Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Artxiboa: Urria 2008

Zentzunekoak

jonl 20/10/2008 @ 11:08

Platonen esana izan da honakoa: filosofoa eta gobernaria zoriontsu izateko euki behar dena oparo izango dutela, bizikera on eta zentzuna alegia.

Zentzuna egoera arrunt batean eguneroko bizimoduan dugun jarrera dela diosku Alex Rovira "La buena vida" izeneko liburuan. Zentzuna erakusten dugu, edo zentzugabekeria agian, txikiak diren momentuetan. Ez da goi mailako jakituria kontua, edo gogoeta mamitsua.

Alex Rovirak aipatu digu duela gutxi lagun batek bidali  omen dion mail bat, honako testuarekin. Hauek ei dira zentzunaren adierazleak.

si abrió, cierre

si encendió, apague

si ensució, limpie

si desordenó, ordene

si le prestaron, devuelva

si prometió, cumpla

si no sabe, no opine

si opinó, hágase cargo

Si debe usar algo que no es suyo, pídalo

si desconoce cómo funciona, no lo toque

sin rompió, repare

si no sabe arreglar, busque a quien sepa

si no sabe hacerlo mejor, no critique

si ofendió, discúlpese

si ignora qué decir, cállese

Zer gehiago al da zentzunekoa...... ?

Nolakoak dira gaurko filosofoak? Daniel Innerarity

jonl 20/10/2008 @ 10:54

Egun hauetan, 2008ko urriaren 14an hain zuzen, Daniel Innerarityk jaso du Eusko Ikaskuntzaren saria.

Daniel Innerarity bilbotarra da (1959) eta Zaragozako Unibertsitatean filosofiaren historiari buruzko eskolak ematen ditu, bai eta Sorbonan ere. Filosofo hau ez da "zorionekoen irla" batean isolatuta bizi den horietakoa. Bere lana egungo gizarte egoera orokorrari oso lotuta dago. Beraz, Platonek esango lukeen moduan, haitzulora jeitsi eta jendearekin hizketan jartzen den horietakoa da.

Bere hitzak ez dira barre egitekoak, oso interesgarriak eta serioak dira. Askotan hitz egiten du filosofiaren beraren egitekoaz eta, noski, filosofiaren beharra ikusita, horren aldarrikapena egiten du.

Egun hauetan Deia Egunkarian egin dioten elkarrizketa aipatu nahi dizuet.

Artikulu horretan esaten digu oso lanpetuta egoten garela berehalako kontuekin, instant batean nahi ditugu erantzunak, konponbideak asmatu, bestelako jarrera behar genuenean.

Horregatik da hain beharrezkoa filosofia, arazoak eta galdera ikurrak non jarri behar ditugun gogoeta egiten duelako, erantzunak aurkitzerik izan ez arren. Berak dionez: " en la sociedad actual sería mas interesante identificar, formular o replantear los problemas que existen antes que dar una solución rápida a los mismos".

Beste artikulu batean esan zuen:

"la filosofía exige esfuerzo pero paga muy bien"

zer ote?

El libro de las cosas extrañas. Albër D´Arbbin

jonl 09/10/2008 @ 11:52

 "máquina para aumentar la escasez"

escanear0002.jpg

Pentsamenduari eragiteko moduak askotarikoak dira. Guk sarri esaten dugu jarrera irekia duenarentzat edozer izan daiteke zirraragarri zertxobait pentsatzeko. Pizgarri horietako bat artearen mundua da. Arte-lana gizarteari zuzentzen dugun begirada kritikoa da askotan.

 Hala gertatzen da Leioako kultur aretoan (Kultur Leioa) zabaldu berri duten erakusketarekin. "El libro de las cosas extrañas" izena daraman erakusketa ekarri du Alberto Palomerak.

"un lugar donde instalarse"

Antzineko naturalisten jakinmina berreskuratuz, kutxa miresgarri batean sartuko gara, makina harrigarriak topatuko ditugu eta giro ludiko batean murgilduko.

Erakusketa honetara sartu orduko, oro har gauzengatik harritzeko dugun gaitsasuna piztu behar dugu, hortik aurrera atzematen ditugun intuizioak, edo hausnarketak jaso ahal izateko.

Gu, hara joango gara, eta untziko liburua balitz bezala, gure koadernoan idatziko dugu ikusitakoa.

Zorro betearekin itzultzen garen ala ez, bueltan kontatuko dizuegu.

"Matrix" - haitzuloa

jonl 06/10/2008 @ 21:52

Inoiz burutik pasatu zaizu Matrix pelikula ikustea Platonek irudikatzen duen  haitzuloarekin analogia eginez?

Mundua bada dirudiena?

Askotan esaten dugu txotxolotuta gaudela makina eta makinatxo mota derberdinekin, makineei lotuta. Pelikula honek aukera ona eskeintzen du pentsatzeko zein pantaila eta begiradaren bidez ikusten dugun mundua.

Akaso, horman islatuta ikusten dugun itzala benetakotzat hartzera hel gaitezke, haitzuloko atxilotuei gertatzen zaien bezala.


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu