Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: astilekubatx2a

Intelektualaren eginkizuna

astilekubatx2a 26/05/2008 @ 13:05

           Antzinako filosofo guztiek egiaren bila zihoazen, egia absolutua bilatu nahi zuten eta oztopatzen zuen guztia kritikatzen zuten. Intelektualek Ortegaren egia, sinisteak, oztopatzen zituzten eta Ortegak kritika egin zien beste intelektualei, ideien mundu faltsua sortzeagatik, sinisteak baztertzeagatik. Baina zein da intelektualaren eginkizuna gaur egun? Beharrezkoak al dira?

           Logikoki, XIX. mendetik hona gauzak asko aldatu dira. Filosofoek ez dute antzinean zuten garrantzi hori, zientziak irabazi die partida, zientziaren aroan, aro teknologikoan sartuak gaude. Filosofo izatea ez da lanbide bat, zerbait gehiago izan behar dira, beraz, pentsatzeko gaitasuna dutenez politikan sartu dira, taldea zuzentzeko egokienak dira bere ideiak eta pentsamenduak erabiliz.

          Intelektualak beharrezkoak diren edo ez pertsonaren araberakoa da, anarkistak adibidez aginte oro kendu nahi dute, ez dituzte intelektualak nahi. Baina anarkismoa ez da inoiz indarrean jarri, kaos-a nagusituko litzatekeelako, bakoitzak nahi zuena egingo luke ez zelako inor gure gainetik egongo. Gizakiok artaldearen moralitatea (Nietzsche) garatu dugu eta ez gara kapasak gure kabus bizitzan aurrera egiteko; besteen lepo bizi gara, agindupean. Horregatik intelektualak dira gure zuzendari izateko egokienak, politiko izateko egokienak, nahiz eta gu bere ideiekin desados egon.

          Ondorioz, politikoak intelektualak direnez, beraien ideiak, hau da, legeak jarraitu behar ditugu batzutan gure onerako direla jakin ez arren. Hala ere, politiko guztiak ez dira intelektualak eta gure eginkizuna botaketetan filosofo hoberena agintean jartzea da.  

                                                                                   

                                                                                     Itxaso Bilbao Saez

BIZIMODU BIRTUALA ETA ERREALA

astilekubatx2a 21/05/2008 @ 20:59

    Konturatzen ez bagara ere, badirudi hainbat momentutan bizimodu birtual batean bizi garela, ez benetako errealitatean. Baina, hain barneratuta dugu mundu berri hau, non aurkitzea zaila egiten zaigun. Beraz, noiz bizi dugu errealitate birtual edo faltsu hori?    Gaur egun, gure gizartea, hau da, lehen munduko gizartea, mundu birtual batean murgiltzen ari da gero eta gehiago. Baina hau ez da berria, ez da gaur egun asmatutako mundua; esan daiteke Grezia garaian jadanik bazegoela. Platon-ek bere haitzuloaren metaforan mundu birtuala azaltzen du dudarik gabe, hau da, ez dugu errealitatea benetan den moduan ikusten, beste batzuek, boteretsuek, hain zuzen ere, ikustarazten digutena baizik. Hori abiapuntu moduan hartuz, orain dela urte gutxi zenbait pelikula egin dute errealitate birtuala erakutsiz, hala nola: “Matrix”, “Abre los ojos” eta “El show de Truman”. Azkenengo filma honetan, gizon bat, jaio zenetik, aipatutako Platon-en kobazulo batean bizitzera derrigortu zuten; telebistako errealizadore batek erakusten ziona baino ez zuen ezagutzen.    Baina, mundu birtual hau ez da bakarrik gertatzen guk “teknologia berriak” deitzen diegun aparatu edo ekintza berriekin, hala nola, internet, errobotika, klonazioa edo inteligentzia artifizialarekin. Eguneroko gauzetan ere hauteman daiteke. Esate baterako, telebistan Palestinari buruzko berriak agertzen direnean, atentatuekin edota bonbekin erlazionatuta daude. Hori dela eta, herrialde horretan bonbardaketak aparte ez dagoela ezer pentsatzen dugu. Komunikabideek ikusleek munduari buruz duten ikuspegia kontrolatzea lortzen dute eta hau, errealitate birtuala baino ez da.    Beste adibide nabarmen bat da modan dauden bideojoko birtualak. Kontsola berri bat atera dute zeinean aginte berezi batekin, modu egokian mugituz eta telebista euskarria izanik, edozein kirola praktika dezakezu. Hori ez da benetako kirola, badirudi arren, kirol birtuala baizik.

    Hori guztia dela eta, mundu birtual batean murgiltzen ari gara gero eta gehiago. Ondo begiratuta, edozein gauza izan daiteke egoera birtualaren sortzailea: medikuntza, zinema, telebista, politika… Horrela izanda, pentsaera bakarreko bidean dago gizatasuna eta hori arriskutsua da etorkizunerako.  

Irati Quintano

INTELEKTUALAK

astilekubatx2a 21/05/2008 @ 12:20

    Hasi aurretik, argi izan behar dugu intelektual bat zer den. Intelektuala bere lana eta pentsamen guztiak gauzatzeko eta aurrera eramateko arrazioaren erabilera osoa egiten duen pertsona da. Beraz, bizi duen gizartearen kultur maila handia lortu duen pertsona da. Baina, zein da intelektualaren eginkizuna? Gaur egun, beharrezkoak al dira? Eta, nortzuk dira?

    Argi dago bi intelektual mota dagoela: organikoak eta kritikoak. Lehenengo motakoak beti poterea duen pertsona eda taldearekin dago, ez du gizartearen arazoak konpontzeko asmorik. Intelektual kritikoak, ordea, ez daude poterearekin ados, hauek nahi dutena gizartearen arazoak konpontzea eta gizartea egoera hobera joatea lortzea da. Beraz, bere interes propioak alde batera hutsita, intelektualak gizartea aldatzea nahi du, bere egoera aldatu nahi du bizi-baldintzak eta bizi egoera hobetzeko.

    Baina intelektualak ez dira beti beharrezkoak izaten, gizarte baten gehiengoa arrazoia erabiltzen badu eta kultura maila altua lortu izan badu, gero eta gutxiago beharrezkoa izango da intelektualen lana. Baina, gizarte gehienek ez dutenez lortu hain kultur maila handia, esan daiteke beharrezkoak direla intelektualak gaur egungo gizartean. Beraz, horretarako argi izan behar dugu nortzuk diren intelektualak. Gaur egun, esan daiteke, intelektualak medioetan daudela, hau da, irratiko, telebistako... tertulietan eta aurkitzen ditugu. Pertsona hauek gehienak, edozein gaiari buruz, arrazoia erabiliz, hitz egin dezakete kultura maila altuarekin eta argumentuak emanez.

    Hori guztia dela eta, intelektualak arrazoia erabiltzen duen pertsona da, zeinak bere interes propioak alde batera hutsita, aurrerabidera eraman nahi duena gizartea. Beraz, gehienetan, beharrezkoak dira, gizartea askotan zapaldurik aurkitzen delako eta askatu behar delako.

 Irati Quintano

INTELEKTUALA

astilekubatx2a 19/05/2008 @ 10:23

Ortegak bizitza intelektuala kritikatu egiten du. Ortegaren aburuz, bizitza intelektuala ideiez osatuta dago eta ez du bizitza adierazten. Intelektualismoaren inguruko gogoeta franko egin da historian zehar, baita intelektualaren kontzeptuaren inguruan ere. Izan ere, nor da intelektuala? galderari pertsona baloitzak ezberdin erantzungo lioke. Beraz nortzuk dira intelektualak? zein da haien egitekoa eta beharrezkoak al dira?

Nire ustez, intelektualarena bizitza estilo bat da. Intelektualarena ez da unibertsitate karrera bat edo denbora tarte mugatu batean ikas daitekeen ikastaro bat. Intelektualak bere bizitzan zehar burutu egiten du bere ezagutza eta horrekin batera bere pentsamendua. Intelektuala, bere interesagatik eta gustuko duelako, historian zehar egon diren beste intelektualak eta egondako gizarte ezberdinak aztertuz, eta noski bere gizartea aztertuz, bere hausnarketa propioa egitera heltzen da.

Mundua eta basoaren arteko analogia egin daiteke intelektualak zer diren hobeto azaltzeko. Mundua baso baten antzekoa izan daiteke. Gizakiak baso horren barruan gaude zuhaitzez eta sasiz inguraturik. Baso horretan iluna da nagusi eta hain dago sasiz eta belarrez beteta, ezen ezinezkoa baita gugandik hurbil ez dagoena begiztatzea, eta are gutxiago basoaren kanpoaldean dagoena. Gizakiak, beraz, baso horren barruan gabiltza geure eguneroko arazo ziztrinetan murgildurik. Hau da, gure ondoan dugun zuhaitzaz baino ez gara arduratzen. Intelektualaren ardura bakarra, aldiz, ez da ondoan duen zuhaitzari soilik buru belarri erreparatzea, nahiz eta hori ere eguneroko bizitza bizi behar duen legez kexkatu egiten dion. Intelektualak, baso hertsi horretan daude sasien artean kanpora eramango dien bidea egin nahian, sasiak kenduz azkenean kanpoaldera irten arte. Behin kanpoaldean egonik barruan gaudenok ikusten ez duguna begiztatzen dute. Hala ere, intelektualak soilik lortuko du basotik doi-doi irtetzea, behin basoaren kanpoaldean ez da askoz gehiago urrunduko.

Beraz pertsona guztiak baso horren barruan murgildurik aurkitzen gara, geure eguneroko arazo eta gizarte kontuetan buru belarri eta oso gutxi dira basoaren kanpoaldera ateratzea lortzen dutenak. Horiek, intelektualak, guztiz beharrezkoak dira, izan ere munduaren eta gizarteen ikuspegi globalago bat dute, basoaren barruan buru belarri gaudenok begiztatzen ez duguna. Ikuspegi horrek ere lagundu egingo gaitu basoaren barrukoei gu ere geure bidea egiten has gaitezen, izan ere, intelektualek hasnartu egiten dute eta mundua norantz joan beharko litzateke adierazten dute.

Bukatzeko, aipatu behar da intelektualen beharrezko ezaugarriak, koherentzia eta independientzia direla. Izan ere, beharrezkoa da intelektualak koherenteak izatea esaten dutena eta egiten dutenaren artean. Gaur egun intelektual faltsu asko dago eta gauza bat esan eta beste bat egiten dute. Basoaren metaforari helduz, basoa eguneroko bizitza da eta intelektualak kanpoaldera irteteaz gain, eguneroko bizitzarekin koherentea izan behar du. Independientea ere izan behar da intelektuala, bere ondoan duen zuhaitzari hurbildu egiten zaionak ez duelako inoiz zuhaitz hori kritikatuko eta ondorioz, intelektual faltsu bihurtu egiten da. Bere buruarekin koherentea izatearen adibide argi bat, Marcelino Camachorena da. Gizon hau CC.OO-ren lider sindikala izan da eta beti koherentea izan da esan duenaren eta egin duenaren artean. Izan ere, ez du zentzurik esaterako komunista izatea eta horren alde agertzea, eta gero beste inor baino hobeto bizitzea, benetan komunista izateak inplikatzen duena kontuan hartu barik.

 MAITANE AMARIKA

GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK BERDINTSU

astilekubatx2a 26/01/2008 @ 19:52

 

Platonek, hiri ideala bilatu nahi du eta horretarako, berak uste du, ezagutza gorenera heltzeko prozesu mingarri baten ostean, hori lortu duena filosofo bihurtu eta hiri ideal horren gobernari bihurtu behar dela.Gobernari horretaz dio andrazkoa edo gizona izan daitekela,sexu bereizketarik egin gabe.Baina,gure ustez,gobernaria gizon zein emakume izatea anekdota bat baino ez da.Benetan adierazi nahi dugu,ez bakarrik politikan baizik eta orokorrean gizon eta emakumeen berdintasuna behar dela.

Baina,egiatan,berdinak al gara emakumeak eta gizonak?Benetazko berdintasuna lortu dugu edo inoiz lortuko dugu gure gizartean? eta zein motatakoa?

Argi dago, fisiko aldetik ezberdintasunak ditugula, gure barneko funtzionamendu biologikoa berdina izan arren. Baina,gure sentimendua, arrazoia edo pentsatzeko erei helduta,gizon eta emakumeak ez gara berdinak, aitzitik, guztiak desberdinak gara,baina ez bereiztasun sexualagaitik,baizik eta gure planetako gizabanako bakoitza ezberdina delako;norberak bere arrazoia, pentsamendua,......baititu.Beraz,gizakiongan berdintasuna egon behar dela diogunean,ez gara berdintasun horretan zentratzen.

Gainera,gaur egun daramagun bidea ez da zuzena berdintasuna lortzeko gure gizartean.Izan ere,gure gizartea gizonek egina eta gizonentzat eginiko gizarte bat da.Emakumea,beraz,saiatzen ari da gizonezkoen gizarte horretan, gizonezkoei parekaten; baina ez da hori emakumeak burutu behar duen bidea. Gaur egun oso adibide argia dugu hori ikusteko. Gaur egun Euskal Herrian izugarrizko eztabaida dago "txoko"-ekin, emakume asko horietan sartu nahi direlako, jakinik horretako batzuk gizonezkoentzat baino ez direla. Emakumeen partetik hori izugarrizko akatsa da, hori ez baita berdintasuna lortzea eta horrek ez garamatza inora; emakume horrek, gainera, nahi badu beste txoko bat monta dezakeelako.Berdintasuna, beraz, gauza ezberdina da.Lehenik eta behin, hasi beharko ginateke gure gizartea aldatzen eta  gizarte bat egiten emakume eta gizonek egina eta bientzat sortua.Hori izango litzateke berdintasunezko egoera bat zeinetan emakumea gizonaren parean egongo litzateke eta ez luke gizonak egiten duena imitatuko, orain gertatzen ari den antzera.Gaur egun emakumearen berdintasuna,gizonezkoen ekintzen imitazioen baino ez datzalako.

Hala ere,gaur daramagun bidea inperfektoa izan arren,argi dago, pausu bat dela berdintasunera heltzeko. Beraz,gaurko egoera begiratuz esan daiteke denbora asko falta zaigula gure pentsamendua hori,gizartean sustraiatua dagoena, aldatu eta berdintasunezko gizarte batean bizitzeko.

MAITANE AMARIKA


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu