Zoriontsuak izan al gara inoiz?
Zer da gizakia behar duena zoriontsu izateko eta bizitza maitatzeko?
Baliteke inork zoriontasun osoa lortzeko gai ez izatea inoiz, baliteke inor luzaroan damutzeko beharra sortuko dizkion erabakiak hartzeko gai ez izatea, edo bere burua arautzeko gai ez izatea ere... edo ez. Guztiok pentsatzen dugu edo pentsatu dugu inoiz gure bizitzan zehar zoriontsuak garela eta oreka absolutuan bizi garela baina... zerk finkatzen du zoriontasuna? Ba al dago inor besteen alaitasun maila neurtzeko gai dena?
Batzuetan, zoriontsu izateko elementu pilo behar ditugula sentitzen dugu. Ordea, beste batzuetan, gu geu gara behar duguna poztasuna lortzeko; gure ontasuna garatu, gure leialtasuna, gure autosufizientzia geure bizitza geure arauekin bizi ahal izateko... azken finean, pertsona gisa garatutak sentitu gure inguruan dagoen oro maitatu ahal izateko.
Ba al dago inor bizitza eta bere ingurua benetan eta beti maitatzen duena? Bizitzak izango luke esanahiren bat beti alai egongo bagina? Agian tristura ere beharrezkoa da...
Agian guztiok Übermensch izan gara behin edo beste.
Esti.

Zabaldu
del.icio.us