ASKATASUNA NORAINO?
astilekubatx2d @ 10:14
Gizakiak betidanik askatasuna lortu nahi izan du, bere burua gobernatzeko gai sentitu delako; horrek ez du esan nahi bakoitza edozer gauza egiteko aske denik, baizik eta bere eskuan posibilidade desberdinen artean aukera egiteko ahalmena, zein iritzia emateko eskubidea duela.
Banakako autonomia definitu ahal izateko gizartearen esanahia ezagutzea komenigarria litzateke, eta horrek gizarte talde antolatua suposatzen du. Indibiduo bakoitzak aukeratzen du bere eginbeharra gizartearen barnean, askotan bere ahalmenekin erlazionatua, baina noizbehinka denek helburu komun bat izango dute eta horretarako baliteke norberaren askatasunari uko egin behar izatea.
Talde bat antolatzen denean, handia zein txikia izan, oso zaila da pertsona guztiek iritzi berdina edukitzea, baina interes amankomuna lortzeko batasuna beharrezkoa da eta horrela ez bada, behintzat hura oztopatuko ez duen jarrera azaltzea egokiena litzateke. Beraz, ze punturarte gara askeak?
Lan bat aukeratzean hainbat arau eta eginbehar finkatzen dira, uko egiterik ez daukatenak. Kasu horretan burujabetasun indibidualik ez dagoela pentsa daiteke, baina ez da horrela. Zenbaitetan gure iritzia emateko aukera izango dugu agindua jasotako momentuan eta betetzea edo ez gure eskutan egongo da, horri banakako askatasun publikoa deritzo. Bestetan ordea, gure kargua bete behar izango dugu nahiz eta eginbeharrekin ados ez egon; betiere geure iritzia idatziz publikoari transmititzeko askatasuna edukirik.
Aukerak beti izango duitugu, baina gizarte baten partaide izateak suposatzen du gainerakoak kontuan izan behar ditugula, beraz arrazoizko askatasun indibidualaren esparruan mugituko gara, lehen aipaturiko interes komuna burutzeko orduan, zein banakako autonomia eta borondatea burutzerakoan. Guztiekin bat ez bagatoz behintzat inor kaltetu gabe jokatuko dugu.
Garazi Ruiz

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi