Tosca izeneko operan Sokrateren bizitzarekiko harreman estua ikusi dezakegu. Bi istorioetan legearen aurrean eduki beharreko jarreren arteko erlazioa komentatuko dugu. Kasu honetan Mario Cavaradossiren jokabide erromantikoa eta Sokrateren jokabide intelektualistak oso desberdinak dira.
Alde batetik, Cavaradossik bizitza maitatu nahi du. Ondasunak eta bizitza kentzera zigortua izatean, maitasuna soilik geratzen zaio. Bizitzarekiko maitasun honek Toscaren maitasunak ekarri du. Cavaradossiren jarrera maitakorraren eraginez sentimenduak oso garrantzitsuak dira, jarrera erromantikoa baitu.
Bestalde, Sokrateren jarrera intelektualista da, intelektualismo morala alegia. Honetan arrazoiak jokabidea menderatu egin behar du, arrazoiari jarraituz ekintza guztietan; hau da, heziketa beharrezkoa da horrela jokatu ahal izateko. Sokrate sentimenduak guztiz baztertzen ditu, soilik arrazoiarekin jokatzeko.
Bi istorioei erreparatuz, Tosca operan, Tosca Mario Cavaradossiri, hil zigorra zuena, alde egiteko aholkua ematen dio; nahiz eta Cavaradossi hil zigorra betetzen gelditzen da. Modu berean, Sokrate hiltzera kondenatu zuten. Bere lagunak alde egiteko esan zioten baina berak gaizkiari ezin ziola gaizkiarekin erantzun esan zuen, horrela bere printzipioei jarraituz. Beraz, bai Mario Cavaradossik zein Sokrate legeari ez diote huts egiten.
Horrela, nahiz eta batak jokabide erromantikoa izan eta besteak jokabide intelektuala, legea jarraitzen dute, justua ez izan arren onartuz.
Beitu, zenbatu, gehitu ondokoak baino mugikor txikiago bat ondokoak baino titi handiagoak ondokoak baino kotxe azkarrago bat ondokoak baino modelo berriago bat ezin esan, ezin egin ezin pentsa, ezin senti dena da hemen debekugai Aske zarete, libre � zuen kaiola erraldoietan dena eros daiteke zuen kaiola erraldoietan hala ere kexu zara zure kaiola erraldoi horretan katez alda dezakezue zuen kaiola erraldoietan Beitu, zenbatu, gehitu ondokoak baino mozkor luzeago bat atzokoa baino saio kutreago bat atzokoa baino kantu errezago bat ondokoak baino gerri argalagoa ezin esan, ezin egin ezin pentsa, ezin senti dena da hemen debekugai Aske zarete, libre � zuen kaiola erraldoietan? Beitu, zenbatu, gehitu... Mundua obratan dago baina guk ez dugu ezer apurtu eta euria ari du, baina guk ez dakigu nork eta haizea haserre dago, baina ez dakigu norekin eta itsasoa? itsasoa ere haserre dago eta izen pare bat okurritzen zaizkit baina isildu egingo naiz demokraziaren izenean Aske zarete, libre �..
Nafarroko Lekunberri herriko Hardcore taldea da Berri Txarrak. Euskeraz kantatutako musika talde ezagunenetakoa. Espainia ezagunak dira jada, eta Europako zenbait hiritatik ere kontzertuak eman dituzte.
Kanta hau beraien laugarren CDan haurki dezakegu, Libre, 2003. urtean argitaratua. Abestia hemen ipintea bururatu zait oso mezu garrantzitsua duela uste dudalako.
Inoiz ez gara daukagunarekin konforme, beti gehiago eta gehiago nahi dugu. Daukaguna baino zehozer hobea egongo da beti, eta horrek amorra gaitzake. Horretan oinarritzen da kontsumoa, ikusten duguna lortzeko nahian. Kolokialki "culo veo culo quiero" esaten dena...
Estatuari buruzko komentario batzuk ere egiten du, azkenengo bertsoetan. Badirudi demokrazia honetan askatasun handiak ditugula, aske eta libre garela, baina hori ez da guztiz egia, debekuak nonahi daudelako. Adierazpen askatasuna daukagu, baina askotan ez da errespetatzen. "El Jueves"-en kasua oso adibide hona da.
Abestiaren esaldi nabarmenena, "Aske zarete, libre; Zuen kaiola erraldoietan" nahiko argi usten du guzti hori: libreak gara mugitzeko, gozatzeko, erosteko... baina hamaika gauza daude sekula egin ezingo ditugunak.
Nire ikuspuntua da hori. Zehozer komentatu nahi baduzu, aurrera.
Jainkoari buruz hitz egiterakoan, guztioi gauza asko pasatzen zaizkugu burutik haien artean ezberdinak izanik. Lehenengoz eta behin denok egiten dugun galderetako bat ea Jainko existitzen delakoa da eta horretatik abiatuta beste guztiak. Jainkoaren existentzia dela eta jende askok honetan sinisten du baina beste askok ez. Hori orokorrean bizi izandako giroa eta familiak duen siniskeraren araberakoa da. Jainkoa izaki perfektuaren iruditzat hartzen dute askok eta egiten duena zuzena dela pentsatsen dutelako sinisten dute harengan eta berak esaten duena egiten dute.
Baina ondo egiten dute Jainko horrek "esaten duena" egiten? Askok esango lukete baietz, haien ustez hori eginez hil eta gero berarekin igoko direla eta horrela sentitzen dute ondo jokatzen ari direla.
Lehen egunean tosca-ren bideo bat ikusi genuen klasean, bideoa ikusi ostean Jon-ek galdera batzuk egiteko esan zigun pelikularen ausnarketa txiki bat egiteko.Baina galderak egin baino lehen Sokrate eta Mario Cavaradosi comparatu genituen.
Obraren laburpena
Mario Cavaradosi hil zorian zegoen eta bera eskapatu nahi zuen zeren eta ez du nahi errenuntziatu maite duen guztiari,hau da ez du nahi Tosca-ri errenuntzioa egin.Tosca Marioren maitalea zen eta honek Mario kartzelan zegoen bitartean, hainbat gauza egin zituen Marioren askatasuna lortzeko, honek lortzen du eta Mariorengana joaten da berria ematera. Tosca esaten dio Mariori biak elkar hurrun joango direla, baina horretarako itzura egin behar du hiltzen dela fusilatzera joaten direnean kartzelakoek.Paktu hori egin zuten baina kartzelakoek fusilatzera joaten direnean, disparo batek ematen dio eta Mario hiltzen da, Toska hasieran ez da konturatzen hilda dagoenik baina azkenean konturatzen da eta pena handia hartzen du.Kartzelakoek konturatzen dira Toska-k hil zuela Marioren askatasuna lortzeko eta berarengana joaten dira fusilatu nahian baina, honek konturatzean San Angelo gaztelutik bere burua botatzen du eta hiltzen da.
MARIO ETA SOKRATESEN KOMPARAKETA:
Sokrates kartzelan zegoenean hil zorian zegoen baina honek, legeak hautsi baino lehen nahiago zuen hil, hau da, Sokrates-ek prest zegoen dena albo batera uzten legeak hautsi baino lehen. Marok ordean ez zuen hil nahi ezta bere maitaleari errenuntziorik egin nahi, hau da ez zuen Toscari errenuntzio egin nahi, prest zegoen edozer egiteko maitasunari errenuntzioa egin baino lehen.
Hurrengo galderak ausnartzekoak dira:
1) Bizitza aurrean zein da Cavaradossi duen jarrera?
Cavaradossi-k duen jarrera bizitza aurrean positiboa da, hau da, bera esaten du bizitza maitatzen duela eta maitatu nahi duela , baita esaten du ez duela inoiz hainbeste bizitza maitatu.Honekin komparazioa egiten Sokratesek ez zuen bizitza maitatu nahi baizik eta ulertu nahi zuen bizitza.
2) Eszena horretan Tosca se rola betetzen du?
Toska betetzen duen rola obra honetan oso indartsua da, hau da, bere maitalea Mario kartzelatik atera nahi du eta horretarako bere gorputza saldu zuen eta hil zuen baita bere eskuekin.Beraz, esan dezakegu beraren jarrera positiboa zela eta baita esan dezakegu maitasunaren papela betetzen duela zeren eta maitasunagaitik hiltzen du. Sokratesen kasuan berriz beraren lagunak betetzen dute rol bat, hau da, bere lagunak esan zioten Sokrateseri ihes egiteko kartzelatik, zaldi bat lortu ziotela baina Sokratesek ezetz esaten zuen.Kasu honetan Sokratesen lagunak bete zuten rola aipagarria da zeren eta laguntza ematen diote honi ihes egiteko, hau da laguntasunaren rola betetzen zuten.
3)Ze jarrera du legearen aurrean eta agintearen aurrean Cavaradossi?
Cavaradossi legea hausteko prest zegoen askatasuna lortzearren eta bere maitalearekin egon arren eta agintea ez zuen errespetatu nahi.Sokrates ordean legea errespetatu behar zela zihoen eta berdin zitzaion hil zorian egon edo kartzelan egon, baina ez zituen legeak hautsi nahi zeren esaten zuen legeak ez zirela apurtu behar sistema apurtuko zelako eta baita esaten zuen ezin zela injustizia bat beste batekin erantzun eta azkenik baita Sokrates pentzatzen zuen legeak sortu gaituela eta zerbait sor diegula legeei eta horregaitik ez zituen hautsi nahi.
Klasean konturatu nintzen Platón, nahiz eta oso gizon licitoa iruditu, bere interesak defendatzen dituela:
Zihoen estatua hazi ahala, konkistatzeko beharra sortuko litzatekela. Eta konkistatutako herria ezin da hazi? Soilik Grezia inportatzen da? Bere on itxuraz baliatuz, bere handitasun grinak sartzen zituen bere idazkietaz.
Gure irakaslea, iruzkin kritikoa egiteko baliabideetan, weborri batzuetan begiratzea esan zigun, baina bere pentsaera defendatzen zuten orriak ziren, eta horrela soilik bere irudia handitzea lortuko genuke. Ez dut uste txarto dagoenik kritika egitea, gauza onak baino ez esateko beste zerbait egin baitgenezake. Hortaz, kritika txiki bat egiten diot blogari.
Nik ez dakit zergatik filosofia gustoko ez dugun hainbatek jasangaitza egiten zaigun hau soportatu behar dugun. Ez soilik filosofian, mate, ingelera... "Frakaso eskolarra"ren errruduna hau da, gure askatasun eza 14 edo urte ditugunean arloak erabakitzeko GUZTIZ.
Nahiz eta pertsona batzuk gizon-emakumeen arteko berdintasuna lortu dela pentsatu, hau ez da oraindik lortu. Egia da urte batzuetatik hona gai honetan asko aurreratu dugula, baina ez behar den guztia. Klasean irakurri genuen bezala K.a.tik bazegoen jendea pentsatzen zuena emakume eta gizonak eskubide berberak izan behar genituela, adibidez aginterara ailegatzeko. Orduan, nola azal daiteke hainbeste urte pasatuta oraindik eskubideen berdintasuna lortu ez izatea? Zergatik ez dira emakumeak gizonak baino hobeagotzat hartu baizik eta alderantziz?
Gaur eguneko egoeraren erru parte bat,nahiz eta arraro iruditu, aitzinean sortu ziren istorio batzuena da. adibidez,bibliaren arabera Eva Adanen saihets batetik sortu zen. Honek emakumearen gizonarekiko mendekotasuna adierazi nahi du, Adanengatik, gizon batengatik, ez balitz Eva, emakume bat, ez zelako sortuta izango. Nola teorikoki, kristau guztiak biblian agertzen dena sinistu behar duten, eta urteetan zehar hori gertatudenez, gizonezkoen inportantzia emakumezkoarenaren gainetik jarri zen, eta oraindik jartzen da, pentsaera hori aldatzea ez baita hain erresa.
Beste arrazoi batzuk ere bila daitezke, adibidez, gizon batek emakume bat baino gehiago haurdun utz dezakeen bitartean, emakume bat soilik gizon batengatik geldi daiteke haurdun . Ondorioz gerra garaian, eta gerra ostean, jende asko hiltzen zenez, inportanteagoak ziren gizonak, emakumeak baino, gizonak besteak baino ume gehiago “sor” zitzaketelako. Aipatutako arrazoi eta beste batzuei esker, azal daiteke emakumearen egoera, eta historian gertatutako gertakari arraroak, adibidez, lehen espermatozoidea marrazterakoan gertatutako bezalakoa. XVIII. mendean lehenengo espermatozoidea marraztu zuten. Honen barruan, ume buruhandi txiki bat irudikatu zuten, uste baitzuten gizonek sortzen zituztela umeak, eta emakumeari “pasatzen” ziotela han garatzeko.
Horrelako gauzengatik gertatzen ari da, gaur egun, gutxiespen hau emakumeengan. Baina honi aurre egiteko hainbat gauza egiten ari dira. Gero eta inportantzia gehiago hartzen ari dira emakumeak sozietatean, zeren eta oraindik asko ez izan arren, badira zeinek lan munduan kargu inportanteak lortu dutenak. Batzuk estatu bateko presidentea izatera ere ailegatu dira, Alemaniako Angela Merkel, eta Chileko, Michelle Bachelet bezala. Emakume langilea badauka ere bere eguna, Martxoak 8. Egun horretan ezarri da, ez askok pentsatzen duten moduan New Yorken matxinatutako emakumeengatik, baizik eta egun horretan emakumeen boto eskubidea lortu zelako.
Nahiz eta asko aurreratu dugun gai honetan, asko gelditzen zaigu berdintasuna lortzeko, eta seguruenik guztion esfortzuarekin lortuko dugu. Ez egun batetik bestera, baina denok zeozer gure partez jartzen badugu, pentsatzen dena baino arinago lor dezakegu.
Duela egun batzuk irakasleak analogia berri bat egiteko proposatu zigun. Oraingo honetan landare baten hazkuntza prozesua gu geuk bizitzan hazteko behar dugunarekin konparatuz. Horretarako, hazteko behar izanen gainean azalpen txiki bat eman ostean gure burua zuhaitz bat balitz margotzeko eskatu zigun irakasleak.
Gizakiok hiru oinarrizko osagai behar ditugu hazi ahal izateko, hauek autonomia, maitasuna eta ziurtasuna dira. Lehenengoak ziurtasuna ematen digu gure lur eremu propioa dugun neurrian. Lurra behar dugu gure sustraiei eusteko, sendo hazteko zoru horretan bermaturik, autonomia alegia. Maitasuna elikagaiak jasotzerakoan datorkigu, babesa sentitzen dugulako. Ura behar dugu elikagaiak jasotzeko, honek bizirik irauteko indarra emango digu. Azkenik argia beharrezkoa dugu elikagaiak barneratzeko, lasaitasuna eta ziurtasuna.
Nire zuhaitza txikia da oraindik esperientzia larregi bizi behar ditudalako zuhaitz handi eta sendo bihurtu arte. Nire lur eremua dotore zaindua daukat, sustraiak gogor eta zoriontsu bertan eusteko. Erasotzen didaten neurrigabekerien aurka jartzen ditudan mugak lore distiratsu eta koloretsuak dira, amorruaren aurrean ustel zitekeen loreak dira, baina nire albokoen laguntzeko gogoa handiagoa da. Albokoen laguntza horri esker ekiditen dut bakardadea, tristura poza bihurtzen. Hala ere, nire irudi horretan ikus daiteke elikagai moduan lortzen dudan ura ekaitz bateko euria dela. Horren oinarria zera da, betidanik ezagutu den esaera hori: benetan maite zaituenak min egingo dizu. Azkenik eguzki erraldoia ikusten da, horrekin arriskuak saihesteko dudan, edo eduki gura neuken ahalmena adierazi nahi dut.
Guzti hau egiteko nahiko erreflexionatu behar izan dut, zeintzuk ideia eta zelan esan hautatu ahal izateko. Errazena margotzea izan da espresatzeko hitzik aukeratu behar ez direlako. Idazterakoan aurkitu ditut arazo handienak, margotu ditudan irudi horiek azaltzeko orduan. Hitzen gauzak esatea ez omen da hain erraza.
Platonen pentsamendua eta ingurukoak ulertzeko kontzeptu-mapa lagungarria izan daiteke. Aurkezpen horietan pentsamenduaren gakoak ikusi edo antzeman ditzakezu.
Jarraian doan aurkezpen honetan zazpi kontzeptu-mapa aurkituko dituzu, hurrenez hurren ondoko ideia-ildo hauekin:
1. Sokrate aurreko aldian, Pitagoras eta Sofisten ekarpenak oso gogoan hartu zituen Platonek.
2. Sokrate eredugarria izan zen Atenas hirian eta filosofian sortu zuen filosofia-metodoagatik.
3. Platonek jakituria lortzeko eskatzen dio gobernariari, errege-filosofoari hain zuzen.
4. Jakituria lortzeko eragileak ondokoak dira: heziketa, maitasuna eta gogoratzea
5. Nolako errealitatea, halako ezagutza-banaketa
6. Hiri idealaren antolamendua aristokrazia da, onenaren gobernua.
7. Antropologia, gizakiaren ikuspena, gorputza eta arima.
Ezin da esan Libertatea, ezin da esan Berdintasuna,
ezin da esan Anaitasuna, ezin esan.
Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.
Ahaztu egin da antzinako legea.
Uholak eraman du hitzen eta gauzen arteko zubia.
Ezin zaio esan tiranoak erabaki irizten dionari heriotza.
Ezin da esan norbait falta dugunean,
oroitzapen txikienak odolusten gaituenean.
Inperfektua da hizkuntza, higatu egin dira zeinuak
errotarri zaharrak bezala, ibiliaren ibiliz. Horregatik
ezin da esan Maitasuna, ezin da esan Edertasuna,
ezin da esan Elkartasuna, ezin esan.
Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.
Ahaztu egin da antzinako legea.
Alabaina "ene maitea" zure ahotik entzutean
aitor dut zirrara eragiten didala,
dela egia, dela gezurra.
Kirmen Uribek orain sei urte "bitartean heldu eskutik" poema liburua idatzi zuen. Oso ederra. Oraingoan gogora dakardan poema honekin bere buru argia erakusten digu. Filosofiak beti antzeman nahi izan dituen hitz handiosoak, hizki larriekin idazten ditugun hitz handiputzak ezin dira esan. Bere handitasun absolutuan agian ez dira ezer. Non dira, bada, elkartasun, edertasun eta maitasun zirrara horiek? Non da hitz horien egia?. Badira nonbait esaten dutenak hitzak besterik ez direla, eta haien atzean ez dagoela erreal denik, hiztunak eman nahi duen intentziorik ezean.