Batxilerreko filosofia irakasleentzako komunikazio gunea
jonl @ 08:57
Begira jartzea oso ohitura ona da, adi-adi alboan gertatzen denari edota nire baitan somatzen dudanari erreparatzea jarduera bitxia da, sorpresaz betetakoa.
Batxilerreko filosofia arloko lana behatzailearen lana da neurri batean. Inguruan familia dugu, eskola eta politika ere bai. Barruan emozio asko, asmo handiak eta kexkak. Behaketa eta gogoetaren laguntzaz zirrikito horietatik sartuko gara filosofiaren eskuz.
Filosofiaren historian zehar azaldu diren filosofoak aitzindari eta bidelagun izango ditugu. Platonek utopiaz, San Agustinek zorionaz, Kantek adin nagusitasunez, Nietzschek baloreez eta Ortegak gure sinesteez gogoeta egin ziguten guk gure bizitzara koska berberak egokitzeko.
Hau guzti hau baina elkarrekin egindako bidea da blog honek eskeiniko digun parada.
Tagak: filosofia
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Erantzun bat »
Sugoi — 2007-09-27 - 09:47:22 GMT 1
Iepa! Bueno, zoritxarrez ni ez naiz filosofia irakaslea (oraindik, jijiji), upv-en filosofia ikaslea baizik. Eta asko poztu nau blog hau aurkitzeak gure gizartean arlo hau, gai guztiak era batean edo bestean ikustzen dituen esparru hau nahiko ahaztuta dagoelako... beraz, animo!!!
Erantzun bat idatzi