Non dago inteligentzia?
jonl @ 09:13

Egun hauetan ikastarlo bakoitzean irakasleok iragarri ditugun ikasi beharreko guztiekin ikasleen buruak lehertzear egon daitezke. Honebeste integral eta logaritmo maten, honenbeste errege-erregina eta guda kontuak historian. Ez du bukaerarik. Badirudi buruan ez dugula lekurik izango. Gehienean hala izan da.
Hori izango ote da atondu behar dudan inteligentzia?. Filosofia arloan saiatu gara atzematen beste inteligentzia mota batzuk ere zaindu behar ditugula. Inteligentea da premiarik handienetan aurrera egiteko gai izatea. Kasuan kasu, premia handienak hauek dira. Autonomia, maitasuna eta ziurtasuna. Gauza garenean hiru arlo horietan aurrera egiteko inteligenteak gara. Hau guztia, irudi batekin errepresentatu dugu. Autonomia gure lurra bezalakoa da, maitasuna bizitza ureztatzen duen ura bezalakoa eta ziurtasuna arriskuak atzemateko argiak eman diguna.
Hau guztia egiteko ariketa bat prestatu dut, intelektualismotik haratago izenez. Ariketa irakurri eta hausnarketa egin ostean bakoitzak bere zuhaitz-lur-ur-argi marrazkia egin behar du eta komentarioa idatzi.
Tagak: inteligentziak intelektualismo
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi