Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: astilekubatx2b

GIZARTEAK BULTZATZEN ALA OZTOPATZEN DU BANAKAKO AUTONOMIA?

astilekubatx2b 28/09/2009 @ 07:48

 

Banakako autonomia beharrezkoa da pertsonak bezala hazteko, adin heldutasuna lortu eta inoren laguntzarik gabe bizitzari aurre egin ahal izateko.

Baina oztopatzen al du gizarteak banakako autonomia?

 

Gizakia taldean bizi den izakia da, talde hori gizartea delarik. Beraz, gizakiak beste pertsona batzuekin batera biziz izan behar du banakako autonomia lortzeko gai,  eta hori zenbaitetan oztopo bat izan daiteke. Izan ere, beste pertsona batzuekiko dependiente izanez hazi eta hezitzen gara: gurasoekiko dependentzia, lagunekikoa, irakasleekikoa eta edozein momentutan laguntza eskaintzen digun edonorekiko dependentzia.

 

Baina dependentzia horretaz aparte, badira beste oztopo batzuk ere. Gaur egungo zenbat gaztek dauka 26 urte bete baino lehenago etxetik joateko aukera? Oso gutxik. Beraz, gurasoekin bizitzen jarraitu behar dute, bikotea izan arren berarekin bizitzeko aukerarik gabe. Etxebizitzaren prezioak beraz traba bat izan daiteke gurasoengandik independentzia lortu nahi dutenentzat.

 

Beste alde batetik ikasketak daude, gizartea gero eta zorrotzagoa da formazio akademikoari dagokionez. Hori ez da berez txarra, beharrezkoa baita prestakuntza ona izatea, baina unibertsitate ikasketak egiten egoteak ez du, noski, lan egiteko aukerarik ematen eta independentzia ekonomikorik gabe ez dago banakako autonomia lortzerik, ez gaur egungo gizarte kapitalistan behintzat.

 

Ondorioz, gizarteak nolabait oztopatzen du banakako autonomia. Gizakiari gero eta gehiago kostatzen zaio besteekiko independiente izatea, etxebizitza bat erostea eta independentzia ekonomikoa lortzea. Gainera, egoera hobetu beharrean txarrera doa. Izan ere, gure gurasoek gu baino lehenago gauzatu zuten banakako autonomia hori, eta ziur asko, gure semeek aukera hori izatekotan guri baino beranduago helduko zaie.

 

Ainhoa Doñabeitia

Haraindikoa, bizitza ostekoa, Jainkoa, asmakizun hutsak al dira?

astilekubatx2b 09/04/2008 @ 20:34

Ezin dugu konprobatu asmakizun hutsak diren ala ez, erantzun hau soilik aurki dezakegu pertsona bakoitzaren buruetan. Baina, nik uste dut, hitza ez dela asmakizuna, baizik eta sinesmena. Esaten dugunean Jainkoa, bizitza ostekoa... sortu zirela bizitzari zentzu bat emateko, ez dirudi modu onean esaten dugula, baizik eta gauza txarra dela, benetako errealitatea ez ikusteko erabiltzen ditugula, baina nork ez du behar zerbaitetan sinistea? Edo, beste era batean esanda, nork ez du ametsik aurkitzen, aurrera jarraitzeko?

Pertsona batzuk, adibidez ikasleak, bere ikasketekin aurrera joateko helduak izatean gustoko lan bat izatean amesten dute, presoak; askatasunan berreskuratzean, eta kristauak, erlijioa guztiz betetzen dutenak, Jainkoan sinesten dute aurrera joateko, edo nahi duten hurrengo bizitza eder batera ailegatzeko, horregatik, askotan, bere buruaz beste egin nahi dutenei, erlijioaren sinesmenak irakasten zaizkie, ametsak edo edukitzeko sinesmeren bat, aurrera ateratzeko eta bizitza poztasunez bizitzeko, bizi nahia aurkitzeko.

Bizitzari zentzua emateko asmatu baziren, ondo dago, bakoitzak bilatu behar ditu bere ametsak, sinesmenak edo gogoz aurrera bizitzen jarraitzeko motiboak, azken finean, bizitza bakar bat daukagu.

Amaia Ruiz

  

Edertasuna: Gure eta Platonen garaian

astilekubatx2b 19/03/2008 @ 18:49

Topiko hutsa izan daiteke entzutea, XXI.mendean egonda, edertasuna gauza garrantzitsuenetarikoa izatea. Grezian ikus genezakeen edertasuna oso garrantzitsua zela, eskultura guztiak gizaki lirainak ziren, indartsuak etab., baina badaude ere hainbat lan, non ikus dezakegu emakume loditsuak emakume ederraren eredua egiten, adibidez Venus edo Afrodita, edertasunaren jainkosa, ez da bereziki argala, gaur egun "kurbak" deiturikoak ditu. Gaur egungo gizartean, gehienetan garrantzitsuagoa da kanpoko itxura jakituria baino, edo bakoitzaren izaera baino: lantokietan edo amodioan. Askotan entzun behar izan dugu honelako esaldia: “nik soilik barrualdea begiratzen dut" edo “las rubias son tontas” eta esaldi honi jarraitzen dioten hainbat txiste, soilik errubiloak askotan politak direlako esan nahi du tontoak direnik? Orain dela gutxi telebistan agertu zen programa bat non 2 talde antolatzen dira, bat; “itsusiak “ eta jakintsuak zirenak, bestean; “tontoak “ eta politak zirenak, nire ustez programa mota hauek, morbosoak izan arren, soilik handitzen dute gauza biak elkarrekin ezin direla joanaren gaia, edertasuna eta jakintasuna, topikoa.

Platonek adierazi digun eran, bere ustez kanpoko itxura ez du balio, aldatzen delako, hau da, ez da batere ziurra, adibide ona da Pertzepzioa; Platonek alde batera usten duela, soilik kanpoko itxura begiratzen duelako, eta hau askotan guk egin beharko genuke. Askotan kanpoko itxurari erreparatzean eta ez pertsona horren barruko izaerari, gauza pila galtzen ditugu, horregatik Platonekin ados nator: Kanpoko itxurari soilik erreparatzen duena alde batera utzi beharko genuke, gehienetan jakituna den norbaitengatik mila gauza pentsaezinak atera ditzakegu.

Amaia Ruiz

Jainkoa

astilekubatx2b 30/11/2007 @ 14:36

Jainkoari buruz hitz egiterakoan, guztioi gauza asko pasatzen zaizkugu burutik haien artean ezberdinak izanik. Lehenengoz eta behin denok egiten dugun galderetako bat ea Jainko existitzen delakoa da eta horretatik abiatuta beste guztiak. Jainkoaren existentzia dela eta jende askok honetan sinisten du baina beste askok ez. Hori orokorrean bizi izandako giroa eta familiak duen siniskeraren araberakoa da. Jainkoa izaki perfektuaren iruditzat hartzen dute askok eta egiten duena zuzena dela pentsatsen dutelako sinisten dute harengan eta berak esaten duena egiten dute.

Baina ondo egiten dute Jainko horrek "esaten duena" egiten? Askok esango lukete baietz, haien ustez hori eginez hil eta gero berarekin igoko direla eta horrela sentitzen dute ondo jokatzen ari direla.

Arrate Ruiz de Gauna eta Ainhoa Doñabeitia

Platonen haitzuloa eta Matrixen arteko alegoria

astilekubatx2d 30/10/2007 @ 09:15

Nahiz eta Platonen garaiko filosofia aintzinako gauza irudi, gaur egungo gauza ere bada. Honen adibide gisa "Matrix" pelikula izan daiteke, bideo honetan ikus dezakegun moduan. Pelikula horretan beraien mundua ez den beste mundu batera doaz, eta ez daude horretara ohituta. Platonen haitzuloaren alegoria, ere antzeko gauza gertatzen da, askatzen den pertsona ohituta dagoenari utzi eta berarentzat beste mundu bat izan zezakeenera pasatzen da. Hau hobeto ulertzeko bideo ikus dezakegu.

                                                                         Iciar eta Itziar

Filosofia ariketa(Arkaitz)

astilekubatx2b 17/10/2007 @ 19:30

Egun batean, klasearen dinamika pixka bat aldatzearren, ariketa berezi bat egin genuen. Ariketa gai batzuei buruz eztabaidatzea zen taldetan bilduta.
Egin genuen lehenengo gauza 1.orrialdea izan zen. Orrialde horretan hitz edo esaldi batzuk ematen dizkigute, eta guk bururatzen zitzaizkigun 5 galdera jarri behar genituen horrekin erlazionatuta. Gero, lauko taldeetan kokatu ginen, eta guztion artean gai bat aukeratu genuen:ELKAR ULERTU EZINA. Taldeko 5 galdera onenak idatzi behar genituen gai horretarako, eta haien erantzuna ere bai, galderen artean lotura bat egoteko.
Hurrengo egunean beste gai bat hartu genuen:BENETAN ELKAR ULERTZEKO BERDINAK IZAN BEHAR GARA? Eta gure taldeari BAI erantzuna defendatzea egokitu zitzaion. Hori defendatzeko arrazoi batzuk eman genituen. Gero klaseari aurkeztu genien arrazoi hauek. Eta horrela amaitu zen ariketa.
Ariketa hau ondo egon zen, batez ere horrela gauza ezberdinak egiten ditugulako eta ariketak taldeka egitean klasea motzagoa egiten delako.


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu