Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Filosofoen hari laburra. Platon

Ikasturtean zehar landu ditugun filosofoen hausnarketak garaian garaiko egoerak ulertzeko gakoak eman dizkigute. Bakoitza bere sasoiko semea da.

Sasoi horri ematen zaion begiratua laburbiltzea da jarraian duzun testuaren asmoa. Garai bat, filosofo bat, begiratu bat.

Haria harrapa ezak.

Kolorez doaz zuk garatu beharko zenituzkeen kontzeptuak

  1. Hirian, "polis" ideal batean alegia, justizia egon behar da.
  2. Justiziaz dakienak hartuko ditu erabaki justuak, hau da, jakituria lortu duenak, adituak besterik ez.
  3. Hiri justua, utopikoa, harmonia lortu duena da, beharrizanak asebetetzen dituena, horretarako hiru gizarte talde egon behar dute, zein bere betebeharrekin.
  4. Hiru gizarte talde egon behar dute, gizakiaren ataletan ere gorputzaz gain hiru arima zati dauden bezala.
  5. Hirian gizarte talde bakoitzak bere dohaina betetzen badu bertutea lortu du
  6. Gizarte talde horietan, Gobernaria hiritarrik onena izango da, ezagutza lortu duena, filosofo-erregea hain zuzen ere. Aristokrazia
  7. Ezagutza lortzeko bide desberdinak daude, zentzumena eta arrazoimena batik bat, baina egiazkotasuna arrazoimenak soilik eskura dezake.
  8. Bi ezagutza iturri daude, bi errealitate eremu daudelako, mundu fisiko aldagarria, eta ideien mundu aldaezina, benetakoa eta adimenez soilik atzeman daitekeena.
  9. Ezagutza lortzeko, bide luze bat behar da, heziketarena, ilunpetik argitara daramana; baita jakintasuna grinatu ere. Inoiz ikasitakoa oroitu egingo du arimak, arima hilezina baita.
  10. Heziketa bide luze eta mingotsaren adierazletzat haitzuloaren alegoria irudikatu du Platonek.

jonl2008-05-28 GTM 1 @ 12:54
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

ZER BILATZEN DUTE INTELEKTUALEK?

Intelektualak Sokrateren garaitik existitu egin dira haien mundu idealak errealitatearekin erlazionatu nahian. Jaiotzen garenean inguratzen gaituen gizarteak egiazkotzat hartzen dituen kontzeptuak bereganatzeko ohitura daukagu, baina orduan zergatik errealitatea kuestionatzen dutenak beti existitzen dira?

Egoera hori ezaguna egin ahal zaigu, dagoeneko guztiok baitugu pentsaera horren zati bat. Adibideak gure ingurura begirada arin eta errez batez antzeman ditzakegu: fantasiazko filmeak, liburuak, erlijioa edo filosofia bera. Badirudi bizi garen mundu honetatik ebaditzea bilatzen dugula askotan eta asmaturiko mundu horietan murgiltzea beharrezko dugula.

Helburua bakoitzaren bizitza proiektuarekin bat etor daiteke, inork ezin du demostratu zein den bizitzaren benetako sentsua ezta non dagoen benekotasun hori, baina bakoitzak zoriontasuna bilatu behar du. Horretarako fantasia, zientzia, irudimena eta ezagutza erabiliko ditugu. Intelektual bihurtuko gara.

Sortutako mundu horretan bizitzatik espero dugun helmuga finkatuko dugu eta salbu sentituko dugu geure burua. Bakoitzaren eskuetan dago zein helmuga hautatu eta gizaki izate berak derrigortuko gaitu hura, besteenganako errespetuaz eta harreman kolektiboaz baliatuz betetzera.

Garazi Ruiz

 

astilekubatx2d2008-05-28 GTM 1 @ 10:19
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

ASKATASUNA NORAINO?

Gizakiak betidanik askatasuna lortu nahi izan du, bere burua gobernatzeko gai sentitu delako; horrek ez du esan nahi bakoitza edozer gauza egiteko aske denik, baizik eta bere eskuan posibilidade desberdinen artean aukera egiteko ahalmena, zein iritzia emateko eskubidea duela.

Banakako autonomia definitu ahal izateko gizartearen esanahia ezagutzea komenigarria litzateke, eta horrek gizarte talde antolatua suposatzen du. Indibiduo bakoitzak aukeratzen du bere eginbeharra gizartearen barnean,  askotan bere ahalmenekin erlazionatua, baina noizbehinka denek helburu komun bat izango dute eta horretarako baliteke norberaren askatasunari uko egin behar izatea.

Talde bat antolatzen denean, handia zein txikia izan, oso zaila da pertsona guztiek iritzi berdina edukitzea, baina interes amankomuna lortzeko batasuna beharrezkoa da eta horrela ez bada, behintzat hura oztopatuko ez duen jarrera azaltzea egokiena litzateke. Beraz, ze punturarte gara askeak?

Lan bat aukeratzean hainbat arau eta eginbehar finkatzen dira, uko egiterik ez daukatenak. Kasu horretan  burujabetasun indibidualik ez dagoela pentsa daiteke, baina ez da horrela. Zenbaitetan gure iritzia emateko aukera izango dugu agindua jasotako momentuan eta betetzea edo ez gure eskutan egongo da, horri banakako askatasun publikoa deritzo. Bestetan ordea, gure kargua bete behar izango dugu nahiz eta eginbeharrekin ados ez egon; betiere geure iritzia idatziz publikoari transmititzeko askatasuna edukirik.

Aukerak beti izango duitugu, baina gizarte baten partaide izateak suposatzen du gainerakoak kontuan izan behar ditugula, beraz arrazoizko askatasun indibidualaren esparruan mugituko gara, lehen aipaturiko interes komuna burutzeko orduan, zein banakako autonomia eta borondatea burutzerakoan. Guztiekin bat ez bagatoz behintzat inor kaltetu gabe jokatuko dugu.

Garazi Ruiz  

astilekubatx2d2008-05-28 GTM 1 @ 10:14
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Filosofiazko "iruzkin kritikoa"

Filosofiazko hautaprobak berezitasun batzuk ditu, beste arlo guztiek bezalaxe.

Hautaprobak oro har, heldutasun probak dira. Jakituria neurtzeaz gainera, haldutasun pertsonala eta akademikoa baliatu behar duzue ikasleok, portura ondo lehorreratzeko.

Dakizunez, iruzkin kritikoa deitzen dugun atalak garrantzitsua da. Hiru puntukoa atala da. Azken finean, argudio testua idatzi behar izango duzue.

Erakutsiko duzu ideia baten aldeko eta kontrako arrazoiak moldatzen trebatuta zaudela. Oso testu interesgarria aurkitu dut euskaljakintza.com webgunean. Argudio testuak egiteko gomendioak izango dituzu.

Kanta eder batekin disfrutatu ezazu

jonl2008-05-28 GTM 1 @ 08:14
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

hautaprobak ekainak 11, 12, 13an

Ekaineko bigarren astean hautaprobak izango dituzue, unibertsitatera sartzeko asmoa duzuen guztiok.

Lasai % 90ak gainditu ohi du, zuk zergatik ez?.  Hau izango da lehen kexka, eta horra nire gomendio. 

Gainditu ahal izateko lau puntu behar duzue, besterik ez. Beraz, arlo batean ondo egiten ez baduzue beste batean hobeto egin izanak konpentsatu dezake. Ez duzu lauko puntuazioa lortu behar arlo guztietan.

Azterketa daraman folioaren inguruan dagoen guztia une batez bazter batean uztea  lortzen baduzu konturatuko zara proba arruntak direla, alegia, antzeko probak egin dituzu ikasturtean zehar, eta heldu zara heldu zaren lekuraino.

Jakina, Unibertsitatera sartu ahal izateko hautaprobak  egun hauetan prestatzen jarraitu behar duzu. Jarri dizudan lotura horrekin hainbat hautaproba eredutara helduko zara Euskal Herriko Unibertsitateko web guneak eskeintzen duen informazioaz baliatuta.

Itxaropena gal ez dezazun, Ken Zazpi-ren kanta eder bat entzun ezazu 

Zorte on.

jonl2008-05-27 GTM 1 @ 09:43
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Intelektualaren eginkizuna

           Antzinako filosofo guztiek egiaren bila zihoazen, egia absolutua bilatu nahi zuten eta oztopatzen zuen guztia kritikatzen zuten. Intelektualek Ortegaren egia, sinisteak, oztopatzen zituzten eta Ortegak kritika egin zien beste intelektualei, ideien mundu faltsua sortzeagatik, sinisteak baztertzeagatik. Baina zein da intelektualaren eginkizuna gaur egun? Beharrezkoak al dira?

           Logikoki, XIX. mendetik hona gauzak asko aldatu dira. Filosofoek ez dute antzinean zuten garrantzi hori, zientziak irabazi die partida, zientziaren aroan, aro teknologikoan sartuak gaude. Filosofo izatea ez da lanbide bat, zerbait gehiago izan behar dira, beraz, pentsatzeko gaitasuna dutenez politikan sartu dira, taldea zuzentzeko egokienak dira bere ideiak eta pentsamenduak erabiliz.

          Intelektualak beharrezkoak diren edo ez pertsonaren araberakoa da, anarkistak adibidez aginte oro kendu nahi dute, ez dituzte intelektualak nahi. Baina anarkismoa ez da inoiz indarrean jarri, kaos-a nagusituko litzatekeelako, bakoitzak nahi zuena egingo luke ez zelako inor gure gainetik egongo. Gizakiok artaldearen moralitatea (Nietzsche) garatu dugu eta ez gara kapasak gure kabus bizitzan aurrera egiteko; besteen lepo bizi gara, agindupean. Horregatik intelektualak dira gure zuzendari izateko egokienak, politiko izateko egokienak, nahiz eta gu bere ideiekin desados egon.

          Ondorioz, politikoak intelektualak direnez, beraien ideiak, hau da, legeak jarraitu behar ditugu batzutan gure onerako direla jakin ez arren. Hala ere, politiko guztiak ez dira intelektualak eta gure eginkizuna botaketetan filosofo hoberena agintean jartzea da.  

                                                                                   

                                                                                     Itxaso Bilbao Saez

astilekubatx2a2008-05-26 GTM 1 @ 13:05
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

BIZIMODU BIRTUALA ETA ERREALA

    Konturatzen ez bagara ere, badirudi hainbat momentutan bizimodu birtual batean bizi garela, ez benetako errealitatean. Baina, hain barneratuta dugu mundu berri hau, non aurkitzea zaila egiten zaigun. Beraz, noiz bizi dugu errealitate birtual edo faltsu hori?    Gaur egun, gure gizartea, hau da, lehen munduko gizartea, mundu birtual batean murgiltzen ari da gero eta gehiago. Baina hau ez da berria, ez da gaur egun asmatutako mundua; esan daiteke Grezia garaian jadanik bazegoela. Platon-ek bere haitzuloaren metaforan mundu birtuala azaltzen du dudarik gabe, hau da, ez dugu errealitatea benetan den moduan ikusten, beste batzuek, boteretsuek, hain zuzen ere, ikustarazten digutena baizik. Hori abiapuntu moduan hartuz, orain dela urte gutxi zenbait pelikula egin dute errealitate birtuala erakutsiz, hala nola: “Matrix”, “Abre los ojos” eta “El show de Truman”. Azkenengo filma honetan, gizon bat, jaio zenetik, aipatutako Platon-en kobazulo batean bizitzera derrigortu zuten; telebistako errealizadore batek erakusten ziona baino ez zuen ezagutzen.    Baina, mundu birtual hau ez da bakarrik gertatzen guk “teknologia berriak” deitzen diegun aparatu edo ekintza berriekin, hala nola, internet, errobotika, klonazioa edo inteligentzia artifizialarekin. Eguneroko gauzetan ere hauteman daiteke. Esate baterako, telebistan Palestinari buruzko berriak agertzen direnean, atentatuekin edota bonbekin erlazionatuta daude. Hori dela eta, herrialde horretan bonbardaketak aparte ez dagoela ezer pentsatzen dugu. Komunikabideek ikusleek munduari buruz duten ikuspegia kontrolatzea lortzen dute eta hau, errealitate birtuala baino ez da.    Beste adibide nabarmen bat da modan dauden bideojoko birtualak. Kontsola berri bat atera dute zeinean aginte berezi batekin, modu egokian mugituz eta telebista euskarria izanik, edozein kirola praktika dezakezu. Hori ez da benetako kirola, badirudi arren, kirol birtuala baizik.

    Hori guztia dela eta, mundu birtual batean murgiltzen ari gara gero eta gehiago. Ondo begiratuta, edozein gauza izan daiteke egoera birtualaren sortzailea: medikuntza, zinema, telebista, politika… Horrela izanda, pentsaera bakarreko bidean dago gizatasuna eta hori arriskutsua da etorkizunerako.  

Irati Quintano

astilekubatx2a2008-05-21 GTM 1 @ 20:59
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

INTELEKTUALAK

    Hasi aurretik, argi izan behar dugu intelektual bat zer den. Intelektuala bere lana eta pentsamen guztiak gauzatzeko eta aurrera eramateko arrazioaren erabilera osoa egiten duen pertsona da. Beraz, bizi duen gizartearen kultur maila handia lortu duen pertsona da. Baina, zein da intelektualaren eginkizuna? Gaur egun, beharrezkoak al dira? Eta, nortzuk dira?

    Argi dago bi intelektual mota dagoela: organikoak eta kritikoak. Lehenengo motakoak beti poterea duen pertsona eda taldearekin dago, ez du gizartearen arazoak konpontzeko asmorik. Intelektual kritikoak, ordea, ez daude poterearekin ados, hauek nahi dutena gizartearen arazoak konpontzea eta gizartea egoera hobera joatea lortzea da. Beraz, bere interes propioak alde batera hutsita, intelektualak gizartea aldatzea nahi du, bere egoera aldatu nahi du bizi-baldintzak eta bizi egoera hobetzeko.

    Baina intelektualak ez dira beti beharrezkoak izaten, gizarte baten gehiengoa arrazoia erabiltzen badu eta kultura maila altua lortu izan badu, gero eta gutxiago beharrezkoa izango da intelektualen lana. Baina, gizarte gehienek ez dutenez lortu hain kultur maila handia, esan daiteke beharrezkoak direla intelektualak gaur egungo gizartean. Beraz, horretarako argi izan behar dugu nortzuk diren intelektualak. Gaur egun, esan daiteke, intelektualak medioetan daudela, hau da, irratiko, telebistako... tertulietan eta aurkitzen ditugu. Pertsona hauek gehienak, edozein gaiari buruz, arrazoia erabiliz, hitz egin dezakete kultura maila altuarekin eta argumentuak emanez.

    Hori guztia dela eta, intelektualak arrazoia erabiltzen duen pertsona da, zeinak bere interes propioak alde batera hutsita, aurrerabidera eraman nahi duena gizartea. Beraz, gehienetan, beharrezkoak dira, gizartea askotan zapaldurik aurkitzen delako eta askatu behar delako.

 Irati Quintano

astilekubatx2a2008-05-21 GTM 1 @ 12:20
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Kanten pentsaera ildoak, power point bidez

Zenbat zor diogun Ilustrazioari. Garai hartan jarri ziren gaur ezagutzen ditugun gizarte modernoen zenbait zutabe. Ilustrazioaren ideologoak berrikuntza bultzatu nahi izan zuten antzineko gizarte estamentalean. Horietako bat Kant. Bere pentsamendu ildo nagusi batzuk ondoan ikusi ahal izango dituzu hamahiru power point-aurkezpen bidez. Hona ikusiko duzunaren gida:

1. Oskurantismotik argialdira hezkuntza eta askatasunaren bidez.
2. Arrazoiaren eredu berria: arrazoi burujabea eta kritikoa.
3. Idealak: askatasuna; naturaren ordena; etengabeko aurrerapena; ideia politiko berritzaileak.
4. Askatasuna arrazoiaren erabilera publikoaren bidez
5. Lege naturala, arrazoizkoa.
6. Historiaren ikuspegi finalista, historia hobera daramana.
7. Ideia politikoak, kontratu sozialean oinarrituak.
8. Kontratu soziala, boterearen legitimazio berria.
9. Hobbes eta Locke, kontraktualismoaren aintzindariak.
10.Rousseau, gizakien borrokak gainditzeko borondade orokorra
11.Zuzenbide estatua, hitzarmena betetzen duena.
12. Konstituzio errepublikarra, aldaketa juridikoen eredu.
13. Etika formala, unibertsala eta betekizun hutsez jokatu.

jonl2008-05-20 GTM 1 @ 16:39
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Intelektualak eta aniztasuna

     Gaur egun intelektualaren eginkizuna azaldu ahal izateko, lehenengo eta behin intelektuala zer den argitu beharko genuke. Egungo intelektuala ez da lehengo filosofoa edo denetarik zekien burgues edo aristokrata. Gaur egun, intelektualaren kontzeptua aldatu egin da eta hauek pertsona oso jakintsuekin eta reflexiboekin erlazionatzen ditugu. Beraz, nahasketa da da. Baina gure galdera zera hau da, beharrezkoak al dira intelektualak gaur egun? Eta zein eginkizun dute gure gizartean?

     Intelektualak, historian zehar, oso garrantzitsuak izan dira kulturaren hainbat esparru garatu ahal izateko. Artean, adibidez, oso interesatuak egon dira betidanik, zein filosofian edota teologian ere antzina. Lehen intelektualak fama ona zeukaten, askotan dirudun ikasiak zirelako. Baina denborarekin ospe hori galtzen joan da. Hala ere, garrantzia izaten jarraitzen dute.

    Gaur egungo intelektualaren eginkizuna, gure ustez, guztiz garrantzitsua da. Hauek haien iritzia konpartitu dezakete idazkien bidez eta horrek gure pentsakera zabaltzea dakar. Hainbat intelektual ezberdinen iritzia jakinda perspektiba anitzak izango ditugu eta horrek gure mentalidadearen irekiera ekarriko du. Azken urteotan, gure gizarteak oso pluralak bihurtzen ari dira, kulturen nahasketak ere hainbat perspektiba ezberdin ematen digu eta hori askotan gizarteak ez du onartzen. Horretarako ere balio dezake intelektual baten iritzia, pertsona jakintsu baten esaten duena askotan, ondo argudiatuta baldin badago, gugan duen eragina izugarrizkoa da. Beraz, gure ustez, beharrezkoak dira intelektualak, nahiz eta askorik ez egon edota oso ezagunak ez izan.

    Bukatzeko, esan beharra dago, gero eta gutxiago direla guztiaz dakiten pertsona hauek eta gizartearen ardura dela jakintza zabalago bat sustaztea eta haien iritzia gutxi batzuk eman beharrean, errazago izatea, horrela hainbat intelektual ezagutu ahal izango genituela uste dugu.

astilekubatx2d2008-05-20 GTM 1 @ 15:37 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us


Nor naiz ni

Erantzunak

Atalak

Tagak

Loturak

Sindikatu