Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


INTELEKTUALA

astilekubatx2a @ 10:23

Ortegak bizitza intelektuala kritikatu egiten du. Ortegaren aburuz, bizitza intelektuala ideiez osatuta dago eta ez du bizitza adierazten. Intelektualismoaren inguruko gogoeta franko egin da historian zehar, baita intelektualaren kontzeptuaren inguruan ere. Izan ere, nor da intelektuala? galderari pertsona baloitzak ezberdin erantzungo lioke. Beraz nortzuk dira intelektualak? zein da haien egitekoa eta beharrezkoak al dira?

Nire ustez, intelektualarena bizitza estilo bat da. Intelektualarena ez da unibertsitate karrera bat edo denbora tarte mugatu batean ikas daitekeen ikastaro bat. Intelektualak bere bizitzan zehar burutu egiten du bere ezagutza eta horrekin batera bere pentsamendua. Intelektuala, bere interesagatik eta gustuko duelako, historian zehar egon diren beste intelektualak eta egondako gizarte ezberdinak aztertuz, eta noski bere gizartea aztertuz, bere hausnarketa propioa egitera heltzen da.

Mundua eta basoaren arteko analogia egin daiteke intelektualak zer diren hobeto azaltzeko. Mundua baso baten antzekoa izan daiteke. Gizakiak baso horren barruan gaude zuhaitzez eta sasiz inguraturik. Baso horretan iluna da nagusi eta hain dago sasiz eta belarrez beteta, ezen ezinezkoa baita gugandik hurbil ez dagoena begiztatzea, eta are gutxiago basoaren kanpoaldean dagoena. Gizakiak, beraz, baso horren barruan gabiltza geure eguneroko arazo ziztrinetan murgildurik. Hau da, gure ondoan dugun zuhaitzaz baino ez gara arduratzen. Intelektualaren ardura bakarra, aldiz, ez da ondoan duen zuhaitzari soilik buru belarri erreparatzea, nahiz eta hori ere eguneroko bizitza bizi behar duen legez kexkatu egiten dion. Intelektualak, baso hertsi horretan daude sasien artean kanpora eramango dien bidea egin nahian, sasiak kenduz azkenean kanpoaldera irten arte. Behin kanpoaldean egonik barruan gaudenok ikusten ez duguna begiztatzen dute. Hala ere, intelektualak soilik lortuko du basotik doi-doi irtetzea, behin basoaren kanpoaldean ez da askoz gehiago urrunduko.

Beraz pertsona guztiak baso horren barruan murgildurik aurkitzen gara, geure eguneroko arazo eta gizarte kontuetan buru belarri eta oso gutxi dira basoaren kanpoaldera ateratzea lortzen dutenak. Horiek, intelektualak, guztiz beharrezkoak dira, izan ere munduaren eta gizarteen ikuspegi globalago bat dute, basoaren barruan buru belarri gaudenok begiztatzen ez duguna. Ikuspegi horrek ere lagundu egingo gaitu basoaren barrukoei gu ere geure bidea egiten has gaitezen, izan ere, intelektualek hasnartu egiten dute eta mundua norantz joan beharko litzateke adierazten dute.

Bukatzeko, aipatu behar da intelektualen beharrezko ezaugarriak, koherentzia eta independientzia direla. Izan ere, beharrezkoa da intelektualak koherenteak izatea esaten dutena eta egiten dutenaren artean. Gaur egun intelektual faltsu asko dago eta gauza bat esan eta beste bat egiten dute. Basoaren metaforari helduz, basoa eguneroko bizitza da eta intelektualak kanpoaldera irteteaz gain, eguneroko bizitzarekin koherentea izan behar du. Independientea ere izan behar da intelektuala, bere ondoan duen zuhaitzari hurbildu egiten zaionak ez duelako inoiz zuhaitz hori kritikatuko eta ondorioz, intelektual faltsu bihurtu egiten da. Bere buruarekin koherentea izatearen adibide argi bat, Marcelino Camachorena da. Gizon hau CC.OO-ren lider sindikala izan da eta beti koherentea izan da esan duenaren eta egin duenaren artean. Izan ere, ez du zentzurik esaterako komunista izatea eta horren alde agertzea, eta gero beste inor baino hobeto bizitzea, benetan komunista izateak inplikatzen duena kontuan hartu barik.

 MAITANE AMARIKA


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu