Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Jorge Oteizaren inguruan biraka

otehitzari biraka 

Jorge Oteiza. Ezer eza, espazio hutsa ikusten irakatsi omen zuen Oteizak. Eta hutsetik irudimenez sortzeko beta baliatzen. Pentsa dezagun blog hau orri zuri baten antzerakoa dela, hutstarte bat besterik ez. Baina aldi berean norberak irudimenari eta pentsamenduari emateko abagunea. Irudimen horretatik zerbait sortuz gero, idatzi egingo dugu. Bestela, berriro ezereza. Produktua, bloga ez da garrantsizkoena, irudimenari eta adimenari eragiteko egin dugun saioa baizik.

Aurreko guztia ekarri dut gaur Kultur Leioa-n dastatu dudan "Otehitzari biraka" ikuskizunetik. Jorge Oteizari buruzko dantza eta bideo emankizun ederra.  

jonl2007-09-22 GTM 1 @ 23:23 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Harrera abegikorra filosofian adi dagoenari

teilatutik hasi gara

Egunak daramatzat filosofiarako blogarien leku hau prestatzen. Ikusten duzuenez prestatzen ari naiz, hutsune askotxo daude, oraindik orain.

2. Batxilerreko filosofia klaseen harira sortuko diren komentario eta burutapen askok lekua izan dezakete espazio honetan. Nik neuk filosofiarako sortu dudan materiala didaktikoa eskeini nahi dut "box" baten barruan sartzeko. Horrez gain egunean egunean gelara eramango ditudan lan tresna eta jarduerak ere hemen izango dira nonbait.

Ondo egongo litzateke elkarlana filosofian ari garenentzat. Ea animatzen garen idazten, komunitatea sortzen.

jonl2007-09-21 GTM 1 @ 14:54 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Non dago inteligentzia?

inteligentziaren aurpegiak non dago inteligentzia?

Egun hauetan ikastarlo bakoitzean irakasleok iragarri ditugun ikasi beharreko guztiekin ikasleen buruak lehertzear egon daitezke. Honebeste integral eta logaritmo maten, honenbeste errege-erregina eta guda kontuak historian. Ez du bukaerarik. Badirudi buruan ez dugula lekurik izango. Gehienean hala izan da.

Hori izango ote da atondu behar dudan inteligentzia?. Filosofia arloan saiatu gara atzematen beste inteligentzia mota batzuk ere zaindu behar ditugula. Inteligentea da premiarik handienetan aurrera egiteko gai izatea. Kasuan kasu, premia handienak hauek dira. Autonomia, maitasuna eta ziurtasuna. Gauza garenean hiru arlo horietan aurrera egiteko inteligenteak gara. Hau guztia, irudi batekin errepresentatu dugu. Autonomia gure lurra bezalakoa da, maitasuna bizitza ureztatzen duen ura bezalakoa eta ziurtasuna arriskuak atzemateko argiak eman diguna.

Hau guztia egiteko ariketa bat prestatu dut, intelektualismotik haratago izenez. Ariketa irakurri eta hausnarketa egin ostean bakoitzak bere zuhaitz-lur-ur-argi marrazkia egin behar du eta komentarioa idatzi.

jonl2007-09-18 GTM 1 @ 09:13 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

bidean zigi-zagaka gabiltza

nora ote?

Ikasturtea hasitakoan, gazte-gazte azaltzen gara, ikasturtean esperientziarik gabe, baina jakinminez  nolakoa izango ote den esperientzia berria atzemateko, eta bide honek nora eramango ote gaituen zigi-zagaka.

Zein da zure oraingo egoeraren adierazgarri, jarriko zenukeen irudia?

jonl2007-09-14 GTM 1 @ 11:16
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Batxilerreko filosofia irakasleentzako komunikazio gunea

Begira jartzea oso ohitura ona da, adi-adi alboan gertatzen denari edota nire baitan somatzen dudanari erreparatzea jarduera bitxia da, sorpresaz betetakoa.
Batxilerreko filosofia arloko lana behatzailearen lana da neurri batean. Inguruan familia dugu, eskola eta politika ere bai. Barruan emozio asko, asmo handiak eta kexkak. Behaketa eta gogoetaren laguntzaz zirrikito horietatik sartuko gara filosofiaren eskuz.
Filosofiaren historian zehar azaldu diren filosofoak aitzindari eta bidelagun izango ditugu. Platonek utopiaz, San Agustinek zorionaz, Kantek adin nagusitasunez, Nietzschek baloreez eta Ortegak gure sinesteez gogoeta egin ziguten guk gure bizitzara koska berberak egokitzeko.
Hau guzti hau baina elkarrekin egindako bidea da blog honek eskeiniko digun parada.

jonl2007-09-13 GTM 1 @ 08:57 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi (1) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Kurtso hasieraren analogia

   " Filosofia kurtso hasiera beste kurtsoen antzekoa da. Liburu batekin erka genezake, honekin analogia labur bat eginez, baina liburu lodi eta ezezagun batekin.

   Hasiera batean eta liburuari lehenengoz so eginez, ez dakigu gustatuko zaigun ala ez. Badakiguna zera da: ordu pilo izanen ditugula azken orrira ailegatzeko.

   Hala ere, ordu horiek oso luzeak edo txit eramangarriak izan daitezke, beti ere pertsonaren arabera. Edukia hasiera batetik gustukoa izanik, bertan garatzen diren ekintza oroz jabetuko gara ia ahaleginik egin gabe. Mundu zoragarri batean barneratu gaitezke eta horretaz nahikotxo gozatu.

         Ostera, irakurketa astuna bazaigu eta derrigorrez egin behar baldin badugu, denbora hori guztia luze-luzea eginen da eta datuak gogoraraztea nahiko zaila, liburua azkenean gorrotatuz.

Beraz, zer da hobe: era positiboan hastea, hala negatiboan? Hori norberaren esku dago eta horrek eragin handia izanen du azkenean, zin dagizuet."

Amaia Rueda

astilekubatx2d2007-09-10 GTM 1 @ 18:55
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us


Nor naiz ni

Erantzunak

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Estekak

Sindikatu