Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: ariketak

Iruzkin kritikoa

jonl 18/10/2007 @ 09:12


 

Zer iruditu zaizu? 

Agian gure inguruan gauza gehiegi gertatzen delako, edo hedabideetatik gauza gehiegi, handi-mandiak eta txikikeriak, erakusten dizkigutelako, galdu dugu gertaera garrantsizkoei begira jartzeko ohitura. Zer esanik ez, errealitate soziala analizatzeko ohitura.

Ikustea oso erraza da, baina begiratzea ez da hain erraza. Begira jartzea aktitudea da. Bideoan ikusten den momentua, kaleko joan-etorrietatik harrapatu dugun momentuak adierazten digu begiratzea sinplea dela, baina konszienziarekin so egitea trebatu behar dugun abilidadea. Begiratze mota hau, so egite kritikoa da.

 Guk aurten jorratuko dugun iruzkin kritikoa modu egokia da begirada analitikoa trebatzeko. Baina, kontuan hartu behar duzu ez ditugula usteak bilatzen. Badakigu eta, usteak erdiak ustel, atsotitzak dioena. Ezagutzak bilatuko ditugu. Baina horretarako irakurri eta formatuta egon behar dugu. Zelan edo zer irakurri, halan idatzi eta pentsatzen dugu.

 Beraz, aurrera jarraitu ahal izateko, link batekin lotuta dugun iruzkin kritikoa dokumentuan sartu eta arretaz irakurriko duzu. Bertan, iruzkina zelan egingo duzun eta zein irizpiderekin baloratuko den ikusiko duzu.

Galderak, auziak

jonl 02/10/2007 @ 11:04
 galde egizu
Aurretik guri galderarik bururatu gabe norbaitek eskeintzen dizkigun erantzunak alperrik galdu ohi dira. Kontuan izan  zenbat alditan jartzen garen edozer egiten, lehenago zergatik, edo zertarako pentsatu gabe. Galderak egitea omen da filosofiaren jatorrian dagoen sorburua. Guk proposatzen duguna oso sinplea da, azalpena eman edo bilatu aurretik zergatik bost alditan galde egingo diogu gure buruari, galdera kate bat sortuz. Adibidez, 1. zergatik eskolak? Titulua behar dugulako. 2. Zergatik eskatzen didate titulua? Denokin berdin jokatu behar delako. 3. Eskolak zergatik erakusten ditu eredu berdinak? Uniformea jarri nahi digulako. 4. Zergatik ikusten gaituzte uniforme berberarekin? Desberdintasuna akaso nekagarriago da. 5. Desberdinak bagarar zergatik pertsona eredu berdintsuak erakusten dizkigute?
Hala bazan hala ez bazan, sar dadila zuhaitzpean. Gu zuhaitz baten azpian jesar gaitezke eta galdera sorta asko sortzeari eman. 
Baina galderak isiltzearen kontu horrek beste arrazoi bat izan dezake, ondoko esaldi honekin Ortegak dioen moduan:
quien hace una pregunta teme parecer ignorante durante cinco minutos. Quien no pregunta se mantiene ignorante toda la vida.
Alboko ariketarekin, ikasle bakoitzak orrian agertzen den gai bat hartu eta bost galdera sortuko ditu. Ostean taldean bildu eta taldeko galdera sorta bat aukeratuko du, denen aurrean agertzeko.

Non dago inteligentzia?

jonl 18/09/2007 @ 09:13

inteligentziaren aurpegiak non dago inteligentzia?

Egun hauetan ikastarlo bakoitzean irakasleok iragarri ditugun ikasi beharreko guztiekin ikasleen buruak lehertzear egon daitezke. Honebeste integral eta logaritmo maten, honenbeste errege-erregina eta guda kontuak historian. Ez du bukaerarik. Badirudi buruan ez dugula lekurik izango. Gehienean hala izan da.

Hori izango ote da atondu behar dudan inteligentzia?. Filosofia arloan saiatu gara atzematen beste inteligentzia mota batzuk ere zaindu behar ditugula. Inteligentea da premiarik handienetan aurrera egiteko gai izatea. Kasuan kasu, premia handienak hauek dira. Autonomia, maitasuna eta ziurtasuna. Gauza garenean hiru arlo horietan aurrera egiteko inteligenteak gara. Hau guztia, irudi batekin errepresentatu dugu. Autonomia gure lurra bezalakoa da, maitasuna bizitza ureztatzen duen ura bezalakoa eta ziurtasuna arriskuak atzemateko argiak eman diguna.

Hau guztia egiteko ariketa bat prestatu dut, intelektualismotik haratago izenez. Ariketa irakurri eta hausnarketa egin ostean bakoitzak bere zuhaitz-lur-ur-argi marrazkia egin behar du eta komentarioa idatzi.


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu