Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Zoriontsuak izan al gara inoiz?

astilekubatx2e @ 19:58

Zer da gizakia behar duena zoriontsu izateko eta bizitza maitatzeko?

Baliteke inork zoriontasun osoa lortzeko gai ez izatea inoiz, baliteke inor luzaroan damutzeko beharra sortuko dizkion erabakiak hartzeko gai ez izatea, edo bere burua arautzeko gai ez izatea ere... edo ez. Guztiok pentsatzen dugu edo pentsatu dugu inoiz gure bizitzan zehar zoriontsuak garela eta oreka absolutuan bizi garela baina... zerk finkatzen du zoriontasuna? Ba al dago inor besteen alaitasun maila neurtzeko gai dena?

Batzuetan, zoriontsu izateko elementu pilo behar ditugula sentitzen dugu. Ordea, beste batzuetan, gu geu gara behar duguna poztasuna lortzeko; gure ontasuna garatu, gure leialtasuna, gure autosufizientzia geure bizitza geure arauekin bizi ahal izateko... azken finean, pertsona gisa garatutak sentitu gure inguruan dagoen oro maitatu ahal izateko.

Ba al dago inor bizitza eta bere ingurua benetan eta beti maitatzen duena? Bizitzak izango luke  esanahiren bat beti alai egongo bagina? Agian tristura ere beharrezkoa da...

Agian guztiok Übermensch izan gara behin edo beste.

 Esti.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  • A. A. Martín — 2007-11-30 - 09:15:38 GMT 1

    Bizitzak izango luke esanahiren bat beti alai egongo bagina? Agian tristura ere beharrezkoa da...

    Nire ustez horren erantzuna argia da: tristura behar-beharrezkoa da bizitza alai bat izateko. Gure izaera jorratzeko alaitasunarekin ez da nahiko, esne mamitan bizitzen ezin garelako egon beti.

    Zurekin adoz nago zera horretan, zein da bizitzaren ezanahia beti alai bagaude? Kezkarik ez, buruazuterik ez... Bizitzaren gorabeherek osatzen dute bizitza eta zoriontasuna gora-behera horiek konpontzean dator. Beraz, gorabeherarik ez balego zer konponduko genuke? Nola lortuko genuke benetako zoriontasuna, eta ez saldu nahi diguten zoriontasun perfekto hori, buruastuerik gabe?

    Niretzat ezinezkoa da guztiz.

    Übermensch zera horrekin benetan esan nahi duzuna ez dut guztiz ulertezen. Badakit Nietszche-ren filosofiaren ideia bat dela, supergizakiaren ideia alegia, baina ez diot tristura beharrezkoa den planteamenduarekin loturarik ikusten.

    Azalduko bazenu benetan pentsatzen duzuna horri buruz agian nire aburua ere emango nizuke.

    Dena den, oso testu polita iruditu zait, gauza pilo azaltzen dituena lerro gutxitan eta gainera irakurtzeko erraza ez dana.

    Besterik gabe,

    a-i-o!

  • Ainara Hernando // Jon Arana — 2008-10-23 - 10:55:54 GMT 1

    Gure ustez zoriontasuna ez da sentimendu estable bat. Bizitzan momento asko bizi izan ditugu, batzuk besteak baino zoriontsuago baina momentuak momentuak dira, gehiago edo gutxiago iraun dezakete baina bizi izan dugun zoriontasun hori ez da permanentea.

    Adib: orain ez garela zoriontsu pentsatzen dugu, ez daukagun gauzetan pentsatzen dugulako; eta gauza hori dugunean zoriontsu izango garela uste dugu, baiana lortutakoan beste gauza bati erreparatuko diogu.

    Ainara ´ta Arana

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu