Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Bizitza Proiektua

astilekubatx2d @ 13:39

     Pasaden astean, klasean geundela, irakasleak esan zigun Ortega y Gasseten gai batzuei buruz galdera batzuk egiteko. Gai horien artean bizitza proiektuari buruzko galderak egitea erabaki nuen. Galdera horietako bat zen "Noiz hasten gara gure bizitza proiektua egiten?". Horri eman nion erantzuna "Jaiotzengarenetik" izan zen, baina klasekide batek ez zen egon ados horrekin. Bere ustez, bizitza proiektua ezin dugu jaiotzengarenetik egin, zeren eta txikitan ez dakizu zer egiten duzun.

     Noski, hori egia dela argi dago, baina galderari erantzun hori eman nionean, ez nuen esan nahi txikitatik daukazunik argi zer egingo duzun zure bizitzarekin, baina agian dakizu heldua zarenean?

     Horrekin adierazi nahi nuena zen, txikitatik egiten ditugun gauzak, eragina dutela gure bizitzan. Gauza horien ondorioz, zure bizitza proiektua sortzen joango zara. Ez duzu pentsatzen egiten ari zarena zure bizitza bideratuko duenik, baina handitzen zarenean konturatzen zara. Zure egoera jaiotzen zarenetik aldatzen doa, hartzen dituzun erabakien ondorioz. Horrela, zure bizitzan zehar egin nahi duzuna joaten zara planteatzen, eta zure proiektua osatzen hasten zara.

     Egia da jaiotzen zarenean ez duzula zure bizitza proiektua egiten, baina, handitzean ere, ezin duzu guztiz egin. Bideratu dezakezu gustatzen zaizunaren arabera, baina edozein momentuan, ostopo baten erruz, agian guztiz aldatu behar duzu. Adibidez, orain gehienok gaudela pentsatzen datorren urtean ikasiko dugunari buruz, norbera gauza bat ikastea dauka pentsatuta, gero leku batean edo bestean lan egiteko. Demagun, bazoazela selektibitatera, azterketa kaskarrak egiten dituzu, eta unibertsitate batera sartzeko behar zenuen nota ez duzu ateratzen, ondorioz beste batera sartu behar zara. Honekin batera, zeneukan plan guztiak aldatu behar dituzu, eta planeatutako guztia agian ez zaizu ezertarako balio.

     Horregatik ezinezkoa da zure bizitza jaiotzen zarenetik planifikatuta edukitzea, baina jaiotzean hasten zara zure bizitza planifikatzen, egiten dituzun gauzekin. Pixkanaka-pixkanaka joan behar zara zure etorkizunean pentsatzen, edozein gauza momentu jakin batean, zure bizitza osoa alda dezakelako.

                                                                                      Itziar Yáñez


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu