Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Artxiboa: Martxoa 2009

mundu ideal bat

jonl 23/03/2009 @ 10:47

Zaratustrak zoroastrismoa  K.a. VII. Mendean sortu zuenetik behin eta berriz  errepikatu da honek proposatutako dualismo antagonikoa, moral erlijiosoaren sortzaile den postura alegia, ongia eta gaizkia (Ahura-Mazda eta Ahriman zoroastrismoaren kasuan) bereiziz. Zoroastrismoak sekulako eragina izan zuen hurrengo ehunurtekoetan sortu ziren erlijioengan, kristautasunean adibidez.

Jesukristok sortutako erlijioak bereizketa nabarmena egiten du ongia eta gaizkiaren artean eta ongiaren bidea erakusten du, sinesbide finko eta aldagaitz baten burutzapenaren bidez lortu dezakeguna. Baina nola helarazi dezake kristautasuna bezalako erlijio batek mundu on eta ideal bat? Hortaz, erlijioak, atea adina maratila dituenez, auzi hori nolabait konpondu ahal izateko Sokrateren garaitik datorkigun mundu inmaterial eta suprasensibleaz baliatzen da.

Jainkoak gizona paradisu ideal eta ezin hobe horretatik kanporatu zituen gure arbaso omen ziren Adan eta Eva; Horrela erlijio kristauak  gizona uztarpetu egiten du, mundu honetan bizitzearen zama eta ERRUA egotziz. Modu honetan, salbazio baten beharra sortarazten du gizonarengan, eta kristautasunaren doktrina jarraitzearen truke locus amoenus horretara, paradisura itzultzeko aukera ematen digu, non Jainkoaren aldamenean egongo garen, haraindiko bizitza amaigabeaz gozatzen.

Baina mundu ezmaterial horren gainbeheraren seinaleak nabari ditzkegu iada. Pio Barojak Zientziaren Arbola liburuan, Andrés Hurtado protagonistaren ahotik esaten duen moduan zientzia da giztasuneko eraikin indartsuena (...) eta bloke zientifiko determinista horren kontra, zenbat uhin ez dira lehertu? Erlijioak, moralak, utopiak; (...) zientziak ez ditu bakarrik sakailatzen oztopo horiek, baizik eta bere burua perkekziontzeko darabiltza. Beraz, idazle donostiarrak esan zuen moduan, zientziarekin egin du topo erlijioak, eta behaketa eta esperientziaren bitartez zientzia enpiriko, autonomo eta kritiko baten bitartez, kristautasunak eraikitako mundu idealak behea jotzen du, etxola zaharkitua bailitzan. Zientziaren ibilera garaile hori demostratzen dituzten egoerak baditugu gaur egun, Vatikanok Linboaren ez-existentzia onartzean edo Darwinen eboluzionismoak kreazionismo kristaua irrigarri jartzean adibidez. Zientziak beraz, erlijioaren oinarri enpirikoa deuseztatuz (teoria kreazionistaren porrota esaterako), doktrinaren moralaren erorketa ekarri du.

Hortaz, zientziak Jainkoaren heriotzaren (ez elizaren heriotzarena, erakunde hau bizirik diharduelako)  eragile nagusietakoa da, eta beraz, baita nihilismoaren sortzaile nagusietakoa ere. Zientziak betidanik egon den fede konbentzional, dekadente eta faltsua areagotu du, kontzientzi eta krisi morala areagotuz eta Jainkoak bere heriotzaren ostean utzitako hutsuneak ezer ezak, absurdoak bete du, gizartea noraezean utziz, baloreekiko umezurtz utziz gaur egungo gizona. Beraz, Nietzchek zoro baten ahotik Gaya Zientzia liburuan dioenez, guk, gizakiok hil dugu Jainkoa, bai, baina zientziak azken kolpea eman dio erlijioari.

Hala ere, XIX. mendean sortutako liberalismo politikoa eta ekonomikoa, herriaren bazka berria bilakatu diren balore objektiboak predikatzen dituen sistema boteredunak, beti boteretsua denak finkatzen baitu egia, bere egia, (gizakion arteko berdintasuna, demokrazia eta sufragio unibertsala...), Jainkoak utzitako hutsune hori betetzen hasi da, sinesbide eta moral objektiboa eta aldaezina ezarriz, moral kristaua bezain dekadentea (edo gehiago) dena.

Baina ezer ez da betierekoa, idolo guztien gainbehera etorriko da...

Gaur egun etikak non ditu erronkarik handienak?

jonl 23/03/2009 @ 10:46

Etikak eta bere balioek, normala denez, garai guztietan ez daukate zentsu bera, gizartearen eta biztanleen araberakoa izan baitaitekelako. Gaur egun, gure mendebaldeko gizartean balore etikoak bizitzako zenbait arlo berrietara aplikatu behar dira. Baina zeintzuk dira atal hauek? Zergatik du etikak erronka handiena bertan?Etikaren erronka berria hauek aztertzeko pasa gaitezen bada gaia atalez atal jorratzera

Lehenik eta behin, kontsumoa eta etikaz hitz egingo dugu. Gure gizartea lagunarteko hizkera batean kontsumoaren gizartea deitzen zaio, baina kontsumo masibo horretan etikak non jartzen du muga? Marcusek, filosofo eta sociologo alemandarra, esaten zuen etikak kontsumitzeko bi ondasun bereizten dituela: egiazkoak (arropa, janaria,….) eta faltsuak, ez beharrezkoak, ekartzen digutenak gurpil- zoro bat non azkenean esklabuak bihurtzen garen ez dugulako gure burua asetzen eta gainera nahita edo nahigabe gure planeta suntzitzen dugu ondasun pilaketaren ondorioz. Horregatik, kontsumo-etikak bertan erronka handia du erantzun behar baitu gizartearen beharrizanei beti ere merkataritza justu batean oinarrituta.

XIX. mendetik hona medikuntzak eta zientziak aurrerapauso handia eman dute eta ondorioz, aldaketak ekarri ditu gure gizartera horregatik azken urteotan bio-etika da nagusi esparru hauetan, hau da, medikuntza, biologia eta genetika bereziki arautzen dituena ikuspuntu etiko batetik begiratuta. Bioetika ez da mugatzen harreman pertsonalen gai etikoetara baizik eta auzi filosofikoak ere edukitzen ditu (biziaren balioa, pertsonaren definizioa…) eta jarduera zientifikoaren kontrola hartzen du beti moral-etika batetik, gizaki guztien bizitza eta duintasuna babesteko eta zientzian aritzen direnak etikaren gainetik ez pasatzeko.

Azaldu dudanez etikak erronka ugari ditu aipatutako arloetan eta baita ere beste hainbat arlo askotan gaur egun daudenak edo historiak aurrera egin ahala sortuko direnak, beti helburu berdinarekin, gizakia eta bere duintasuna ziurtatzea eta bizitza justuagoa izatea.

 

musika bihurri hori

jonl 05/03/2009 @ 10:37

Musikaren historia modernoan asko izan dira gizartearen baloreei eraso egin dieten musika taldeak. Talde horiek gizartean hedatuta dauden jokaerak salatu dituzte edo kasu batzuetan kolokan jarri dituzte, gazteen rebeldia erakutsiz gehiengoaren moralitatearen aurka. 

Horrelako musika talderik ezagutzen al duzu? Bi musika talde gogoan hartu, zuri gustatzen zaizkizunak eta haiek egindako bi kanta aurkeztuko dizkiguzu. Bi kanta horiek lehen aipatutako errebelamendua adierazi behar dute.  

Zein dira kanta horiek kritikatzen dituzten baloreak edo jokaerak?Kritikatzen dutenaren lekuan ordezko balore edo jarrerarik defendatzen dute?Musikarien bizitzan aztertu dezakezu abesten dutenarekin koherenteak izan diren ala ez.

Nik kanta bat erakutsi nahi dizuet. Bruce Sprintingek abesten du, baina abestia oso ezaguna da.


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu