Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Filosofia ere bere interesak defendatzen ditu

Klasean konturatu nintzen Platón, nahiz eta oso gizon licitoa iruditu, bere interesak defendatzen dituela:images.jpg

Zihoen estatua hazi ahala, konkistatzeko beharra sortuko litzatekela. Eta konkistatutako herria ezin da hazi? Soilik images1.jpgGrezia inportatzen da? Bere on itxuraz baliatuz, bere handitasun grinak sartzen zituen bere idazkietaz.

 Gure irakaslea, iruzkin kritikoa egiteko baliabideetan, weborri batzuetan begiratzea esan zigun, baina bere pentsaera defendatzen zuten orriak ziren, eta horrela soilik bere irudia handitzea lortuko genuke. Ez dut uste txarto dagoenik kritika egitea, gauza onak baino ez esateko beste zerbait egin baitgenezake. Hortaz, kritika txiki bat egiten diot blogari.

 Nik ez dakit zergatik filosofia gustoko ez dugun hainbatek jasangaitza egiten zaigun hau soportatu behar dugun. Ez soilik filosofian, mate, ingelera... "Frakaso eskolarra"ren errruduna hau da, gure askatasun eza 14 edo urte ditugunean arloak erabakitzeko GUZTIZ.

Josu Lasarte

astilekubatx2d2007-11-30 GTM 1 @ 09:25
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Gizon-emakumeen arteko ezberdintasuna

Nahiz eta pertsona batzuk gizon-emakumeen arteko berdintasuna lortu dela pen­tsatu, hau ez da oraindik lortu. Egia da urte batzuetatik hona gai honetan asko aurreratu dugula, baina ez behar den guztia. Klasean irakurri genuen bezala K.a.tik bazegoen jen­dea pentsatzen zuena emakume eta gizonak eskubide berberak izan behar genituela, adibidez aginterara ailegatzeko. Orduan, nola azal daiteke hainbeste urte pasatuta orain­dik eskubideen berdintasuna lortu ez izatea? Zergatik ez dira emakumeak gizonak baino hobeagotzat hartu baizik eta alderantziz?

Gaur eguneko egoeraren erru parte bat,nahiz eta arraro iruditu, aitzinean sortu ziren istorio batzuena da. adibidez,bibliaren arabera Eva Adanen saihets batetik sortu zen. Honek emakumearen gizonarekiko mendekotasuna adierazi nahi du, Adanengatik, gizon batengatik, ez balitz Eva, emakume bat, ez zelako sortuta izango. Nola teorikoki, kristau guztiak biblian agertzen dena sinistu behar duten, eta urteetan zehar hori gertatu  denez, gizonezkoen inportantzia emakumezkoarenaren gainetik jarri zen, eta oraindik jartzen da, pentsaera hori aldatzea ez baita hain erresa.

Beste arrazoi batzuk ere bila daitezke, adibidez, gizon batek emakume bat baino ge­hiago haurdun utz dezakeen bitartean, emakume bat soilik gizon batengatik geldi dai­teke haurdun . Ondorioz gerra garaian, eta gerra ostean, jende asko hiltzen zenez, in­portanteagoak ziren gizonak, emakumeak baino, gizonak besteak baino ume gehiago “sor” zitzaketelako. Aipatutako arrazoi eta beste batzuei esker, azal daiteke emakumea­ren egoera, eta historian gertatutako gertakari arraroak, adibidez, lehen espermatozoidea marrazterakoan gertatutako bezalakoa. XVIII. mendean lehenengo espermatozoidea marraztu zuten. Honen barruan, ume buruhandi txiki bat irudikatu zuten, uste baitzuten gizonek sortzen zituztela umeak, eta emakumeari “pasatzen” ziotela han garatzeko.

Horrelako gauzengatik gertatzen ari da, gaur egun, gutxiespen hau emakumeengan. Baina honi aurre egiteko hainbat gauza egiten ari dira. Gero eta inportantzia gehiago hartzen ari dira emakumeak sozietatean, zeren eta oraindik asko ez izan arren, badira zeinek lan munduan kargu inportanteak lortu dutenak. Batzuk estatu bateko presidentea izatera ere ailegatu dira, Alemaniako Angela Merkel, eta Chileko, Michelle Bachelet bezala. Emakume langilea badauka ere bere eguna, Martxoak 8. Egun horretan ezarri da, ez askok pentsatzen duten moduan New Yorken matxinatutako emakumeengatik, baizik eta egun horretan emakumeen boto eskubidea lortu zelako.

 Nahiz eta asko aurreratu dugun gai honetan, asko gelditzen zaigu berdintasuna lor­tzeko, eta seguruenik guztion esfortzuarekin lortuko dugu. Ez egun batetik bestera, baina denok zeozer gure partez jartzen badugu, pentsatzen dena baino arinago lor deza­kegu.

 

                                                                                                                                          Itziar Yáñez

astilekubatx2d2007-11-23 GTM 1 @ 22:55
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Gizakiaren ikuspegi intelektualistatik haruntzago…

Duela egun batzuk irakasleak analogia berri bat egiteko proposatu zigun. Oraingo honetan landare baten hazkuntza prozesua gu geuk bizitzan hazteko behar dugunarekin konparatuz. Horretarako, hazteko behar izanen gainean azalpen txiki bat eman ostean gure burua zuhaitz bat balitz margotzeko eskatu zigun irakasleak.

Gizakiok hiru oinarrizko osagai behar ditugu hazi ahal izateko, hauek autonomia, maitasuna eta ziurtasuna dira. Lehenengoak ziurtasuna ematen digu gure lur eremu propioa dugun neurrian. Lurra behar dugu gure sustraiei eusteko, sendo hazteko zoru horretan bermaturik, autonomia alegia. Maitasuna elikagaiak jasotzerakoan datorkigu, babesa sentitzen dugulako. Ura behar dugu elikagaiak jasotzeko, honek bizirik irauteko indarra emango digu. Azkenik argia beharrezkoa dugu elikagaiak barneratzeko, lasaitasuna eta ziurtasuna.

Zuhaitzaren marrazkia 

 

 

 

Nire zuhaitza txikia da oraindik esperientzia larregi bizi behar ditudalako zuhaitz handi eta sendo bihurtu arte. Nire lur eremua dotore zaindua daukat, sustraiak gogor eta zoriontsu bertan eusteko. Erasotzen didaten neurrigabekerien aurka jartzen ditudan mugak lore distiratsu eta koloretsuak dira, amorruaren aurrean ustel zitekeen loreak dira, baina nire albokoen laguntzeko gogoa handiagoa da. Albokoen laguntza horri esker ekiditen dut bakardadea, tristura poza bihurtzen. Hala ere, nire irudi horretan ikus daiteke elikagai moduan lortzen dudan ura ekaitz bateko euria dela. Horren oinarria zera da, betidanik ezagutu den esaera hori: benetan maite zaituenak min egingo dizu. Azkenik eguzki erraldoia ikusten da, horrekin arriskuak saihesteko dudan, edo eduki gura neuken ahalmena adierazi nahi dut.

Guzti hau egiteko nahiko erreflexionatu behar izan dut, zeintzuk ideia eta zelan esan hautatu ahal izateko. Errazena margotzea izan da espresatzeko hitzik aukeratu behar ez direlako. Idazterakoan aurkitu ditut arazo handienak, margotu ditudan irudi horiek azaltzeko orduan. Hitzen gauzak esatea ez omen da hain erraza. 

Arrate Aldama

astilekubatx2d2007-11-22 GTM 1 @ 10:39
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

koloreko txanoak

  

   

Zer ote da?

jonl2007-11-12 GTM 1 @ 13:37
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Platonen pentsaera ildoa power point bidez

Platonen pentsamendua eta ingurukoak ulertzeko kontzeptu-mapa lagungarria izan daiteke. Aurkezpen horietan pentsamenduaren gakoak ikusi edo antzeman ditzakezu.

Jarraian doan aurkezpen honetan zazpi kontzeptu-mapa aurkituko dituzu, hurrenez hurren ondoko ideia-ildo hauekin:

1. Sokrate aurreko aldian, Pitagoras eta Sofisten ekarpenak oso gogoan hartu zituen Platonek.

2. Sokrate eredugarria izan zen Atenas hirian eta filosofian sortu zuen filosofia-metodoagatik.

3. Platonek jakituria lortzeko eskatzen dio gobernariari, errege-filosofoari hain zuzen.

4. Jakituria lortzeko eragileak ondokoak dira: heziketa, maitasuna eta gogoratzea

5. Nolako errealitatea, halako ezagutza-banaketa

6. Hiri idealaren antolamendua aristokrazia da, onenaren gobernua.

7. Antropologia, gizakiaren ikuspena, gorputza eta arima.

jonl2007-11-09 GTM 1 @ 15:01
Erantzunak ikusi/idatzi (1) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

bitartean heldu eskutik

 Ezin esan

Ezin da esan Libertatea, ezin da esan Berdintasuna,

ezin da esan Anaitasuna, ezin esan.

Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.heldu eskutik

Ahaztu egin da antzinako legea.

Uholak eraman du hitzen eta gauzen arteko zubia.

Ezin zaio esan tiranoak erabaki irizten dionari heriotza.

Ezin da esan norbait falta dugunean,

oroitzapen txikienak odolusten gaituenean.

Inperfektua da hizkuntza, higatu egin dira zeinuak

errotarri zaharrak bezala, ibiliaren ibiliz. Horregatik

ezin da esan Maitasuna, ezin da esan Edertasuna,

ezin da esan Elkartasuna, ezin esan.

Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.

Ahaztu egin da antzinako legea.

Alabaina "ene maitea" zure ahotik entzutean

aitor dut zirrara eragiten didala,

dela egia, dela gezurra.

Kirmen Uribek orain sei urte "bitartean heldu eskutik" poema liburua idatzi zuen. Oso ederra. Oraingoan gogora dakardan poema honekin bere buru argia erakusten digu. Filosofiak beti antzeman nahi izan dituen hitz handiosoak, hizki larriekin idazten ditugun hitz handiputzak ezin dira esan. Bere handitasun absolutuan agian ez dira ezer. Non dira, bada, elkartasun, edertasun eta maitasun zirrara horiek? Non da hitz horien egia?. Badira nonbait esaten dutenak hitzak besterik ez direla, eta haien atzean ez dagoela erreal denik, hiztunak eman nahi duen intentziorik ezean.

jonl2007-11-01 GTM 1 @ 22:55 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Antologia kurtso hasiera

   Kurtso hasiera, eta honekin bat filosofiaren kurtso berria, gauza askoren antza hartzen du, bizitza gertatzen diren gehiengo gauzetan bezala.

     Antzekotasunak gauza askorekin aurki daitezke, adibidez: urteak betetzearekin. Hau demostra daiteke ezaera askorekin, gehienetan gurasoak edo jende zaharragoak gu baino gehiego dakite, ez materia jakin bati buruz baiziketa bizitzari buruz. Denborarekin gertaera ezberdin gehiagotan aurkitzen zara eta horiengandik gauzak ikasten dituzu. Filosofian berdina gertatzen da, beno filosofiak ez dizu ezer irakasten, gertatutako gauzak ulertzen baizik. Baina gauzak, hobeto ulertzeko filosofia gero eta gehiago ikasiz, gero eta hobeago edo errazagoa da, eta egoera ezberdinei aurre egitako erraztasun gehiago daukagu. Urte gehiagoko pertsonei gertatzen zaien berdin, zenbat eta zaharrago gero eta gertakisunei aurre egiteko esperientzia gehiago.

    Horregatik esan dezakegu filosofia eta bizitza antzekotasun batzuk dituztela.

                                                                                 Itziar eta Iciar

astilekubatx2d2007-10-30 GTM 1 @ 09:31
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

MARIO CAVARADOSI ETA SOKRATESEN KONPARAKETA

MARIO CAVARADOSI ETA SOKRATESEN KONPARAKETA

 

Mario Cavaradosi, opera bateko pertsonaia da. Mario kartzelan zegoen hilketa zuen bere bizitzaren amaiera. Honen azken guraria zen, maite zuen pertsona ikustea (Tosca). Azkenean Tosca agertzen da kartzelan esanez kartzelatik irteten lagunduko ziola, baina hori lortzeko Tosca hil egin zuen bere gizonari Mario kartzelatik irteteko. Mario egin behar zuen gauza bakarra zen, lehenengo tirokada entzuterakoan lurrera erortzea. Horrela egin zuen baina Tosca berarengana hurbiltzerakoan konturatu zen hilda zegoela eta bere atzetik guardiak zioatela. Horregaitik bere buruaz beste egin zuen.

Sokratesen kasua izan zen, kartzelan sartu zutela atzerriko jainkoetan sinisten zuela esateagaitik eta gazteei txarto hezitzen zituelako. Bera kartzelan egonda, bere lagunak esan zioten ihes egiteko baian bera 3 arrazoi eman zituen kartzelatik ez ihes egiteko:

  • Ezin da gaizkiari, beste gaizki batekin erantzun.
  • Hiri baten legeak apurtzen badituzu , beste herri batera joaterakoan , ezin izango luke sartu utziko ez zielako.
  • Hiri baten dauden legeak puskatzen badituzu, hiria puskatzen da.

Azkenean bere burua hil zuten, berak sentimendurik erakutsi gabe eta bere etorkizuna aitortzen.

Bi pertsonai hauek konparatzean, nahiko desberdinak direla ikus dezakegu, adibidez, sentimenduaren kasuan, Mario sentimenduak adierazi zituen bere emazteari begira azkenengo guraria bera ikustea baitzen. Ordez, Sokrates, kartzelan zegoen bitartean ez zuen sentimendurik adierazi, bera pentsatzen zuelako, kartzelan zegoela arrazoi batzuengatik.

Hiltzerako orduan ere, ikus dezakegu, desberdinak direla baita ere. Hilko zioten momentuan Mariok, hilko ez zela pentsatzen zegoen bere aurrean gudariak egonda bere emaztea (Tosca) esan ziolako. Ordea Sokrates bazekien hil egingo zela eta berdin zitzaion besteen argudioak kartzelatik ihes egiteko, horregaitik argudioak ematen zionean emakume batek berataz aldentzeko eskatu zuen gudariei.

Ondorioz, ikusi dezakegu, bi pertsonai famatu hauek nahiz eta historia antzekoa izan, beraien bukaera oso desberdina izan zen alde guztietatik begira, hau da, sentimenduak, hiltzeko momentua...

Bakoitzak gauza ezberdin bat nahi zuen bere bizitzaren bukaerarako.

ARIANE INTXAURRONDO IRATI GARCIA

astilekubatx2d2007-10-30 GTM 1 @ 09:30
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Platonen haitzuloa eta Matrixen arteko alegoria

Nahiz eta Platonen garaiko filosofia aintzinako gauza irudi, gaur egungo gauza ere bada. Honen adibide gisa "Matrix" pelikula izan daiteke, bideo honetan ikus dezakegun moduan. Pelikula horretan beraien mundua ez den beste mundu batera doaz, eta ez daude horretara ohituta. Platonen haitzuloaren alegoria, ere antzeko gauza gertatzen da, askatzen den pertsona ohituta dagoenari utzi eta berarentzat beste mundu bat izan zezakeenera pasatzen da. Hau hobeto ulertzeko bideo ikus dezakegu.

                                                                         Iciar eta Itziar

astilekubatx2d2007-10-30 GTM 1 @ 09:15
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Filosofian ariketa desberdin bat


Orain dela aste pare bat edo, filosofiako 2 klaseetan egin genuen ariketa desberdin bat: Liburutxoan ematen zizkiguten gai desberdinekin, elkarrekin lotuta egon behar ziren bost galdera eta haien erantzunak asmatu behar genituen. Gai hauetariko batzuk ziren : Heziketa, Demokrazia, Maitasuna, Elkar ulertu ezina etab. Ikasleak sei taldetan banaturik, gai bat aukeratu genuen, nire taldea, adibidez, Elkar ulertu ezina. Galderak honen bezalakoak ziren:

- Zergatik askotan ez gara ulertzen?

- Kulturagatik, nola hasi garen moduagatik etab.

-Hain garrantzitsua da kultura ezagutzea elkar ulertzeko?

-Bai, gehienetan kultur bat hizkuntz bat delako.

Eta horrela 5 galdera eta bost erantzun osatu arte, galderak aurreko erantzunarekin eratu behar genituen.

Hurrengo egunean, aurreko eguneko galderak irakurri genituen eta gai nagusia "Benetan elkar ulertzeko berdinak izan behar gara?" aukeratu genuen. Hortik abiatuta lehengo taldeak baietz ala ezetz defendatu behar izan genuen.

Oso interesantea izan zen, konturatzen zinelako ikuspuntu desberdinak zeudela, baina askotan denekin ados zeundela. Gertatu zena izan zen hainbati ez zitzaiela tokatu defendatu nahi genuen ideia. Gehienok pentsatzen genuen ez zela beharrezkoa berdinak izatea elkar ulertzeko.

                                                                                            Amaia R.

astilekubatx2b2007-10-22 GTM 1 @ 11:30
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us


Nor naiz ni

Erantzunak

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Estekak

Sindikatu