Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


bitartean heldu eskutik

jonl @ 22:55

 Ezin esan

Ezin da esan Libertatea, ezin da esan Berdintasuna,

ezin da esan Anaitasuna, ezin esan.

Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.heldu eskutik

Ahaztu egin da antzinako legea.

Uholak eraman du hitzen eta gauzen arteko zubia.

Ezin zaio esan tiranoak erabaki irizten dionari heriotza.

Ezin da esan norbait falta dugunean,

oroitzapen txikienak odolusten gaituenean.

Inperfektua da hizkuntza, higatu egin dira zeinuak

errotarri zaharrak bezala, ibiliaren ibiliz. Horregatik

ezin da esan Maitasuna, ezin da esan Edertasuna,

ezin da esan Elkartasuna, ezin esan.

Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.

Ahaztu egin da antzinako legea.

Alabaina "ene maitea" zure ahotik entzutean

aitor dut zirrara eragiten didala,

dela egia, dela gezurra.

Kirmen Uribek orain sei urte "bitartean heldu eskutik" poema liburua idatzi zuen. Oso ederra. Oraingoan gogora dakardan poema honekin bere buru argia erakusten digu. Filosofiak beti antzeman nahi izan dituen hitz handiosoak, hizki larriekin idazten ditugun hitz handiputzak ezin dira esan. Bere handitasun absolutuan agian ez dira ezer. Non dira, bada, elkartasun, edertasun eta maitasun zirrara horiek? Non da hitz horien egia?. Badira nonbait esaten dutenak hitzak besterik ez direla, eta haien atzean ez dagoela erreal denik, hiztunak eman nahi duen intentziorik ezean.

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu