa gutxietsi duela salatzen du Nietzschek.
  8. Dionisos, greziar mitologiako jainkoa, bizitzako balore batzuen arketipoa da. Beste arketipoa Apolo da. Haien kontrakotasuna bizitzaren jatorrian dago.
  9. Balio moralen jatorri psikologikoaz baliatuta, genealogia metodoa alegia, bi jarrera moral aztertzen ditu, morroia eta jaunaren morala.
  10. Kultura dekadentearen kontra egiten duen kritikarik bortitzenak kristautasuna du areriotzat.
  11. Balore absolutuen mundua asmatu du, eta kontzientzia moralaren bidez desirak, instintoak arbuiatu ditu.
  12. Jainkoaren heriotzaren ondorioz balore absolutuetan zegoen konfiantza galtzen da, nihilismoa sortu egiten da.
  13. Baloreen eraldaketan gizaki zintzoaren eredua kritikatuko du, amaieraren hasiera dela esanez; eraldaketa prozesu hori gamelu, lehoi eta haurren sinbolo bidez esplikatu zuen Nietzschek.

Filosofoen hari laburra. Kant

jonl 29/05/2008 @ 10:34
  1. XVIII. mendean Eri Aroko oskurantismotik alde egin nahi du gizarteak, hezkuntzaren bidez eta arrazionalitateari jarraituz. Argien Mendea.
  2. Pentsamolde berritzaile horietan arrazoiak izango du nagusitasuna.
  3. Arrazoia autonomoa, enpirikoa eta kritikoaren aldeko aldarrikapena egiten dute.
  4. Arrazoia autonomoa, burujabea da; arrazoiak fedearekin dituen lokarriak puskatzen ditu.
  5. Naturak gizakiari emana dio adimenaz baliatzeko gaitasuna, inoren morrontzarik gabe. Hauxe da ilustrazioa, adingabetasunetik irtetzeko gaitasuna, arrazoiaren erabilera publikoaren bidez.
  6. Arrazoiaren autonomiak ematen du askatasuna, baina askatasuna ez da legerik eza, borondadea eginbeharretara moldatzea baizik, askatasun zibila alegia, ez askatasun naturala.
  7. Lege naturala eta arrazionala atzeman dezakegu nonahi. Mundu fisikoan (Newtonen mekanika legeak), moralgintza (aipaturiko moral autonomoa), politikan (gizaki ororen eskubideak bermatzen dituen zuzenbide naturala), eta erlijioan (erlijio naturala, deismoa)
  8. Ezkutuko lege natural baten eraginez, historiak aurrera egingo du, interes orokorra nagusitu arte eta naturak instintotik libratu arte.
  9. Zuzenbide naturalak erakusten du boterearen legitimazio forma berri bat, hitzarmena da boterearen oinarria.
  10. Estatuaren aginariak eskubideak errespetatzen baditu, herriak agintaria obeditu egingo du, legezkotzat du eta.
  11. Horrela gertatzen den kasuetan, estatua zuzenbide estatua da. Agintea, legearen menpean jarriko da, erregeak bere kasa gobernatu barik.
  12. Zuzenbidea jarraitzen duten estatuetan, konstituzio errepublikarra jarraituko dute gidaritzat. Botere banaketa, askatasuna, errepresentagarritasuna eta berdintasuna izango dira egitura juridiko horren ildo nagusiak.

Filosofoen hari laburra. San Agustin

jonl 29/05/2008 @ 08:57
  1. Kristautasuna hedatu ahala, Erromatar Inperioaren oztopoarekin topatzen da hasierako hiru mendeetan.
  2. Kristautasuna defendatzeko,  Kristo ezagutzen ez duten paganoei azaldu behar zitzaien sinesmenaren nondik norakoa, kristautasunak bere jatorrian ez baitu irakaspen teorikorik.
  3. Hala ere sinesmen horren dogmak finkatu barik zeuden hasiera hartan.
  4. Dogmak finkatu ahala herexiak sortuz joan ziren kristautasunaren baitan.
  5. Kristauek, Eliz Gurasoek hain zuzen, greziako filosofiara jo zuten sinesmena arrazoitzeko asmoz.
  6. Fedea eta arrazoiaren arteko sintesia gertatu zen lehen mende horietan, Patristika garaian hain zuzen ere.
  7. Sintesi horren egile bat San Agustin dugu, IV. mendean, platonismora hurbilduz.
  8. Egia (bakarra) aurkitzeko fedea eta arrazoia beharrezkoak dira, horrela egia lortzeaz gain zoriona ere eskuratuko da (eudemonia)
  9. Zoriona lortzeko ongi gorena, Jainkoa bereganatu behar da, gaitza eta jatorrizko bekatua saihestuz, eta benetako askatasunaren bidean sartuaz.
  10. Dena den, goreneko ongia ez da lortzen Jainkoaren laguntzarik izan ezik, bera baita betiereko ideien ezagutza ahalbidetzen duen argia eta maisua.

Filosofoen hari laburra. Platon

jonl 28/05/2008 @ 12:54

Ikasturtean zehar landu ditugun filosofoen hausnarketak garaian garaiko egoerak ulertzeko gakoak eman dizkigute. Bakoitza bere sasoiko semea da.

Sasoi horri ematen zaion begiratua laburbiltzea da jarraian duzun testuaren asmoa. Garai bat, filosofo bat, begiratu bat.

Haria harrapa ezak.

Kolorez doaz zuk garatu beharko zenituzkeen kontzeptuak

  1. Hirian, "polis" ideal batean alegia, justizia egon behar da.
  2. Justiziaz dakienak hartuko ditu erabaki justuak, hau da, jakituria lortu duenak, adituak besterik ez.
  3. Hiri justua, utopikoa, harmonia lortu duena da, beharrizanak asebetetzen dituena, horretarako hiru gizarte talde egon behar dute, zein bere betebeharrekin.
  4. Hiru gizarte talde egon behar dute, gizakiaren ataletan ere gorputzaz gain hiru arima zati dauden bezala.
  5. Hirian gizarte talde bakoitzak bere dohaina betetzen badu bertutea lortu du
  6. Gizarte talde horietan, Gobernaria hiritarrik onena izango da, ezagutza lortu duena, filosofo-erregea hain zuzen ere. Aristokrazia
  7. Ezagutza lortzeko bide desberdinak daude, zentzumena eta arrazoimena batik bat, baina egiazkotasuna arrazoimenak soilik eskura dezake.
  8. Bi ezagutza iturri daude, bi errealitate eremu daudelako, mundu fisiko aldagarria, eta ideien mundu aldaezina, benetakoa eta adimenez soilik atzeman daitekeena.
  9. Ezagutza lortzeko, bide luze bat behar da, heziketarena, ilunpetik argitara daramana; baita jakintasuna grinatu ere. Inoiz ikasitakoa oroitu egingo du arimak, arima hilezina baita.
  10. Heziketa bide luze eta mingotsaren adierazletzat haitzuloaren alegoria irudikatu du Platonek.

ZER BILATZEN DUTE INTELEKTUALEK?

astilekubatx2d 28/05/2008 @ 10:19

Intelektualak Sokrateren garaitik existitu egin dira haien mundu idealak errealitatearekin erlazionatu nahian. Jaiotzen garenean inguratzen gaituen gizarteak egiazkotzat hartzen dituen kontzeptuak bereganatzeko ohitura daukagu, baina orduan zergatik errealitatea kuestionatzen dutenak beti existitzen dira?

Egoera hori ezaguna egin ahal zaigu, dagoeneko guztiok baitugu pentsaera horren zati bat. Adibideak gure ingurura begirada arin eta errez batez antzeman ditzakegu: fantasiazko filmeak, liburuak, erlijioa edo filosofia bera. Badirudi bizi garen mundu honetatik ebaditzea bilatzen dugula askotan eta asmaturiko mundu horietan murgiltzea beharrezko dugula.

Helburua bakoitzaren bizitza proiektuarekin bat etor daiteke, inork ezin du demostratu zein den bizitzaren benetako sentsua ezta non dagoen benekotasun hori, baina bakoitzak zoriontasuna bilatu behar du. Horretarako fantasia, zientzia, irudimena eta ezagutza erabiliko ditugu. Intelektual bihurtuko gara.

Sortutako mundu horretan bizitzatik espero dugun helmuga finkatuko dugu eta salbu sentituko dugu geure burua. Bakoitzaren eskuetan dago zein helmuga hautatu eta gizaki izate berak derrigortuko gaitu hura, besteenganako errespetuaz eta harreman kolektiboaz baliatuz betetzera.

Garazi Ruiz

 

ASKATASUNA NORAINO?

astilekubatx2d 28/05/2008 @ 10:14

Gizakiak betidanik askatasuna lortu nahi izan du, bere burua gobernatzeko gai sentitu delako; horrek ez du esan nahi bakoitza edozer gauza egiteko aske denik, baizik eta bere eskuan posibilidade desberdinen artean aukera egiteko ahalmena, zein iritzia emateko eskubidea duela.

Banakako autonomia definitu ahal izateko gizartearen esanahia ezagutzea komenigarria litzateke, eta horrek gizarte talde antolatua suposatzen du. Indibiduo bakoitzak aukeratzen du bere eginbeharra gizartearen barnean,  askotan bere ahalmenekin erlazionatua, baina noizbehinka denek helburu komun bat izango dute eta horretarako baliteke norberaren askatasunari uko egin behar izatea.

Talde bat antolatzen denean, handia zein txikia izan, oso zaila da pertsona guztiek iritzi berdina edukitzea, baina interes amankomuna lortzeko batasuna beharrezkoa da eta horrela ez bada, behintzat hura oztopatuko ez duen jarrera azaltzea egokiena litzateke. Beraz, ze punturarte gara askeak?

Lan bat aukeratzean hainbat arau eta eginbehar finkatzen dira, uko egiterik ez daukatenak. Kasu horretan  burujabetasun indibidualik ez dagoela pentsa daiteke, baina ez da horrela. Zenbaitetan gure iritzia emateko aukera izango dugu agindua jasotako momentuan eta betetzea edo ez gure eskutan egongo da, horri banakako askatasun publikoa deritzo. Bestetan ordea, gure kargua bete behar izango dugu nahiz eta eginbeharrekin ados ez egon; betiere geure iritzia idatziz publikoari transmititzeko askatasuna edukirik.

Aukerak beti izango duitugu, baina gizarte baten partaide izateak suposatzen du gainerakoak kontuan izan behar ditugula, beraz arrazoizko askatasun indibidualaren esparruan mugituko gara, lehen aipaturiko interes komuna burutzeko orduan, zein banakako autonomia eta borondatea burutzerakoan. Guztiekin bat ez bagatoz behintzat inor kaltetu gabe jokatuko dugu.

Garazi Ruiz  

Filosofiazko "iruzkin kritikoa"

jonl 28/05/2008 @ 08:14

Filosofiazko hautaprobak berezitasun batzuk ditu, beste arlo guztiek bezalaxe.

Hautaprobak oro har, heldutasun probak dira. Jakituria neurtzeaz gainera, haldutasun pertsonala eta akademikoa baliatu behar duzue ikasleok, portura ondo lehorreratzeko.

Dakizunez, iruzkin kritikoa deitzen dugun atalak garrantzitsua da. Hiru puntukoa atala da. Azken finean, argudio testua idatzi behar izango duzue.

Erakutsiko duzu ideia baten aldeko eta kontrako arrazoiak moldatzen trebatuta zaudela. Oso testu interesgarria aurkitu dut euskaljakintza.com webgunean. Argudio testuak egiteko gomendioak izango dituzu.

Kanta eder batekin disfrutatu ezazu

hautaprobak ekainak 11, 12, 13an

jonl 27/05/2008 @ 09:43

Ekaineko bigarren astean hautaprobak izango dituzue, unibertsitatera sartzeko asmoa duzuen guztiok.

Lasai % 90ak gainditu ohi du, zuk zergatik ez?.  Hau izango da lehen kexka, eta horra nire gomendio. 

Gainditu ahal izateko lau puntu behar duzue, besterik ez. Beraz, arlo batean ondo egiten ez baduzue beste batean hobeto egin izanak konpentsatu dezake. Ez duzu lauko puntuazioa lortu behar arlo guztietan.

Azterketa daraman folioaren inguruan dagoen guztia une batez bazter batean uztea  lortzen baduzu konturatuko zara proba arruntak direla, alegia, antzeko probak egin dituzu ikasturtean zehar, eta heldu zara heldu zaren lekuraino.

Jakina, Unibertsitatera sartu ahal izateko hautaprobak  egun hauetan prestatzen jarraitu behar duzu. Jarri dizudan lotura horrekin hainbat hautaproba eredutara helduko zara Euskal Herriko Unibertsitateko web guneak eskeintzen duen informazioaz baliatuta.

Itxaropena gal ez dezazun, Ken Zazpi-ren kanta eder bat entzun ezazu 

Zorte on.

Intelektualaren eginkizuna

astilekubatx2a 26/05/2008 @ 13:05

           Antzinako filosofo guztiek egiaren bila zihoazen, egia absolutua bilatu nahi zuten eta oztopatzen zuen guztia kritikatzen zuten. Intelektualek Ortegaren egia, sinisteak, oztopatzen zituzten eta Ortegak kritika egin zien beste intelektualei, ideien mundu faltsua sortzeagatik, sinisteak baztertzeagatik. Baina zein da intelektualaren eginkizuna gaur egun? Beharrezkoak al dira?

           Logikoki, XIX. mendetik hona gauzak asko aldatu dira. Filosofoek ez dute antzinean zuten garrantzi hori, zientziak irabazi die partida, zientziaren aroan, aro teknologikoan sartuak gaude. Filosofo izatea ez da lanbide bat, zerbait gehiago izan behar dira, beraz, pentsatzeko gaitasuna dutenez politikan sartu dira, taldea zuzentzeko egokienak dira bere ideiak eta pentsamenduak erabiliz.

          Intelektualak beharrezkoak diren edo ez pertsonaren araberakoa da, anarkistak adibidez aginte oro kendu nahi dute, ez dituzte intelektualak nahi. Baina anarkismoa ez da inoiz indarrean jarri, kaos-a nagusituko litzatekeelako, bakoitzak nahi zuena egingo luke ez zelako inor gure gainetik egongo. Gizakiok artaldearen moralitatea (Nietzsche) garatu dugu eta ez gara kapasak gure kabus bizitzan aurrera egiteko; besteen lepo bizi gara, agindupean. Horregatik intelektualak dira gure zuzendari izateko egokienak, politiko izateko egokienak, nahiz eta gu bere ideiekin desados egon.

          Ondorioz, politikoak intelektualak direnez, beraien ideiak, hau da, legeak jarraitu behar ditugu batzutan gure onerako direla jakin ez arren. Hala ere, politiko guztiak ez dira intelektualak eta gure eginkizuna botaketetan filosofo hoberena agintean jartzea da.  

                                                                                   

                                                                                     Itxaso Bilbao Saez

BIZIMODU BIRTUALA ETA ERREALA

astilekubatx2a 21/05/2008 @ 20:59

    Konturatzen ez bagara ere, badirudi hainbat momentutan bizimodu birtual batean bizi garela, ez benetako errealitatean. Baina, hain barneratuta dugu mundu berri hau, non aurkitzea zaila egiten zaigun. Beraz, noiz bizi dugu errealitate birtual edo faltsu hori?    Gaur egun, gure gizartea, hau da, lehen munduko gizartea, mundu birtual batean murgiltzen ari da gero eta gehiago. Baina hau ez da berria, ez da gaur egun asmatutako mundua; esan daiteke Grezia garaian jadanik bazegoela. Platon-ek bere haitzuloaren metaforan mundu birtuala azaltzen du dudarik gabe, hau da, ez dugu errealitatea benetan den moduan ikusten, beste batzuek, boteretsuek, hain zuzen ere, ikustarazten digutena baizik. Hori abiapuntu moduan hartuz, orain dela urte gutxi zenbait pelikula egin dute errealitate birtuala erakutsiz, hala nola: “Matrix”, “Abre los ojos” eta “El show de Truman”. Azkenengo filma honetan, gizon bat, jaio zenetik, aipatutako Platon-en kobazulo batean bizitzera derrigortu zuten; telebistako errealizadore batek erakusten ziona baino ez zuen ezagutzen.    Baina, mundu birtual hau ez da bakarrik gertatzen guk “teknologia berriak” deitzen diegun aparatu edo ekintza berriekin, hala nola, internet, errobotika, klonazioa edo inteligentzia artifizialarekin. Eguneroko gauzetan ere hauteman daiteke. Esate baterako, telebistan Palestinari buruzko berriak agertzen direnean, atentatuekin edota bonbekin erlazionatuta daude. Hori dela eta, herrialde horretan bonbardaketak aparte ez dagoela ezer pentsatzen dugu. Komunikabideek ikusleek munduari buruz duten ikuspegia kontrolatzea lortzen dute eta hau, errealitate birtuala baino ez da.    Beste adibide nabarmen bat da modan dauden bideojoko birtualak. Kontsola berri bat atera dute zeinean aginte berezi batekin, modu egokian mugituz eta telebista euskarria izanik, edozein kirola praktika dezakezu. Hori ez da benetako kirola, badirudi arren, kirol birtuala baizik.

    Hori guztia dela eta, mundu birtual batean murgiltzen ari gara gero eta gehiago. Ondo begiratuta, edozein gauza izan daiteke egoera birtualaren sortzailea: medikuntza, zinema, telebista, politika… Horrela izanda, pentsaera bakarreko bidean dago gizatasuna eta hori arriskutsua da etorkizunerako.  

Irati Quintano

INTELEKTUALAK

astilekubatx2a 21/05/2008 @ 12:20

    Hasi aurretik, argi izan behar dugu intelektual bat zer den. Intelektuala bere lana eta pentsamen guztiak gauzatzeko eta aurrera eramateko arrazioaren erabilera osoa egiten duen pertsona da. Beraz, bizi duen gizartearen kultur maila handia lortu duen pertsona da. Baina, zein da intelektualaren eginkizuna? Gaur egun, beharrezkoak al dira? Eta, nortzuk dira?

    Argi dago bi intelektual mota dagoela: organikoak eta kritikoak. Lehenengo motakoak beti poterea duen pertsona eda taldearekin dago, ez du gizartearen arazoak konpontzeko asmorik. Intelektual kritikoak, ordea, ez daude poterearekin ados, hauek nahi dutena gizartearen arazoak konpontzea eta gizartea egoera hobera joatea lortzea da. Beraz, bere interes propioak alde batera hutsita, intelektualak gizartea aldatzea nahi du, bere egoera aldatu nahi du bizi-baldintzak eta bizi egoera hobetzeko.

    Baina intelektualak ez dira beti beharrezkoak izaten, gizarte baten gehiengoa arrazoia erabiltzen badu eta kultura maila altua lortu izan badu, gero eta gutxiago beharrezkoa izango da intelektualen lana. Baina, gizarte gehienek ez dutenez lortu hain kultur maila handia, esan daiteke beharrezkoak direla intelektualak gaur egungo gizartean. Beraz, horretarako argi izan behar dugu nortzuk diren intelektualak. Gaur egun, esan daiteke, intelektualak medioetan daudela, hau da, irratiko, telebistako... tertulietan eta aurkitzen ditugu. Pertsona hauek gehienak, edozein gaiari buruz, arrazoia erabiliz, hitz egin dezakete kultura maila altuarekin eta argumentuak emanez.

    Hori guztia dela eta, intelektualak arrazoia erabiltzen duen pertsona da, zeinak bere interes propioak alde batera hutsita, aurrerabidera eraman nahi duena gizartea. Beraz, gehienetan, beharrezkoak dira, gizartea askotan zapaldurik aurkitzen delako eta askatu behar delako.

 Irati Quintano

Kanten pentsaera ildoak, power point bidez

jonl 20/05/2008 @ 16:39

Zenbat zor diogun Ilustrazioari. Garai hartan jarri ziren gaur ezagutzen ditugun gizarte modernoen zenbait zutabe. Ilustrazioaren ideologoak berrikuntza bultzatu nahi izan zuten antzineko gizarte estamentalean. Horietako bat Kant. Bere pentsamendu ildo nagusi batzuk ondoan ikusi ahal izango dituzu hamahiru power point-aurkezpen bidez. Hona ikusiko duzunaren gida:

1. Oskurantismotik argialdira hezkuntza eta askatasunaren bidez.
2. Arrazoiaren eredu berria: arrazoi burujabea eta kritikoa.
3. Idealak: askatasuna; naturaren ordena; etengabeko aurrerapena; ideia politiko berritzaileak.
4. Askatasuna arrazoiaren erabilera publikoaren bidez
5. Lege naturala, arrazoizkoa.
6. Historiaren ikuspegi finalista, historia hobera daramana.
7. Ideia politikoak, kontratu sozialean oinarrituak.
8. Kontratu soziala, boterearen legitimazio berria.
9. Hobbes eta Locke, kontraktualismoaren aintzindariak.
10.Rousseau, gizakien borrokak gainditzeko borondade orokorra
11.Zuzenbide estatua, hitzarmena betetzen duena.
12. Konstituzio errepublikarra, aldaketa juridikoen eredu.
13. Etika formala, unibertsala eta betekizun hutsez jokatu.

Intelektualak eta aniztasuna

astilekubatx2d 20/05/2008 @ 15:37

     Gaur egun intelektualaren eginkizuna azaldu ahal izateko, lehenengo eta behin intelektuala zer den argitu beharko genuke. Egungo intelektuala ez da lehengo filosofoa edo denetarik zekien burgues edo aristokrata. Gaur egun, intelektualaren kontzeptua aldatu egin da eta hauek pertsona oso jakintsuekin eta reflexiboekin erlazionatzen ditugu. Beraz, nahasketa da da. Baina gure galdera zera hau da, beharrezkoak al dira intelektualak gaur egun? Eta zein eginkizun dute gure gizartean?

     Intelektualak, historian zehar, oso garrantzitsuak izan dira kulturaren hainbat esparru garatu ahal izateko. Artean, adibidez, oso interesatuak egon dira betidanik, zein filosofian edota teologian ere antzina. Lehen intelektualak fama ona zeukaten, askotan dirudun ikasiak zirelako. Baina denborarekin ospe hori galtzen joan da. Hala ere, garrantzia izaten jarraitzen dute.

    Gaur egungo intelektualaren eginkizuna, gure ustez, guztiz garrantzitsua da. Hauek haien iritzia konpartitu dezakete idazkien bidez eta horrek gure pentsakera zabaltzea dakar. Hainbat intelektual ezberdinen iritzia jakinda perspektiba anitzak izango ditugu eta horrek gure mentalidadearen irekiera ekarriko du. Azken urteotan, gure gizarteak oso pluralak bihurtzen ari dira, kulturen nahasketak ere hainbat perspektiba ezberdin ematen digu eta hori askotan gizarteak ez du onartzen. Horretarako ere balio dezake intelektual baten iritzia, pertsona jakintsu baten esaten duena askotan, ondo argudiatuta baldin badago, gugan duen eragina izugarrizkoa da. Beraz, gure ustez, beharrezkoak dira intelektualak, nahiz eta askorik ez egon edota oso ezagunak ez izan.

    Bukatzeko, esan beharra dago, gero eta gutxiago direla guztiaz dakiten pertsona hauek eta gizartearen ardura dela jakintza zabalago bat sustaztea eta haien iritzia gutxi batzuk eman beharrean, errazago izatea, horrela hainbat intelektual ezagutu ahal izango genituela uste dugu.

INTELEKTUALA

astilekubatx2a 19/05/2008 @ 10:23

Ortegak bizitza intelektuala kritikatu egiten du. Ortegaren aburuz, bizitza intelektuala ideiez osatuta dago eta ez du bizitza adierazten. Intelektualismoaren inguruko gogoeta franko egin da historian zehar, baita intelektualaren kontzeptuaren inguruan ere. Izan ere, nor da intelektuala? galderari pertsona baloitzak ezberdin erantzungo lioke. Beraz nortzuk dira intelektualak? zein da haien egitekoa eta beharrezkoak al dira?

Nire ustez, intelektualarena bizitza estilo bat da. Intelektualarena ez da unibertsitate karrera bat edo denbora tarte mugatu batean ikas daitekeen ikastaro bat. Intelektualak bere bizitzan zehar burutu egiten du bere ezagutza eta horrekin batera bere pentsamendua. Intelektuala, bere interesagatik eta gustuko duelako, historian zehar egon diren beste intelektualak eta egondako gizarte ezberdinak aztertuz, eta noski bere gizartea aztertuz, bere hausnarketa propioa egitera heltzen da.

Mundua eta basoaren arteko analogia egin daiteke intelektualak zer diren hobeto azaltzeko. Mundua baso baten antzekoa izan daiteke. Gizakiak baso horren barruan gaude zuhaitzez eta sasiz inguraturik. Baso horretan iluna da nagusi eta hain dago sasiz eta belarrez beteta, ezen ezinezkoa baita gugandik hurbil ez dagoena begiztatzea, eta are gutxiago basoaren kanpoaldean dagoena. Gizakiak, beraz, baso horren barruan gabiltza geure eguneroko arazo ziztrinetan murgildurik. Hau da, gure ondoan dugun zuhaitzaz baino ez gara arduratzen. Intelektualaren ardura bakarra, aldiz, ez da ondoan duen zuhaitzari soilik buru belarri erreparatzea, nahiz eta hori ere eguneroko bizitza bizi behar duen legez kexkatu egiten dion. Intelektualak, baso hertsi horretan daude sasien artean kanpora eramango dien bidea egin nahian, sasiak kenduz azkenean kanpoaldera irten arte. Behin kanpoaldean egonik barruan gaudenok ikusten ez duguna begiztatzen dute. Hala ere, intelektualak soilik lortuko du basotik doi-doi irtetzea, behin basoaren kanpoaldean ez da askoz gehiago urrunduko.

Beraz pertsona guztiak baso horren barruan murgildurik aurkitzen gara, geure eguneroko arazo eta gizarte kontuetan buru belarri eta oso gutxi dira basoaren kanpoaldera ateratzea lortzen dutenak. Horiek, intelektualak, guztiz beharrezkoak dira, izan ere munduaren eta gizarteen ikuspegi globalago bat dute, basoaren barruan buru belarri gaudenok begiztatzen ez duguna. Ikuspegi horrek ere lagundu egingo gaitu basoaren barrukoei gu ere geure bidea egiten has gaitezen, izan ere, intelektualek hasnartu egiten dute eta mundua norantz joan beharko litzateke adierazten dute.

Bukatzeko, aipatu behar da intelektualen beharrezko ezaugarriak, koherentzia eta independientzia direla. Izan ere, beharrezkoa da intelektualak koherenteak izatea esaten dutena eta egiten dutenaren artean. Gaur egun intelektual faltsu asko dago eta gauza bat esan eta beste bat egiten dute. Basoaren metaforari helduz, basoa eguneroko bizitza da eta intelektualak kanpoaldera irteteaz gain, eguneroko bizitzarekin koherentea izan behar du. Independientea ere izan behar da intelektuala, bere ondoan duen zuhaitzari hurbildu egiten zaionak ez duelako inoiz zuhaitz hori kritikatuko eta ondorioz, intelektual faltsu bihurtu egiten da. Bere buruarekin koherentea izatearen adibide argi bat, Marcelino Camachorena da. Gizon hau CC.OO-ren lider sindikala izan da eta beti koherentea izan da esan duenaren eta egin duenaren artean. Izan ere, ez du zentzurik esaterako komunista izatea eta horren alde agertzea, eta gero beste inor baino hobeto bizitzea, benetan komunista izateak inplikatzen duena kontuan hartu barik.

 MAITANE AMARIKA


Nor naiz ni

Atalak

Tagak

Sindikatu