hautaprobak ekainak 11, 12, 13an
jonl @ 09:43
Ekaineko bigarren astean hautaprobak izango dituzue, unibertsitatera sartzeko asmoa duzuen guztiok.
Lasai % 90ak gainditu ohi du, zuk zergatik ez?. Hau izango da lehen kexka, eta horra nire gomendio.
Gainditu ahal izateko lau puntu behar duzue, besterik ez. Beraz, arlo batean ondo egiten ez baduzue beste batean hobeto egin izanak konpentsatu dezake. Ez duzu lauko puntuazioa lortu behar arlo guztietan.
Azterketa daraman folioaren inguruan dagoen guztia une batez bazter batean uztea lortzen baduzu konturatuko zara proba arruntak direla, alegia, antzeko probak egin dituzu ikasturtean zehar, eta heldu zara heldu zaren lekuraino.
Jakina, Unibertsitatera sartu ahal izateko hautaprobak egun hauetan prestatzen jarraitu behar duzu. Jarri dizudan lotura horrekin hainbat hautaproba eredutara helduko zara Euskal Herriko Unibertsitateko web guneak eskeintzen duen informazioaz baliatuta.
Itxaropena gal ez dezazun, Ken Zazpi-ren kanta eder bat entzun ezazu
Zorte on.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi