Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: ariketak

musika bihurri hori

jonl 05/03/2009 @ 10:37

Musikaren historia modernoan asko izan dira gizartearen baloreei eraso egin dieten musika taldeak. Talde horiek gizartean hedatuta dauden jokaerak salatu dituzte edo kasu batzuetan kolokan jarri dituzte, gazteen rebeldia erakutsiz gehiengoaren moralitatearen aurka. 

Horrelako musika talderik ezagutzen al duzu? Bi musika talde gogoan hartu, zuri gustatzen zaizkizunak eta haiek egindako bi kanta aurkeztuko dizkiguzu. Bi kanta horiek lehen aipatutako errebelamendua adierazi behar dute.  

Zein dira kanta horiek kritikatzen dituzten baloreak edo jokaerak?Kritikatzen dutenaren lekuan ordezko balore edo jarrerarik defendatzen dute?Musikarien bizitzan aztertu dezakezu abesten dutenarekin koherenteak izan diren ala ez.

Nik kanta bat erakutsi nahi dizuet. Bruce Sprintingek abesten du, baina abestia oso ezaguna da.

Zientziaren metodoa. Bideo bitxia

jonl 27/02/2009 @ 10:08

Horixe, bideo bitxi eta polit bat zientziaren metodoan hipotesiak nola asmatu eta nola egiaztatu erakusten duena. Hori ikusiko duzue. Harrigarriena da zein gazte diren bideoa egin duten ikasleak.

Zentzunekoak

jonl 20/10/2008 @ 11:08

Platonen esana izan da honakoa: filosofoa eta gobernaria zoriontsu izateko euki behar dena oparo izango dutela, bizikera on eta zentzuna alegia.

Zentzuna egoera arrunt batean eguneroko bizimoduan dugun jarrera dela diosku Alex Rovira "La buena vida" izeneko liburuan. Zentzuna erakusten dugu, edo zentzugabekeria agian, txikiak diren momentuetan. Ez da goi mailako jakituria kontua, edo gogoeta mamitsua.

Alex Rovirak aipatu digu duela gutxi lagun batek bidali  omen dion mail bat, honako testuarekin. Hauek ei dira zentzunaren adierazleak.

si abrió, cierre

si encendió, apague

si ensució, limpie

si desordenó, ordene

si le prestaron, devuelva

si prometió, cumpla

si no sabe, no opine

si opinó, hágase cargo

Si debe usar algo que no es suyo, pídalo

si desconoce cómo funciona, no lo toque

sin rompió, repare

si no sabe arreglar, busque a quien sepa

si no sabe hacerlo mejor, no critique

si ofendió, discúlpese

si ignora qué decir, cállese

Zer gehiago al da zentzunekoa...... ?

Nolakoak dira gaurko filosofoak? Daniel Innerarity

jonl 20/10/2008 @ 10:54

Egun hauetan, 2008ko urriaren 14an hain zuzen, Daniel Innerarityk jaso du Eusko Ikaskuntzaren saria.

Daniel Innerarity bilbotarra da (1959) eta Zaragozako Unibertsitatean filosofiaren historiari buruzko eskolak ematen ditu, bai eta Sorbonan ere. Filosofo hau ez da "zorionekoen irla" batean isolatuta bizi den horietakoa. Bere lana egungo gizarte egoera orokorrari oso lotuta dago. Beraz, Platonek esango lukeen moduan, haitzulora jeitsi eta jendearekin hizketan jartzen den horietakoa da.

Bere hitzak ez dira barre egitekoak, oso interesgarriak eta serioak dira. Askotan hitz egiten du filosofiaren beraren egitekoaz eta, noski, filosofiaren beharra ikusita, horren aldarrikapena egiten du.

Egun hauetan Deia Egunkarian egin dioten elkarrizketa aipatu nahi dizuet.

Artikulu horretan esaten digu oso lanpetuta egoten garela berehalako kontuekin, instant batean nahi ditugu erantzunak, konponbideak asmatu, bestelako jarrera behar genuenean.

Horregatik da hain beharrezkoa filosofia, arazoak eta galdera ikurrak non jarri behar ditugun gogoeta egiten duelako, erantzunak aurkitzerik izan ez arren. Berak dionez: " en la sociedad actual sería mas interesante identificar, formular o replantear los problemas que existen antes que dar una solución rápida a los mismos".

Beste artikulu batean esan zuen:

"la filosofía exige esfuerzo pero paga muy bien"

zer ote?

El libro de las cosas extrañas. Albër D´Arbbin

jonl 09/10/2008 @ 11:52

 "máquina para aumentar la escasez"

escanear0002.jpg

Pentsamenduari eragiteko moduak askotarikoak dira. Guk sarri esaten dugu jarrera irekia duenarentzat edozer izan daiteke zirraragarri zertxobait pentsatzeko. Pizgarri horietako bat artearen mundua da. Arte-lana gizarteari zuzentzen dugun begirada kritikoa da askotan.

 Hala gertatzen da Leioako kultur aretoan (Kultur Leioa) zabaldu berri duten erakusketarekin. "El libro de las cosas extrañas" izena daraman erakusketa ekarri du Alberto Palomerak.

"un lugar donde instalarse"

Antzineko naturalisten jakinmina berreskuratuz, kutxa miresgarri batean sartuko gara, makina harrigarriak topatuko ditugu eta giro ludiko batean murgilduko.

Erakusketa honetara sartu orduko, oro har gauzengatik harritzeko dugun gaitsasuna piztu behar dugu, hortik aurrera atzematen ditugun intuizioak, edo hausnarketak jaso ahal izateko.

Gu, hara joango gara, eta untziko liburua balitz bezala, gure koadernoan idatziko dugu ikusitakoa.

Zorro betearekin itzultzen garen ala ez, bueltan kontatuko dizuegu.

Sokrate, gizon aparta I

jonl 05/09/2008 @ 12:00

Platonek bere testuetan erakutsi digunaren arabera, Sokratesek izaera aparta izan zuen,  ikuspegi jakin batetik begiratuta, akaso eredugarri. Denboraren poderioz antzineko pertsonaia batzuk mitifikatzeko joera izaten dugu. Sokraterekin horrelako zerbait gertatu da. Baina dudarik ez da, filosofo eta hiritar gisa bere jarrerak aho bete hortz uzten gaitu, batez ere bere heriotz zigorra jasotakoan kartzelaldian izan zuen lasaitasuna kontuan hartuta.

Ondoko testua "Fedon" izeneko testutik hartutako bilduma txikia da. Aurrean esandakoaren adierazgarria da. Goian duzun bideoa eta alboko testuarekin baliatuta, ondoko galderak erantzun itzazu:

  1. Nolako izaera izan zuen Sokratesek?
  2. Zeri buruzko hizketalditan murgiltzen da Sokrates?

E ke k r a t e s: Zu zeu, Fedon, egon al zinen Sokratesen ondoan, kartzelan pozoina edan zuen egun hartan, edo beste norbaitengandik entzun d u z u ?

Fe d o n: Ni neu egon nintzen, Eke k r a t e s .

– Zer esan zuen, bada, gizonak hil baino lehen? Eta nola hil zen?

 – Saia zaitez, bada, gauza horien guztien ahalik eta berri zehatzena guri ematen, ausaz zereginen bat ez badaukazu behintzat.

 – Ongi, bada. Benetan gauza harr i ga rriak jasan nituen bere ondoan nengoela; izan ere, ez nuen errukirik sentitu, lagun baten heriotzaren aurrean nengoen arren; gizon zoriontsu agertzen baitzitzaidan, Eke k r a t es , bai jokaeran eta baita hitzetan ere. Zein lasai eta noble hil zen... Horr e l a bu ruratu zitzaidan Hadesenera bazihoan ere, ez zihoala patu jainko t i a rr i k gabe, baizik eta hara heldutakoan ere, ongi egongo zela, beste inor inoiz egon ez den bezala. Horregatik ez nuen errukizko ezer ere sentitu, dolu baten aurrean dagoenarentzat normala emango lukeen bezala; baina ezta atseginik ere, fi l o s o fian aritzen ginenetan ohi genuen bezala –hitzaldiak

filosofiazko batzuk izan ziren eta–, baizik eta sentimendu arraro bat neukan, besterik gabe, atsegin eta atsekabearen nahasketa ezohiko bat, hark segituan hil behar zuela pentsatzean. Eta bertan geunden guztiok eg o e r a berdintsuan geunden, gutxi gorabehera, batzuetan barre eginez, besteetan, berriz, negarrez, guretako bat alde handiarekin gainera, Apolodoro

–gizona ezagutzen duzu jada, ziur aski, eta bere izaera ere bai.

– Nola ez, bada?

– Hura benetan horrela zegoen erabat, eta ni neu ere aztoratuta nengoen, eta gainerakoak ere bai.

 

...Izan ere –esan zuen– Hamaikak Sokrates askatzen ari dira eta ga u r ko egunean hilko delako berri ematen». Eta luze jo gabe, etorri eta s a rt z e ko agindu zigun. Sartzean, bada, Sokrates askatu berria topatu genuen, eta Xantipa7 –ezagutzen duzu jada– bere umea besoetan eta alboan eserita. Bada Xantipak ikusi gintuen orduko, oihu egin zuen, eta emakumeek esan ohi dituztenak bezalakoxeak esan zituen: «Oi Sokrates, a z ken aldiz hitz egingo dizute orain lagunek zuri, eta zuk beraiei!». Eta Sokratesek Kritoni begiratu eta esan zion: «Kriton, eraman dezala norbaitek etxe r a . »

Eta Kritonen zerbitzari batzuek eraman egin zuten hura, oihuka eta bu l a rrari kolpeka. Sokratesek, aldiz, ohean eserita, hanka tolestu eta eskuarekin igurzten zuen, eta igurtzi bitartean, esan zuen: «Zein ga u z a a rraroa dirudien, gizonak, gizakiek «atsegina» deitzen dioten hori! Zein h a rreman harr i ga rria daukan bere kontrakoa dela dirudien horr e k i ko ,  a t s e k a b e a r e k i ko! Ez dute bi hauek batera gertatu nahi gizakiarenga n ; baina norbaitek biotako baten atzetik ibili eta harrapatzen badu, ia b e h a rtuta dago beti bestea ere harrapatzera, bu ru bakar bati lotutako bi izango balira bezala. Eta nire ustez –esan zuen– Esopok horietan pentsatu balu, mito bat idatziko zukeen, nola jainkoak, borrokan zebiltzan bi hauek adiskidetu nahian, eta ezin izan zuenean, haien bu ruak batera lotu zituen, eta horr egatik bata gertatzen zaion pertsonari, besteak ere j a rraitzen dion gero kontatuz. Neuri ere gertatzen zaidan bezala. Katearen eraginez hankan mina eduki ondoren, badirudi atsegina etorri dela atzetik »

Altxor bila. Zer da filosofia?

jonl 01/09/2008 @ 10:47

 Ametsetan bilatzen duzuen altxorra nolakoa den ez dakit, agian gozoa eta koloretsua. Normalean altxor horiek ez dira inoiz aurkitzen. Politena bilaketa izaten da. Bilatzen edo errealitate bihurtzeko ahaleginetan eman dugun denbora entretenigarria izaten da onena.

Oraingoan proposatzen dizuedan jarduera altxor bat bilatzea da. Aurkitu bitartean entretenituta egongo zarete, ziur.

Altxorra hemen klikatuz aurkituko duzue.

Informazioa aurkitu ostean, arloko koadernoan idaz itzazue erantzunak.

lasaitzeko ariketa

jonl 11/06/2008 @ 13:36

Aurreko entzunaldia onuragarri aurkituko duzu larritasuna nabaritzen duzun uneetan entzuten baduzu.

Unamuno. Intelektuala

jonl 02/06/2008 @ 13:12

Frankoren diktaduraren hasieran Unamunok demokraziaren eta arrazoiaren heriotza atzematen du. Hauek dira bere azken hitzak

Ni eta nire zirkunstantzia, pentsatu, usnatu..

jonl 02/06/2008 @ 13:04

Ideiak zentzumen organo guztietatik sar daitezke, eta sartu behar dira buruko enzefaloan ez ezik gorputz osoan gorde daitezen, gorputza oso-osorik  ideien biltegi baita.

Antzeko zerbait gertatzen da Ortegaren harira egindako bideo montaia honekin.


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu