Ideiak zentzumen organo guztietatik sar daitezke, eta sartu behar dira buruko enzefaloan ez ezik gorputz osoan gorde daitezen, gorputza oso-osorik ideien biltegi baita.
Antzeko zerbait gertatzen da Ortegaren harira egindako bideo montaia honekin.
Guztiok, nor bere erara, zirkunstantzia batzuetan bizi gara. Berak erakusten digu zer egin behar den. Intelektuala bereziki eta biziki, oharturik dago inguruan dituen zirkunstantiez. Intelektualak historiatik pasatzen lagunduko digu, berriro pasatu ez dadin berriro gertatzea nahi ez duguna.
XIX. mendea itzalen aroa da; dialektikaren aroa da sortu ziren iraultza eta konfliktoak gogoan hartzen baditugu; balio burgesen dekadentzia aroa.
Aldaketa handiko mendea da, baita pentsamoldeetan ere, positibismoaren arrazionalismoari kontrajartzen baitzaio espiritu romantikoaren ezkortasuna, indibidualismoa eta irrazionalitatea.
Bitalismoak adierazten zuen bizitza bulkada itsu bat dela, inoiz asebetetzen ez dena.
Konflikto, dekadentzia eta itzal guztien adierazlea da Nietzsche. Bera dinamita da, inmoralista, baloreen transmutazioa egiten duen profeta berria.
Kritika zorrotza zuzenduko du intelektualismoaren aurka, esentzia finkoen mundua espejismoa dela esanez.
Bizitzaren muina adierazteko hobe esperientzia estetikoa, adibidez greziarren tragediak edo Wagnerren operak, kontzeptua baino.
Sokratez geroztik intelektualismoak bizitzaren sen dionisiakoa gutxietsi duela salatzen du Nietzschek.
Dionisos, greziar mitologiako jainkoa, bizitzako balore batzuen arketipoa da. Beste arketipoa Apolo da. Haien kontrakotasuna bizitzaren jatorrian dago.
Balio moralen jatorri psikologikoaz baliatuta, genealogia metodoa alegia, bi jarrera moral aztertzen ditu, morroia eta jaunaren morala.
Kultura dekadentearen kontra egiten duen kritikarik bortitzenak kristautasuna du areriotzat.
Balore absolutuen mundua asmatu du, eta kontzientzia moralaren bidez desirak, instintoak arbuiatu ditu.
Jainkoaren heriotzaren ondorioz balore absolutuetan zegoen konfiantza galtzen da, nihilismoa sortu egiten da.
Baloreen eraldaketan gizaki zintzoaren eredua kritikatuko du, amaieraren hasiera dela esanez; eraldaketa prozesu hori gamelu, lehoi eta haurren sinbolo bidez esplikatu zuen Nietzschek.
XVIII. mendean Eri Aroko oskurantismotik alde egin nahi du gizarteak, hezkuntzaren bidez eta arrazionalitateari jarraituz. Argien Mendea.
Pentsamolde berritzaile horietan arrazoiak izango du nagusitasuna.
Arrazoia autonomoa, enpirikoa eta kritikoaren aldeko aldarrikapena egiten dute.
Arrazoia autonomoa, burujabea da; arrazoiak fedearekin dituen lokarriak puskatzen ditu.
Naturak gizakiari emana dio adimenaz baliatzeko gaitasuna, inoren morrontzarik gabe. Hauxe da ilustrazioa, adingabetasunetik irtetzeko gaitasuna, arrazoiaren erabilera publikoaren bidez.
Arrazoiaren autonomiak ematen du askatasuna, baina askatasuna ez da legerik eza, borondadea eginbeharretara moldatzea baizik, askatasun zibila alegia, ez askatasun naturala.
Lege naturala eta arrazionala atzeman dezakegu nonahi. Mundu fisikoan (Newtonen mekanika legeak), moralgintza (aipaturiko moral autonomoa), politikan (gizaki ororen eskubideak bermatzen dituen zuzenbide naturala), eta erlijioan (erlijio naturala, deismoa)
Ezkutuko lege natural baten eraginez, historiak aurrera egingo du, interes orokorra nagusitu arte eta naturak instintotik libratu arte.
Zuzenbide naturalak erakusten du boterearen legitimazio forma berri bat, hitzarmena da boterearen oinarria.
Estatuaren aginariak eskubideak errespetatzen baditu, herriak agintaria obeditu egingo du, legezkotzat du eta.
Horrela gertatzen den kasuetan, estatua zuzenbide estatua da. Agintea, legearen menpean jarriko da, erregeak bere kasa gobernatu barik.
Zuzenbidea jarraitzen duten estatuetan, konstituzio errepublikarra jarraituko dute gidaritzat. Botere banaketa, askatasuna, errepresentagarritasuna eta berdintasuna izango dira egitura juridiko horren ildo nagusiak.
Kristautasuna hedatu ahala, Erromatar Inperioaren oztopoarekin topatzen da hasierako hiru mendeetan.
Kristautasuna defendatzeko, Kristo ezagutzen ez duten paganoei azaldu behar zitzaien sinesmenaren nondik norakoa, kristautasunak bere jatorrian ez baitu irakaspen teorikorik.
Hala ere sinesmen horren dogmak finkatu barik zeuden hasiera hartan.
Dogmak finkatu ahala herexiak sortuz joan ziren kristautasunaren baitan.
Kristauek, Eliz Gurasoek hain zuzen, greziako filosofiara jo zuten sinesmena arrazoitzeko asmoz.
Fedea eta arrazoiaren arteko sintesia gertatu zen lehen mende horietan, Patristika garaian hain zuzen ere.
Sintesi horren egile bat San Agustin dugu, IV. mendean, platonismora hurbilduz.
Egia (bakarra) aurkitzeko fedea eta arrazoia beharrezkoak dira, horrela egia lortzeaz gain zoriona ere eskuratuko da (eudemonia)
Zoriona lortzeko ongi gorena, Jainkoa bereganatu behar da, gaitza eta jatorrizko bekatua saihestuz, eta benetako askatasunaren bidean sartuaz.
Dena den, goreneko ongia ez da lortzen Jainkoaren laguntzarik izan ezik, bera baita betiereko ideien ezagutza ahalbidetzen duen argia eta maisua.
Ikasturtean zehar landu ditugun filosofoen hausnarketak garaian garaiko egoerak ulertzeko gakoak eman dizkigute. Bakoitza bere sasoiko semea da.
Sasoi horri ematen zaion begiratua laburbiltzea da jarraian duzun testuaren asmoa. Garai bat, filosofo bat, begiratu bat.
Haria harrapa ezak.
Kolorez doaz zuk garatu beharko zenituzkeen kontzeptuak
Hirian, "polis" ideal batean alegia, justizia egon behar da.
Justiziaz dakienak hartuko ditu erabaki justuak, hau da, jakituria lortu duenak, adituak besterik ez.
Hiri justua, utopikoa, harmonia lortu duena da, beharrizanak asebetetzen dituena, horretarako hiru gizarte talde egon behar dute, zein bere betebeharrekin.
Hiru gizarte talde egon behar dute, gizakiaren ataletan ere gorputzaz gain hiru arima zati dauden bezala.
Hirian gizarte talde bakoitzak bere dohaina betetzen badu bertutea lortu du
Gizarte talde horietan, Gobernaria hiritarrik onena izango da, ezagutza lortu duena, filosofo-erregea hain zuzen ere. Aristokrazia
Ezagutza lortzeko bide desberdinak daude, zentzumena eta arrazoimena batik bat, baina egiazkotasuna arrazoimenak soilik eskura dezake.
Bi ezagutza iturri daude, bi errealitate eremu daudelako, mundu fisiko aldagarria, eta ideien mundu aldaezina, benetakoa eta adimenez soilik atzeman daitekeena.
Ezagutza lortzeko, bide luze bat behar da, heziketarena, ilunpetik argitara daramana; baita jakintasuna grinatu ere. Inoiz ikasitakoa oroitu egingo du arimak, arima hilezina baita.
Heziketa bide luze eta mingotsaren adierazletzat haitzuloaren alegoria irudikatu du Platonek.
Intelektualak Sokrateren garaitik existitu egin dira haien mundu idealak errealitatearekin erlazionatu nahian. Jaiotzen garenean inguratzen gaituen gizarteak egiazkotzat hartzen dituen kontzeptuak bereganatzeko ohitura daukagu, baina orduan zergatik errealitatea kuestionatzen dutenak beti existitzen dira?
Egoera hori ezaguna egin ahal zaigu, dagoeneko guztiok baitugu pentsaera horren zati bat. Adibideak gure ingurura begirada arin eta errez batez antzeman ditzakegu: fantasiazko filmeak, liburuak, erlijioa edo filosofia bera. Badirudi bizi garen mundu honetatik ebaditzea bilatzen dugula askotan eta asmaturiko mundu horietan murgiltzea beharrezko dugula.
Helburua bakoitzaren bizitza proiektuarekin bat etor daiteke, inork ezin du demostratu zein den bizitzaren benetako sentsua ezta non dagoen benekotasun hori, baina bakoitzak zoriontasuna bilatu behar du. Horretarako fantasia, zientzia, irudimena eta ezagutza erabiliko ditugu. Intelektual bihurtuko gara.
Sortutako mundu horretan bizitzatik espero dugun helmuga finkatuko dugu eta salbu sentituko dugu geure burua. Bakoitzaren eskuetan dago zein helmuga hautatu eta gizaki izate berak derrigortuko gaitu hura, besteenganako errespetuaz eta harreman kolektiboaz baliatuz betetzera.
Gizakiak betidanik askatasuna lortu nahi izan du, bere burua gobernatzeko gai sentitu delako; horrek ez du esan nahi bakoitza edozer gauza egiteko aske denik, baizik eta bere eskuan posibilidade desberdinen artean aukera egiteko ahalmena, zein iritzia emateko eskubidea duela.
Banakako autonomia definitu ahal izateko gizartearen esanahia ezagutzea komenigarria litzateke, eta horrek gizarte talde antolatua suposatzen du. Indibiduo bakoitzak aukeratzen du bere eginbeharra gizartearen barnean, askotan bere ahalmenekin erlazionatua, baina noizbehinka denek helburu komun bat izango dute eta horretarako baliteke norberaren askatasunari uko egin behar izatea.
Talde bat antolatzen denean, handia zein txikia izan, oso zaila da pertsona guztiek iritzi berdina edukitzea, baina interes amankomuna lortzeko batasuna beharrezkoa da eta horrela ez bada, behintzat hura oztopatuko ez duen jarrera azaltzea egokiena litzateke. Beraz, ze punturarte gara askeak?
Lan bat aukeratzean hainbat arau eta eginbehar finkatzen dira, uko egiterik ez daukatenak. Kasu horretan burujabetasun indibidualik ez dagoela pentsa daiteke, baina ez da horrela. Zenbaitetan gure iritzia emateko aukera izango dugu agindua jasotako momentuan eta betetzea edo ez gure eskutan egongo da, horri banakako askatasun publikoa deritzo. Bestetan ordea, gure kargua bete behar izango dugu nahiz eta eginbeharrekin ados ez egon; betiere geure iritzia idatziz publikoari transmititzeko askatasuna edukirik.
Aukerak beti izango duitugu, baina gizarte baten partaide izateak suposatzen du gainerakoak kontuan izan behar ditugula, beraz arrazoizko askatasun indibidualaren esparruan mugituko gara, lehen aipaturiko interes komuna burutzeko orduan, zein banakako autonomia eta borondatea burutzerakoan. Guztiekin bat ez bagatoz behintzat inor kaltetu gabe jokatuko dugu.
Filosofiazko hautaprobak berezitasun batzuk ditu, beste arlo guztiek bezalaxe.
Hautaprobak oro har, heldutasun probak dira. Jakituria neurtzeaz gainera, haldutasun pertsonala eta akademikoa baliatu behar duzue ikasleok, portura ondo lehorreratzeko.
Dakizunez, iruzkin kritikoa deitzen dugun atala garrantzitsua da. Hiru puntukoa atala da. Azken finean, argudio testua idatzi behar izango duzue.
Erakutsiko duzu ideia baten aldeko eta kontrako arrazoiak moldatzen trebatuta zaudela. Oso testu interesgarria aurkitu dut euskaljakintza.com webgunean. Argudio testuak egiteko gomendioak izango dituzu.