lasaitzeko ariketa
Aurreko entzunaldia onuragarri aurkituko duzu larritasuna nabaritzen duzun uneetan entzuten baduzu.
Material didaktikoa, esperientziak eta egunean egunean sortzen zaizkigun burutapenak konpartitzeko espazioa
Aurreko entzunaldia onuragarri aurkituko duzu larritasuna nabaritzen duzun uneetan entzuten baduzu.
Gezurra dirudien arren, pertsona batek izan dezakeen gauzarik gogorrena, menderaezina bere gogoa izan daiteke. Altzairua bezain tinkoak izan daitezke gure gogoak, haien jatorrian maitasuna dagoenean. Maitasuna bizitzari lotzen gaituen indarra da, duintasunezko bizitza aldarrikatzera eramaten gaituena, bizitzaren besoa luzatzera bultzatzen gaituena.
Horrelako burutapen datozkit bideo hau ikusterakoan. Inoiz bizitza forma edozeinarekin maitasun gisako zirrara sentitu baduzu, hunkitu egingo zara bideoa ikusterakoan.
Mutil paraplejiko baten aitak desiragarri ikusi zuen berak eta semeak triathloia osatzea, noiz igerian, bizikletan, noiz korrika. Desiragarri eta egingarri. Hor dago koska.
Oso bideo polita da.
XIX. mendean izan ziren iraultza eta konfliktoak kontuan hartua, mende hori dialektikaren mende balitza bezala hartzen da. Ilustrazioaren argiak neurri batean itzaltzen dira. Nietzschek dekadentzia giro hori atzeman zuen eta bere kontraesanak baliatu zituen moralitate konbentzionala lehertarazteko. Horregatik da F. Nietzsche mailuaren filosofoa. Hurrengo diapositibetan espiritu horren ildo batzuk ikusiko dituzu zenbait kontzeptu mapatan.
1. Espiritu erromantikoaren ezkortasunaz kutsaturik, sentimenduaren alderdi irrazionala, inkontzientea aldarrikatu zuen.
2. Naturaren ikuspegi dinamikoa defendatu zuen, Schopenhauer eta gainerako filosofo bitalistek bezala.
3. Intelektualismoari eta razionalismoari kritika egin zion, esentzia finkoen mundua espejismoa baita.
4. Intelektualismoak bizitzaren sen dionisiakoa ukatu egiten du.
5. Bizitzaren arketipo garrantsizkoenak Apolo eta Dionisos dira, zeinek bere balore multzoa adierazten du.
6. Kristautasunak kontzientzia moralaren bidez lege moral objetiboa sortu du.
7. Jainkoa gizakiaren asmazioa da, beraz, hil egin da.
8. Jainkoaren heriotzaren ondorioetako bat nihilismoa da, balore objetiborik eza. Jainkoa hil bada, dena da zilegi?
9. Balio moralen sorrera psikologikoari erreparatuz, bi jarrera mota bereizten ditu; morroiaren morala eta jaunaren morala.
10. Jainkoaren heriotzak askatzen du eraldaketa prozesu bat, gaingizakia sortu arte.
11. Botere nahiak ekarriko du aro berria, gizabanako kementsuak errealitatea mendean hartzeko aroa.
Frankoren diktaduraren hasieran Unamunok demokraziaren eta arrazoiaren heriotza atzematen du. Hauek dira bere azken hitzak
Ideiak zentzumen organo guztietatik sar daitezke, eta sartu behar dira buruko enzefaloan ez ezik gorputz osoan gorde daitezen, gorputza oso-osorik ideien biltegi baita.
Antzeko zerbait gertatzen da Ortegaren harira egindako bideo montaia honekin.
Guztiok, nor bere erara, zirkunstantzia batzuetan bizi gara. Berak erakusten digu zer egin behar den. Intelektuala bereziki eta biziki, oharturik dago inguruan dituen zirkunstantiez. Intelektualak historiatik pasatzen lagunduko digu, berriro pasatu ez dadin berriro gertatzea nahi ez duguna.
Ortegari buruzko hamahiru lerro hauek irakurri baino lehen ezagut ezazu nola mintzatzen zen Ortega, zertaz.
Tagak