Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


ARRAKASTAREN LORPENA

camino-de-santiago-100-txiki.jpg


Si piensas que estas vendido, lo estas

Si piensas que no te atreves, no lo harás

Si piensas que te gustaría ganar

Pero no puedes, no lo lograras

Si piensas que perderás ya has perdido

Y es que muchas carreras se han perdido

Antes de haberse corrido

Y muchos cobardes han fracasado

Antes de haber su trabajo empezado

Piensa en grande y tus hechos crecerán

Piensa en pequeño y te quedaras atrás

Piensa que puedes y podrás

Todo está en el estado mental

Porque la batalla de la vida, no

Siempre la gana el hombre mas

Fuerte o el más ligero

Tarde o temprano el hombre que gana

Es aquel que cree poder hacerlo.

Ruoyal kipling.

Peregrinoak Santiagoko bideari ekiteko, fedeaz aparte kanpoko estimuluak behar ditu, bidean zehar topa daitezke halako kartel anima zaitzaketenak.Zenbait herritan bidaiariak laguntzeko hainbat errekurtzo daude, adibidez mezu hau askenengo etapetan aurkitu genuen baina bide osoan zehar aurki daitezke horrelakoak.

Testuaren mezua, bakoitzak norberaren ahalmenean sinistu behar duela da.

Guk mezu honen ondorioz pentsatzeari ekin diogu eta ondorioztatu dugu arrazoi osoa duela, edozein ekintza jarrera positibo batekin hasten denean ondo ateratzeko aukera gehiago duela.

Bizitzan zerbait lortu nahi duenak jarrera positiboa izan behar du, psikologia eragin handia baitauka.

BENI

astilekubatx2b2009-10-29 GTM 1 @ 20:14
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

ZORIONTASUNA ETA JAINKOA Agustinen iritziz

Zoriontsu izatea da gizaki guztien azken helburua eta hori lortzeko gizaki

bakoitzak egin behar duena zera da: Goreneko Jainkoarengana itzuli eta maitatu. Gizaki guztiak desiratzen du zoriontasuna, baina guztiek ez dute lortzen, ez dakitelako non datzan, bidea galtzen dutelako, hau da, jakintsuak ez direlako. Horregatik ezagutza da zorionaren baldintza.

Bakarrik Jainkoa ezagutzen duena izan daiteke zoriontsu. Jainkoarengan aurkitzen da benetako zoriontasuna, inoiz agortzen ez dena. Agustinek ez ditu inoiz banatzen jakituria eta zoriontasuna. Jakintsua dena zoriontsua da.

Agustinen iritziz,zoriontasuna Jainkoaren aurkikuntzan datza.Gure ustez,kristauak ez diren pertsonak ere zoriontsuak izan daitezke.Izan ere,gaur egun,zoriontsu eginten gaituena ondasun materialak dira, gehienbat.Baita ere,ondasun materialak eta ez-materialak ematen digute zoriontasuna, oso garrantzitsua delako maite dituzun pertsonekin egotea zoriontsu izateko, baina ere ohitu gara gauza materialen menpe bizitzera .

Olatz,Irantzu eta Peio.

astilekubatx2e2009-10-04 GTM 1 @ 12:22
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

GIZARTEAK BULTZATZEN ALA OZTOPATZEN DU BANAKAKO AUTONOMIA?

 

Banakako autonomia beharrezkoa da pertsonak bezala hazteko, adin heldutasuna lortu eta inoren laguntzarik gabe bizitzari aurre egin ahal izateko.

Baina oztopatzen al du gizarteak banakako autonomia?

 

Gizakia taldean bizi den izakia da, talde hori gizartea delarik. Beraz, gizakiak beste pertsona batzuekin batera biziz izan behar du banakako autonomia lortzeko gai,  eta hori zenbaitetan oztopo bat izan daiteke. Izan ere, beste pertsona batzuekiko dependiente izanez hazi eta hezitzen gara: gurasoekiko dependentzia, lagunekikoa, irakasleekikoa eta edozein momentutan laguntza eskaintzen digun edonorekiko dependentzia.

 

Baina dependentzia horretaz aparte, badira beste oztopo batzuk ere. Gaur egungo zenbat gaztek dauka 26 urte bete baino lehenago etxetik joateko aukera? Oso gutxik. Beraz, gurasoekin bizitzen jarraitu behar dute, bikotea izan arren berarekin bizitzeko aukerarik gabe. Etxebizitzaren prezioak beraz traba bat izan daiteke gurasoengandik independentzia lortu nahi dutenentzat.

 

Beste alde batetik ikasketak daude, gizartea gero eta zorrotzagoa da formazio akademikoari dagokionez. Hori ez da berez txarra, beharrezkoa baita prestakuntza ona izatea, baina unibertsitate ikasketak egiten egoteak ez du, noski, lan egiteko aukerarik ematen eta independentzia ekonomikorik gabe ez dago banakako autonomia lortzerik, ez gaur egungo gizarte kapitalistan behintzat.

 

Ondorioz, gizarteak nolabait oztopatzen du banakako autonomia. Gizakiari gero eta gehiago kostatzen zaio besteekiko independiente izatea, etxebizitza bat erostea eta independentzia ekonomikoa lortzea. Gainera, egoera hobetu beharrean txarrera doa. Izan ere, gure gurasoek gu baino lehenago gauzatu zuten banakako autonomia hori, eta ziur asko, gure semeek aukera hori izatekotan guri baino beranduago helduko zaie.

 

Ainhoa Doñabeitia

astilekubatx2b2009-09-28 GTM 1 @ 07:48
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

ikasvlogak mitoa

jonl2009-07-05 GTM 1 @ 10:24
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

mundu ideal bat

Zaratustrak zoroastrismoa  K.a. VII. Mendean sortu zuenetik behin eta berriz  errepikatu da honek proposatutako dualismo antagonikoa, moral erlijiosoaren sortzaile den postura alegia, ongia eta gaizkia (Ahura-Mazda eta Ahriman zoroastrismoaren kasuan) bereiziz. Zoroastrismoak sekulako eragina izan zuen hurrengo ehunurtekoetan sortu ziren erlijioengan, kristautasunean adibidez.

Jesukristok sortutako erlijioak bereizketa nabarmena egiten du ongia eta gaizkiaren artean eta ongiaren bidea erakusten du, sinesbide finko eta aldagaitz baten burutzapenaren bidez lortu dezakeguna. Baina nola helarazi dezake kristautasuna bezalako erlijio batek mundu on eta ideal bat? Hortaz, erlijioak, atea adina maratila dituenez, auzi hori nolabait konpondu ahal izateko Sokrateren garaitik datorkigun mundu inmaterial eta suprasensibleaz baliatzen da.

Jainkoak gizona paradisu ideal eta ezin hobe horretatik kanporatu zituen gure arbaso omen ziren Adan eta Eva; Horrela erlijio kristauak  gizona uztarpetu egiten du, mundu honetan bizitzearen zama eta ERRUA egotziz. Modu honetan, salbazio baten beharra sortarazten du gizonarengan, eta kristautasunaren doktrina jarraitzearen truke locus amoenus horretara, paradisura itzultzeko aukera ematen digu, non Jainkoaren aldamenean egongo garen, haraindiko bizitza amaigabeaz gozatzen.

Baina mundu ezmaterial horren gainbeheraren seinaleak nabari ditzkegu iada. Pio Barojak Zientziaren Arbola liburuan, Andrés Hurtado protagonistaren ahotik esaten duen moduan zientzia da giztasuneko eraikin indartsuena (...) eta bloke zientifiko determinista horren kontra, zenbat uhin ez dira lehertu? Erlijioak, moralak, utopiak; (...) zientziak ez ditu bakarrik sakailatzen oztopo horiek, baizik eta bere burua perkekziontzeko darabiltza. Beraz, idazle donostiarrak esan zuen moduan, zientziarekin egin du topo erlijioak, eta behaketa eta esperientziaren bitartez zientzia enpiriko, autonomo eta kritiko baten bitartez, kristautasunak eraikitako mundu idealak behea jotzen du, etxola zaharkitua bailitzan. Zientziaren ibilera garaile hori demostratzen dituzten egoerak baditugu gaur egun, Vatikanok Linboaren ez-existentzia onartzean edo Darwinen eboluzionismoak kreazionismo kristaua irrigarri jartzean adibidez. Zientziak beraz, erlijioaren oinarri enpirikoa deuseztatuz (teoria kreazionistaren porrota esaterako), doktrinaren moralaren erorketa ekarri du.

Hortaz, zientziak Jainkoaren heriotzaren (ez elizaren heriotzarena, erakunde hau bizirik diharduelako)  eragile nagusietakoa da, eta beraz, baita nihilismoaren sortzaile nagusietakoa ere. Zientziak betidanik egon den fede konbentzional, dekadente eta faltsua areagotu du, kontzientzi eta krisi morala areagotuz eta Jainkoak bere heriotzaren ostean utzitako hutsuneak ezer ezak, absurdoak bete du, gizartea noraezean utziz, baloreekiko umezurtz utziz gaur egungo gizona. Beraz, Nietzchek zoro baten ahotik Gaya Zientzia liburuan dioenez, guk, gizakiok hil dugu Jainkoa, bai, baina zientziak azken kolpea eman dio erlijioari.

Hala ere, XIX. mendean sortutako liberalismo politikoa eta ekonomikoa, herriaren bazka berria bilakatu diren balore objektiboak predikatzen dituen sistema boteredunak, beti boteretsua denak finkatzen baitu egia, bere egia, (gizakion arteko berdintasuna, demokrazia eta sufragio unibertsala...), Jainkoak utzitako hutsune hori betetzen hasi da, sinesbide eta moral objektiboa eta aldaezina ezarriz, moral kristaua bezain dekadentea (edo gehiago) dena.

Baina ezer ez da betierekoa, idolo guztien gainbehera etorriko da...

jonl2009-03-23 GTM 1 @ 10:47
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Gaur egun etikak non ditu erronkarik handienak?

Etikak eta bere balioek, normala denez, garai guztietan ez daukate zentsu bera, gizartearen eta biztanleen araberakoa izan baitaitekelako. Gaur egun, gure mendebaldeko gizartean balore etikoak bizitzako zenbait arlo berrietara aplikatu behar dira. Baina zeintzuk dira atal hauek? Zergatik du etikak erronka handiena bertan?Etikaren erronka berria hauek aztertzeko pasa gaitezen bada gaia atalez atal jorratzera

Lehenik eta behin, kontsumoa eta etikaz hitz egingo dugu. Gure gizartea lagunarteko hizkera batean kontsumoaren gizartea deitzen zaio, baina kontsumo masibo horretan etikak non jartzen du muga? Marcusek, filosofo eta sociologo alemandarra, esaten zuen etikak kontsumitzeko bi ondasun bereizten dituela: egiazkoak (arropa, janaria,….) eta faltsuak, ez beharrezkoak, ekartzen digutenak gurpil- zoro bat non azkenean esklabuak bihurtzen garen ez dugulako gure burua asetzen eta gainera nahita edo nahigabe gure planeta suntzitzen dugu ondasun pilaketaren ondorioz. Horregatik, kontsumo-etikak bertan erronka handia du erantzun behar baitu gizartearen beharrizanei beti ere merkataritza justu batean oinarrituta.

XIX. mendetik hona medikuntzak eta zientziak aurrerapauso handia eman dute eta ondorioz, aldaketak ekarri ditu gure gizartera horregatik azken urteotan bio-etika da nagusi esparru hauetan, hau da, medikuntza, biologia eta genetika bereziki arautzen dituena ikuspuntu etiko batetik begiratuta. Bioetika ez da mugatzen harreman pertsonalen gai etikoetara baizik eta auzi filosofikoak ere edukitzen ditu (biziaren balioa, pertsonaren definizioa…) eta jarduera zientifikoaren kontrola hartzen du beti moral-etika batetik, gizaki guztien bizitza eta duintasuna babesteko eta zientzian aritzen direnak etikaren gainetik ez pasatzeko.

Azaldu dudanez etikak erronka ugari ditu aipatutako arloetan eta baita ere beste hainbat arlo askotan gaur egun daudenak edo historiak aurrera egin ahala sortuko direnak, beti helburu berdinarekin, gizakia eta bere duintasuna ziurtatzea eta bizitza justuagoa izatea.

 

jonl2009-03-23 GTM 1 @ 10:46
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

musika bihurri hori

Musikaren historia modernoan asko izan dira gizartearen baloreei eraso egin dieten musika taldeak. Talde horiek gizartean hedatuta dauden jokaerak salatu dituzte edo kasu batzuetan kolokan jarri dituzte, gazteen rebeldia erakutsiz gehiengoaren moralitatearen aurka. 

Horrelako musika talderik ezagutzen al duzu? Bi musika talde gogoan hartu, zuri gustatzen zaizkizunak eta haiek egindako bi kanta aurkeztuko dizkiguzu. Bi kanta horiek lehen aipatutako errebelamendua adierazi behar dute.  

Zein dira kanta horiek kritikatzen dituzten baloreak edo jokaerak?Kritikatzen dutenaren lekuan ordezko balore edo jarrerarik defendatzen dute?Musikarien bizitzan aztertu dezakezu abesten dutenarekin koherenteak izan diren ala ez.

Nik kanta bat erakutsi nahi dizuet. Bruce Sprintingek abesten du, baina abestia oso ezaguna da.

jonl2009-03-05 GTM 1 @ 10:37
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Nietzsche. Botereak sortzen du egia

Bideo on-ona erakutsi nahi dizuet Nietzscheren ikuspegi bat izan dezazuen. Oso didaktikoa da, izan ere azalpenekin batera, testu mugikorrak jarri dizkigute guk bideoaren edukia hobeto jarraitzeko.

jonl2009-02-27 GTM 1 @ 10:12
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Zientziaren metodoa. Bideo bitxia

Horixe, bideo bitxi eta polit bat zientziaren metodoan hipotesiak nola asmatu eta nola egiaztatu erakusten duena. Hori ikusiko duzue. Harrigarriena da zein gazte diren bideoa egin duten ikasleak.

jonl2009-02-27 GTM 1 @ 10:08
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Gero eta aberatsagoak, baina zoriontsuagoak?

   Denok dakigunez, gero eta gehiago dira erostearren egunero zeozer erosten dutenak. Horri kontsumismoa deitzen diogu eta hainbat pertsonaren aburuz, etengabe eroste horrek zoriontsu egiten du. Bestalde, gizartearen beste talde bat kontsumismoaren aurka dago, estura bultzatuz. Erostearen kirola hori dela eta, garrantzitsua deritzot noizbait geure burua arazo honen aurrean jartzeari eta era berean, munduko ekonomiari erreparatzeari. Buruhauste honi buruz egindako gogoetak lagunduko digu norberaren zoriontasuna bilatzen. Baina, zeintzuk izango ote dira kontsumismoaz aparte dauden zereginak? Nahikoa du pertsona batek dirua zoriontsu izateko?

    Hasteko, aipatzekoa da gaur egun gure gizartean, lehenengo munduan, kontsumismo indizeak etengabe gora doazela. Begi bistan dago jendea uneoro dendetan dagoela eta ez dakiela bere astialdia beste zertan betetzen. Denek dirua lortzeko lan egiten dute eta gehiengoak diru hori xahutzen du. Beti erosten, beti dirua eskuartean. Hau izango ote da bizitzaz gozatzea? Argi dago bizitzeko dirua beharrezkoa dela, baina ez da balio bakarra. Gainera, hilabetero jasotzen den soldata ez da eskuratzen den bezain laster gastatzeko, baizik eta aurrezten eta gastuak kontrolatzen ikasi behar da. Horrela, austeroak izango gara, eta erosteko gogobizia murriztuko dugu.

   Azkenik, kontsumismoarekiko alternatibak sortzea premiazkoa dela esan daiteke, norberaren zoriontasuna bide egokian jartzeko. Adibidez, lagun eta senideen arteko harremanak zaintzea garrantzitsua litzateke, honela, maitatuak eta afektiboki gustora sentituko ginateke. Honi esker norbera bere bizitzaren zentzua aurkitzen kapaza izango da. Hauek bai direla zoriontsu izateko osagaiak!

                                                                     Ane Lekunberri Soto

astilekubatx2d2008-12-22 GTM 1 @ 21:59
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us


Nor naiz ni

Erantzunak

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Estekak

Sindikatu