Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Atala: zinema kuttuna

Mona Lisaren irribarrea

jonl 12/12/2007 @ 16:00

Aste honetan "Mona Lisaren irribarrea" filmea eman dute telebista kate batean. Oso polita izan da eta zer esan asko eman dit. Kontatzen duen istorioa arte irakasle baten kontua da. Irakasle hori (Julia Roberts)EEBBetako eskola batera ailegatzen da asmo berritzaileekin. Nesken eskola da, sasoiko goi mailako gizarte klaseko andereñoak unibertsitatean sartzen prestatzeko, itxura guztiaren arabera. Eskola horretan dena da itxura, Da Vinciren Mona Lisari gertatzen zaion bezala. Gauza bat da aurpegiak marratzen duen irriparrea eta beste gauza bat da barrutik daramaten poza. Aberatsen gizarte guztietan bezala, ez da ezer falta. Bakoitzaren zeregina gizarteak oso ondo finkatuta dauka. Baina zer gertatzen da pertsona bakoitzaren zoriontasun indibidualarekin? Non daude norberaren amets, desio edo minak? Nork eta nola egituratzen du banakoaren nortasuna? Indibidualitatea eta nortasuna alde batera utz daitezke, dagokigun zorion puska lortzeko?


Zorion indibiduala, nortasun eta asmo pertsonalak. Zorion perfektua lortzerik ba al dago ingurura begiratu gabe? Nork bere asmo eta izaerari eutsiz zoriona lortu ahal da  albokoan diren menpekoak eta tamalak eraldatzen saiatu gabe?. 

Agian bideo zati hauek lagungarriak izango zaizkizu galdera gehiago bilatzeko.


Nor naiz ni

Atalak

Tagak

Sindikatu