Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Andrazkoa eta gizonezkoa berdintsu.


 

- Bai ederrak -esan zuen- eskultoreak bezala irudikatu dituzun gobernariak.

- Baita andre gobernariak ere, Glaukon! -esan nuen-. Aipatuako jakingarrietan ez natzaio lotu gizonezkoei andrazkoei baino gehiago. Honakook izaera egokia baldin badute.

- Zuzenagorik ez da -esan zuen- gizonezkoen eta andrazkoen artean dena berdintsu izan behar da eta.

                                                      Platon. Errepublika VII.

Sarrera

Aurreko testua abiapuntutzat harturik, bere edukiaz hausnarketa egingo dugu . Testuak adierazten digu gizonezkoen eta emakumezkoen artean dena berdintsu izan behar denez gero, ez dela bereizkeriarik egingo gobernu lanari gagozkiolarik.

Zeregina

Ariketa honen zeregina argudio testua sortzea da, nork bere arrazoiak emanez gaiaren inguruan. Alegia, iruzkin kritikoa eskatzen zaizue. Arrazoiak ez dira usteak izango, hau da, ez dira bat-batean emandako burutazioak izango, baizik eta irakurri eta aztertu ondoren emandako pentsamenduak.

Prozesoa

1.- Platonen testua arretaz irakurri; atentzio ematen dizuna nabarmendu

2.- Ondoko web guneetan dituzun testuak irakurri, zuk aukeratzen duzun hausnarketa bidea jarraituz. Baliabide horietan ikuspegi desberdinak aurkituko dituzu, alegia,  datuak edo bestelako gogoetak izango dituzu zure hausnarketan sakontzeko, eta topikoetan ez erortzeko.

3.- Irakurketa honetatik bururatu zaizkizun bi galdera idatziko dituzu, testuaren sarreran idazteko. Galdera horiei erantzuna ematea izango da zure hausnarketaren joan-haria.

4.- Hausnarketa idatzi, iruzkin kritikoa izeneko dokumentuan azaldu bezala.

Idazkia emateko epea:  Urriaren 25ean.

Baliabideak

Emakumearen eguna gaur egun: http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka67/10 

Emakumearen egoera lan-munduan: http://www.kideitu.euskadi.net/s53-6532/eu/contenidos/informacion/situacion_mujer_empleo/eu_10874/situacion_mujer_empleo.html 

Emakumearen egoera zifrak: http://www.emakunde.es/actualidad/cifras/Indice_.htm  

Emakumeen kontrako indarkeria, genero-indarkeria: http://www.egokilan.net/upload/DOKUMENTUAK/Lars%20Jalmerten%20ponentzia%20euskaratua.pdf

jonl2007-10-18 GTM 1 @ 11:28 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Iruzkin kritikoa


 

Zer iruditu zaizu? 

Agian gure inguruan gauza gehiegi gertatzen delako, edo hedabideetatik gauza gehiegi, handi-mandiak eta txikikeriak, erakusten dizkigutelako, galdu dugu gertaera garrantsizkoei begira jartzeko ohitura. Zer esanik ez, errealitate soziala analizatzeko ohitura.

Ikustea oso erraza da, baina begiratzea ez da hain erraza. Begira jartzea aktitudea da. Bideoan ikusten den momentua, kaleko joan-etorrietatik harrapatu dugun momentuak adierazten digu begiratzea sinplea dela, baina konszienziarekin so egitea trebatu behar dugun abilidadea. Begiratze mota hau, so egite kritikoa da.

 Guk aurten jorratuko dugun iruzkin kritikoa modu egokia da begirada analitikoa trebatzeko. Baina, kontuan hartu behar duzu ez ditugula usteak bilatzen. Badakigu eta, usteak erdiak ustel, atsotitzak dioena. Ezagutzak bilatuko ditugu. Baina horretarako irakurri eta formatuta egon behar dugu. Zelan edo zer irakurri, halan idatzi eta pentsatzen dugu.

 Beraz, aurrera jarraitu ahal izateko, link batekin lotuta dugun iruzkin kritikoa dokumentuan sartu eta arretaz irakurriko duzu. Bertan, iruzkina zelan egingo duzun eta zein irizpiderekin baloratuko den ikusiko duzu.

jonl2007-10-18 GTM 1 @ 09:12 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Filosofia ariketa(Arkaitz)

Egun batean, klasearen dinamika pixka bat aldatzearren, ariketa berezi bat egin genuen. Ariketa gai batzuei buruz eztabaidatzea zen taldetan bilduta.
Egin genuen lehenengo gauza 1.orrialdea izan zen. Orrialde horretan hitz edo esaldi batzuk ematen dizkigute, eta guk bururatzen zitzaizkigun 5 galdera jarri behar genituen horrekin erlazionatuta. Gero, lauko taldeetan kokatu ginen, eta guztion artean gai bat aukeratu genuen:ELKAR ULERTU EZINA. Taldeko 5 galdera onenak idatzi behar genituen gai horretarako, eta haien erantzuna ere bai, galderen artean lotura bat egoteko.
Hurrengo egunean beste gai bat hartu genuen:BENETAN ELKAR ULERTZEKO BERDINAK IZAN BEHAR GARA? Eta gure taldeari BAI erantzuna defendatzea egokitu zitzaion. Hori defendatzeko arrazoi batzuk eman genituen. Gero klaseari aurkeztu genien arrazoi hauek. Eta horrela amaitu zen ariketa.
Ariketa hau ondo egon zen, batez ere horrela gauza ezberdinak egiten ditugulako eta ariketak taldeka egitean klasea motzagoa egiten delako.

astilekubatx2b2007-10-17 GTM 1 @ 19:30
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Zoriontsuak izan al gara inoiz?

Zer da gizakia behar duena zoriontsu izateko eta bizitza maitatzeko?

Baliteke inork zoriontasun osoa lortzeko gai ez izatea inoiz, baliteke inor luzaroan damutzeko beharra sortuko dizkion erabakiak hartzeko gai ez izatea, edo bere burua arautzeko gai ez izatea ere... edo ez. Guztiok pentsatzen dugu edo pentsatu dugu inoiz gure bizitzan zehar zoriontsuak garela eta oreka absolutuan bizi garela baina... zerk finkatzen du zoriontasuna? Ba al dago inor besteen alaitasun maila neurtzeko gai dena?

Batzuetan, zoriontsu izateko elementu pilo behar ditugula sentitzen dugu. Ordea, beste batzuetan, gu geu gara behar duguna poztasuna lortzeko; gure ontasuna garatu, gure leialtasuna, gure autosufizientzia geure bizitza geure arauekin bizi ahal izateko... azken finean, pertsona gisa garatutak sentitu gure inguruan dagoen oro maitatu ahal izateko.

Ba al dago inor bizitza eta bere ingurua benetan eta beti maitatzen duena? Bizitzak izango luke  esanahiren bat beti alai egongo bagina? Agian tristura ere beharrezkoa da...

Agian guztiok Übermensch izan gara behin edo beste.

 Esti.

astilekubatx2e2007-10-09 GTM 1 @ 19:58
Erantzunak ikusi/idatzi (2) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Filosofiako ikaslea eta pianojolearen analogia

Kurtso hasiera batean gaude, egoera berezia da. Antzeko egoerak bizi izan ditut. Analogia bat egingo dut: filosofiako kurtso hau pianojole baten lanarekin konparatuko dut.

Hasteko, musikariak partitura bat aukeratu behar du, guk, aldiz, filosofiako kuadernoa eta liburua. Ondoren, bai pianojoleak bai guk, ikasleok gure materiala gainbegiratuko dugu eta kurtsoa nola antolatuko dugun pentsatuko dugu.

Oraindik ez dugu hasiera oso ondo asimilatzen, oraindik gure burua oporretan dago, edo oporretan egon nahi luke. Baina txipa aldatu behar dugu eta gogoz ekin behar diogu lanari. Beraz, musikariak partitura konpasez konpas aztertzen duen bitartean, guk filosofiako arloa autorez autor ikasiko dugu.

Pixkanaka-pixkanaka segurtasuna hartzen joango gara, ezagutzara ailegatuz. Hainbat lan eta esfortzu egin ostean prest egongo gara guk gure azerketak lasaitasun osoz egiteko, eta pianojoleak hautatutako obra sentimenduz jotzeko aktuazio egunean.

astilekubatx2d2007-10-09 GTM 1 @ 16:59
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

maitasuna

  1. Beharrezkoa ahal da maitasuna?

Bai, behar beharrezkoa da pertsona baten bizitzan

2.  Zertarako behar dugu?

Zoriontsu izateko

3.  Guztiak zoriontsuak ahal gara?

Ez, guztiak ez gara zoriontsuak, baina norberaren bizitzan zenbait alditan zoriontsu izan da

4.  Beharrezkoa ahal da bizitzan zoriontsu bizi?

Bizitzako garrantzitsuena zoriontasuna lortzea da

5.  Nola lortzen da zoriontasuna?

Ongia eginez eta maitatua sentituz

MAITANE MARCOS, ZURIÑE ETXANIZ, AMAIA DUQUE ETA ANE HERNANDEZ

    astilekubatx2d2007-10-08 GTM 1 @ 13:55
    Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

    kontzeptu mapa

    kontzeptu mapa


     



    Ikusmenaren bidezko ikaskuntza onenetarikoa da pentsatzen laguntzeko. Ideiak antolatzen eta mailakatzen laguntzen baitigu. Gure irudimenari eta sormenari eragiten dio, besteak beste ideien artean dauden loturak ikusi egiten direlako. Kontzeptu mapa bidez ideiak sortu edo eraikitzen dira. Tresna hauek Ikaskuntza esaguratsuaren barnean kokatu behar dira. Ikasten hasi aurretik ikasleak duen ezagutza eta  esperientziak baldintzatzen du ostean izango duen ikasketa prozesua. Batzuetan ikaskuntza mekanikoa komeni da  eta besteetan esaguratsua komeni izango da. David Ausubel eta Joseph D. Novak-ek garatu zituzten Estatu Batuetako Cornell Unibertsitatean. Kontzeptu mapa errepresentazio grafikoa da, kontzeptuak aditzera emateko egitura ierakikoa sortuz.

    http://www.goear.com/listen.php?v=ae2cf6a

    jonl2007-10-04 GTM 1 @ 19:36 Tagak:
    Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

    Galderak, auziak

     galde egizu
    Aurretik guri galderarik bururatu gabe norbaitek eskeintzen dizkigun erantzunak alperrik galdu ohi dira. Kontuan izan  zenbat alditan jartzen garen edozer egiten, lehenago zergatik, edo zertarako pentsatu gabe. Galderak egitea omen da filosofiaren jatorrian dagoen sorburua. Guk proposatzen duguna oso sinplea da, azalpena eman edo bilatu aurretik zergatik bost alditan galde egingo diogu gure buruari, galdera kate bat sortuz. Adibidez, 1. zergatik eskolak? Titulua behar dugulako. 2. Zergatik eskatzen didate titulua? Denokin berdin jokatu behar delako. 3. Eskolak zergatik erakusten ditu eredu berdinak? Uniformea jarri nahi digulako. 4. Zergatik ikusten gaituzte uniforme berberarekin? Desberdintasuna akaso nekagarriago da. 5. Desberdinak bagarar zergatik pertsona eredu berdintsuak erakusten dizkigute?
    Hala bazan hala ez bazan, sar dadila zuhaitzpean. Gu zuhaitz baten azpian jesar gaitezke eta galdera sorta asko sortzeari eman. 
    Baina galderak isiltzearen kontu horrek beste arrazoi bat izan dezake, ondoko esaldi honekin Ortegak dioen moduan:
    quien hace una pregunta teme parecer ignorante durante cinco minutos. Quien no pregunta se mantiene ignorante toda la vida.
    Alboko ariketarekin, ikasle bakoitzak orrian agertzen den gai bat hartu eta bost galdera sortuko ditu. Ostean taldean bildu eta taldeko galdera sorta bat aukeratuko du, denen aurrean agertzeko.

    jonl2007-10-02 GTM 1 @ 11:04 Tagak:
    Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

    Zein metodo erabili arloetan?

    Ikasturte hasitakoan oso despistatuta egoten gara, eta gure ikasle maiteak ere bai. Arloetan gauza berri asko dago eta udako gorputz patxadatsuarekin ezin puskaturik egoten dira. Horregatik kurtso lehen egunak pasatu eta gero komeni zaie martxa gelditu eta hausnartzea egoera horretaz. Zelan ikusten dut nire burua arlo guztietan, zein zailtasun. Galdera handiustetsua izan daiteke baina beharrekoa. Zein metodo, zein lan mota egin beharko dut arloz arlo.

    Gogora dezagun metodo egokia adimen azkarra baino emankorragoa izango dela, Descartesek ondo irakatsi bezala. Hausnarketa hau egin ostean asteko ordutegi malgua egiten saiatuko gara. Arloz arloko metodo eta ordutegiaz ikasleek hausnarketa egin dezaten, itsatsitakoa prestatu dut.

    jonl2007-09-27 GTM 1 @ 11:38 Tagak:
    Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

    Sokrate eta autokonfiantza

     Jarraitzen dut ikasten, hau poza¡. Oraingoan bideoa sartzen asmatu dut. Sokrateri buruzko bideo batekin egin dut estrenaldia. Dakizuenez, Sokratek guztiekin galdezka jartzeko ohitura zuen. Nork bere buruarengan konfiantza izateko aldarrikatzen zuen. Baina nolakoa zen Sokrate? Ikusi. Inglesez dagoen arren, bideoa ulertuko duzu.


    jonl2007-09-25 GTM 1 @ 18:11 Tagak:
    Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us


    Nor naiz ni

    Erantzunak

    Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Estekak

    Sindikatu