Iruzkin kritikoa
jonl @ 09:12
Zer iruditu zaizu?
Agian gure inguruan gauza gehiegi gertatzen delako, edo hedabideetatik gauza gehiegi, handi-mandiak eta txikikeriak, erakusten dizkigutelako, galdu dugu gertaera garrantsizkoei begira jartzeko ohitura. Zer esanik ez, errealitate soziala analizatzeko ohitura.
Ikustea oso erraza da, baina begiratzea ez da hain erraza. Begira jartzea aktitudea da. Bideoan ikusten den momentua, kaleko joan-etorrietatik harrapatu dugun momentuak adierazten digu begiratzea sinplea dela, baina konszienziarekin so egitea trebatu behar dugun abilidadea. Begiratze mota hau, so egite kritikoa da.
Guk aurten jorratuko dugun iruzkin kritikoa modu egokia da begirada analitikoa trebatzeko. Baina, kontuan hartu behar duzu ez ditugula usteak bilatzen. Badakigu eta, usteak erdiak ustel, atsotitzak dioena. Ezagutzak bilatuko ditugu. Baina horretarako irakurri eta formatuta egon behar dugu. Zelan edo zer irakurri, halan idatzi eta pentsatzen dugu.
Beraz, aurrera jarraitu ahal izateko, link batekin lotuta dugun iruzkin kritikoa dokumentuan sartu eta arretaz irakurriko duzu. Bertan, iruzkina zelan egingo duzun eta zein irizpiderekin baloratuko den ikusiko duzu.
Tagak: begiratzea iruzkina kritikoa
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi