Gizakiaren ikuspegi intelektualistatik haruntzago…
astilekubatx2d @ 10:39
Duela egun batzuk irakasleak analogia berri bat egiteko proposatu zigun. Oraingo honetan landare baten hazkuntza prozesua gu geuk bizitzan hazteko behar dugunarekin konparatuz. Horretarako, hazteko behar izanen gainean azalpen txiki bat eman ostean gure burua zuhaitz bat balitz margotzeko eskatu zigun irakasleak.
Gizakiok hiru oinarrizko osagai behar ditugu hazi ahal izateko, hauek autonomia, maitasuna eta ziurtasuna dira. Lehenengoak ziurtasuna ematen digu gure lur eremu propioa dugun neurrian. Lurra behar dugu gure sustraiei eusteko, sendo hazteko zoru horretan bermaturik, autonomia alegia. Maitasuna elikagaiak jasotzerakoan datorkigu, babesa sentitzen dugulako. Ura behar dugu elikagaiak jasotzeko, honek bizirik irauteko indarra emango digu. Azkenik argia beharrezkoa dugu elikagaiak barneratzeko, lasaitasuna eta ziurtasuna.
Nire zuhaitza txikia da oraindik esperientzia larregi bizi behar ditudalako zuhaitz handi eta sendo bihurtu arte. Nire lur eremua dotore zaindua daukat, sustraiak gogor eta zoriontsu bertan eusteko. Erasotzen didaten neurrigabekerien aurka jartzen ditudan mugak lore distiratsu eta koloretsuak dira, amorruaren aurrean ustel zitekeen loreak dira, baina nire albokoen laguntzeko gogoa handiagoa da. Albokoen laguntza horri esker ekiditen dut bakardadea, tristura poza bihurtzen. Hala ere, nire irudi horretan ikus daiteke elikagai moduan lortzen dudan ura ekaitz bateko euria dela. Horren oinarria zera da, betidanik ezagutu den esaera hori: benetan maite zaituenak min egingo dizu. Azkenik eguzki erraldoia ikusten da, horrekin arriskuak saihesteko dudan, edo eduki gura neuken ahalmena adierazi nahi dut.
Guzti hau egiteko nahiko erreflexionatu behar izan dut, zeintzuk ideia eta zelan esan hautatu ahal izateko. Errazena margotzea izan da espresatzeko hitzik aukeratu behar ez direlako. Idazterakoan aurkitu ditut arazo handienak, margotu ditudan irudi horiek azaltzeko orduan. Hitzen gauzak esatea ez omen da hain erraza.
Arrate Aldama

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi