Filosofoen hari laburra. Platon
jonl @ 12:54
Ikasturtean zehar landu ditugun filosofoen hausnarketak garaian garaiko egoerak ulertzeko gakoak eman dizkigute. Bakoitza bere sasoiko semea da.
Sasoi horri ematen zaion begiratua laburbiltzea da jarraian duzun testuaren asmoa. Garai bat, filosofo bat, begiratu bat.
Haria harrapa ezak.
Kolorez doaz zuk garatu beharko zenituzkeen kontzeptuak
- Hirian, "polis" ideal batean alegia, justizia egon behar da.
- Justiziaz dakienak hartuko ditu erabaki justuak, hau da, jakituria lortu duenak, adituak besterik ez.
- Hiri justua, utopikoa, harmonia lortu duena da, beharrizanak asebetetzen dituena, horretarako hiru gizarte talde egon behar dute, zein bere betebeharrekin.
- Hiru gizarte talde egon behar dute, gizakiaren ataletan ere gorputzaz gain hiru arima zati dauden bezala.
- Hirian gizarte talde bakoitzak bere dohaina betetzen badu bertutea lortu du
- Gizarte talde horietan, Gobernaria hiritarrik onena izango da, ezagutza lortu duena, filosofo-erregea hain zuzen ere. Aristokrazia
- Ezagutza lortzeko bide desberdinak daude, zentzumena eta arrazoimena batik bat, baina egiazkotasuna arrazoimenak soilik eskura dezake.
- Bi ezagutza iturri daude, bi errealitate eremu daudelako, mundu fisiko aldagarria, eta ideien mundu aldaezina, benetakoa eta adimenez soilik atzeman daitekeena.
- Ezagutza lortzeko, bide luze bat behar da, heziketarena, ilunpetik argitara daramana; baita jakintasuna grinatu ere. Inoiz ikasitakoa oroitu egingo du arimak, arima hilezina baita.
- Heziketa bide luze eta mingotsaren adierazletzat haitzuloaren alegoria irudikatu du Platonek.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi