Andrazkoa eta gizonezkoa berdintsu.
jonl @ 11:28
- Bai ederrak -esan zuen- eskultoreak bezala irudikatu dituzun gobernariak.
- Baita andre gobernariak ere, Glaukon! -esan nuen-. Aipatuako jakingarrietan ez natzaio lotu gizonezkoei andrazkoei baino gehiago. Honakook izaera egokia baldin badute.
- Zuzenagorik ez da -esan zuen- gizonezkoen eta andrazkoen artean dena berdintsu izan behar da eta.
Platon. Errepublika VII.
Sarrera
Aurreko testua abiapuntutzat harturik, bere edukiaz hausnarketa egingo dugu . Testuak adierazten digu gizonezkoen eta emakumezkoen artean dena berdintsu izan behar denez gero, ez dela bereizkeriarik egingo gobernu lanari gagozkiolarik.
Zeregina
Ariketa honen zeregina argudio testua sortzea da, nork bere arrazoiak emanez gaiaren inguruan. Alegia, iruzkin kritikoa eskatzen zaizue. Arrazoiak ez dira usteak izango, hau da, ez dira bat-batean emandako burutazioak izango, baizik eta irakurri eta aztertu ondoren emandako pentsamenduak.
Prozesoa
1.- Platonen testua arretaz irakurri; atentzio ematen dizuna nabarmendu
2.- Ondoko web guneetan dituzun testuak irakurri, zuk aukeratzen duzun hausnarketa bidea jarraituz. Baliabide horietan ikuspegi desberdinak aurkituko dituzu, alegia, datuak edo bestelako gogoetak izango dituzu zure hausnarketan sakontzeko, eta topikoetan ez erortzeko.
3.- Irakurketa honetatik bururatu zaizkizun bi galdera idatziko dituzu, testuaren sarreran idazteko. Galdera horiei erantzuna ematea izango da zure hausnarketaren joan-haria.
4.- Hausnarketa idatzi, iruzkin kritikoa izeneko dokumentuan azaldu bezala.
Idazkia emateko epea: Urriaren 25ean.
Baliabideak
Emakumearen eguna gaur egun: http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka67/10
Emakumearen egoera lan-munduan: http://www.kideitu.euskadi.net/s53-6532/eu/contenidos/informacion/situacion_mujer_empleo/eu_10874/situacion_mujer_empleo.html
Emakumearen egoera zifrak: http://www.emakunde.es/actualidad/cifras/Indice_.htm
Emakumeen kontrako indarkeria, genero-indarkeria: http://www.egokilan.net/upload/DOKUMENTUAK/Lars%20Jalmerten%20ponentzia%20euskaratua.pdf
Tagak: emakumea gizona berdintasuna
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi