Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Atala: power point aurkezpenak

Nietzscheren pentsamendua power point bidez adierazia

jonl 06/06/2008 @ 13:14

XIX. mendean izan ziren iraultza eta konfliktoak kontuan hartua, mende hori dialektikaren mende balitza bezala hartzen da. Ilustrazioaren argiak neurri batean itzaltzen dira. Nietzschek dekadentzia giro hori atzeman zuen eta bere kontraesanak baliatu zituen moralitate konbentzionala lehertarazteko. Horregatik da F. Nietzsche mailuaren filosofoa. Hurrengo diapositibetan espiritu horren ildo batzuk ikusiko dituzu zenbait kontzeptu mapatan.

1. Espiritu erromantikoaren ezkortasunaz kutsaturik, sentimenduaren alderdi irrazionala, inkontzientea aldarrikatu zuen.

2. Naturaren ikuspegi dinamikoa defendatu zuen, Schopenhauer eta gainerako filosofo bitalistek bezala.

3. Intelektualismoari eta razionalismoari kritika egin zion, esentzia finkoen mundua espejismoa baita.

4. Intelektualismoak bizitzaren sen dionisiakoa ukatu egiten du.

5. Bizitzaren arketipo garrantsizkoenak Apolo eta Dionisos dira, zeinek bere balore multzoa adierazten du.

6. Kristautasunak kontzientzia moralaren bidez lege moral objetiboa sortu du.

7. Jainkoa gizakiaren asmazioa da, beraz, hil egin da.

8. Jainkoaren heriotzaren ondorioetako bat nihilismoa da, balore objetiborik eza. Jainkoa hil bada, dena da zilegi?

9. Balio moralen sorrera psikologikoari erreparatuz, bi jarrera mota bereizten ditu; morroiaren morala eta jaunaren morala.

10. Jainkoaren heriotzak askatzen du eraldaketa prozesu bat, gaingizakia sortu arte.

11. Botere nahiak ekarriko du aro berria, gizabanako kementsuak errealitatea mendean hartzeko aroa.

Kanten pentsaera ildoak, power point bidez

jonl 20/05/2008 @ 16:39

Zenbat zor diogun Ilustrazioari. Garai hartan jarri ziren gaur ezagutzen ditugun gizarte modernoen zenbait zutabe. Ilustrazioaren ideologoak berrikuntza bultzatu nahi izan zuten antzineko gizarte estamentalean. Horietako bat Kant. Bere pentsamendu ildo nagusi batzuk ondoan ikusi ahal izango dituzu hamahiru power point-aurkezpen bidez. Hona ikusiko duzunaren gida:

1. Oskurantismotik argialdira hezkuntza eta askatasunaren bidez.
2. Arrazoiaren eredu berria: arrazoi burujabea eta kritikoa.
3. Idealak: askatasuna; naturaren ordena; etengabeko aurrerapena; ideia politiko berritzaileak.
4. Askatasuna arrazoiaren erabilera publikoaren bidez
5. Lege naturala, arrazoizkoa.
6. Historiaren ikuspegi finalista, historia hobera daramana.
7. Ideia politikoak, kontratu sozialean oinarrituak.
8. Kontratu soziala, boterearen legitimazio berria.
9. Hobbes eta Locke, kontraktualismoaren aintzindariak.
10.Rousseau, gizakien borrokak gainditzeko borondade orokorra
11.Zuzenbide estatua, hitzarmena betetzen duena.
12. Konstituzio errepublikarra, aldaketa juridikoen eredu.
13. Etika formala, unibertsala eta betekizun hutsez jokatu.

Hiponako Agustinen pentsaera ildoak power point bidez

jonl 09/01/2008 @ 12:26

Hiponako Agustinen pentsamendua, beste guztiona bezalaxe, ezin da ulertu k.o IV. mendeko historia unea kontuan hartu gabe. Hala ere, pertsona guztiek zoriona lortzeko dugun grinaren inguruan egiten dituen gogoetengatik denen interesa piztu dezakeen idazlea izan daiteke gaur egun ere. Akaso, mentalitate horrekin hurbil zaitezke beragana.

Lerro hauei lotuta topatu ditzakezun 11 diapositibetan hurrengo ideia hauek jarraituko dituzu, eskema batzuen bidez.

1. Kristautasunak talka egin zuen erromatar inperioarekin.

2. Kristautasuna erlijio errebelatua da eta ez da sistema teoriko bat bere jatorrian.

3. Patristika garaian Eliz Gurasoen zeregina kristautasuna defendatzea  eta sinesbideak finkatzea izan zen, fedea ulergarri izan zedin gentilen aurrean.

4. Hasierako mende horietan Eliza barruan fedearen dogmak direla eta, irabirak izan ziren kristau heretikoen aurka.

5. Fedea adierazteko asmotan, greziar filosofia hartu zuten ondare gisa, Platonen filosofia, eta neoplatonismoa bereziki, baita estoizismoa ere.

6. Manikeismoak irakasten zuen materialismotik esnatzeko, San Agustinek Plotinoren ekarri batzuk izan zituen gogoan.

7. Gizakiak jatorrizko bekatuaren eraginez gaitza egiteko joera du.

8. Gizakia askea da materiagabeko ongi ustelgaitza aukeratzen duenean, Jainkoa alegia.

9. Gaitza ez da Jainkoaren ondorena.

10. Fedea eta arrazoiaren elkarlana behar da egia bakarra lortzeko, zoriona emango digun egia.

11. Egia arrazoiaren barnean aurkitu dezakegu, Jainkoaren argiari esker, bera egiaren sortzailea eta maisua baita.

Platonen pentsaera ildoa power point bidez

jonl 09/11/2007 @ 15:01

Platonen pentsamendua eta ingurukoak ulertzeko kontzeptu-mapa lagungarria izan daiteke. Aurkezpen horietan pentsamenduaren gakoak ikusi edo antzeman ditzakezu.

Jarraian doan aurkezpen honetan zazpi kontzeptu-mapa aurkituko dituzu, hurrenez hurren ondoko ideia-ildo hauekin:

1. Sokrate aurreko aldian, Pitagoras eta Sofisten ekarpenak oso gogoan hartu zituen Platonek.

2. Sokrate eredugarria izan zen Atenas hirian eta filosofian sortu zuen filosofia-metodoagatik.

3. Platonek jakituria lortzeko eskatzen dio gobernariari, errege-filosofoari hain zuzen.

4. Jakituria lortzeko eragileak ondokoak dira: heziketa, maitasuna eta gogoratzea

5. Nolako errealitatea, halako ezagutza-banaketa

6. Hiri idealaren antolamendua aristokrazia da, onenaren gobernua.

7. Antropologia, gizakiaren ikuspena, gorputza eta arima.

kontzeptu mapa

jonl 04/10/2007 @ 19:36

kontzeptu mapa


 



Ikusmenaren bidezko ikaskuntza onenetarikoa da pentsatzen laguntzeko. Ideiak antolatzen eta mailakatzen laguntzen baitigu. Gure irudimenari eta sormenari eragiten dio, besteak beste ideien artean dauden loturak ikusi egiten direlako. Kontzeptu mapa bidez ideiak sortu edo eraikitzen dira. Tresna hauek Ikaskuntza esaguratsuaren barnean kokatu behar dira. Ikasten hasi aurretik ikasleak duen ezagutza eta  esperientziak baldintzatzen du ostean izango duen ikasketa prozesua. Batzuetan ikaskuntza mekanikoa komeni da  eta besteetan esaguratsua komeni izango da. David Ausubel eta Joseph D. Novak-ek garatu zituzten Estatu Batuetako Cornell Unibertsitatean. Kontzeptu mapa errepresentazio grafikoa da, kontzeptuak aditzera emateko egitura ierakikoa sortuz.

http://www.goear.com/listen.php?v=ae2cf6a


Nor naiz ni

Atalak

Tagak

Sindikatu