Filosofoen hari laburra. Kant
jonl @ 10:34
- XVIII. mendean Eri Aroko oskurantismotik alde egin nahi du gizarteak, hezkuntzaren bidez eta arrazionalitateari jarraituz. Argien Mendea.
- Pentsamolde berritzaile horietan arrazoiak izango du nagusitasuna.
- Arrazoia autonomoa, enpirikoa eta kritikoaren aldeko aldarrikapena egiten dute.
- Arrazoia autonomoa, burujabea da; arrazoiak fedearekin dituen lokarriak puskatzen ditu.
- Naturak gizakiari emana dio adimenaz baliatzeko gaitasuna, inoren morrontzarik gabe. Hauxe da ilustrazioa, adingabetasunetik irtetzeko gaitasuna, arrazoiaren erabilera publikoaren bidez.
- Arrazoiaren autonomiak ematen du askatasuna, baina askatasuna ez da legerik eza, borondadea eginbeharretara moldatzea baizik, askatasun zibila alegia, ez askatasun naturala.
- Lege naturala eta arrazionala atzeman dezakegu nonahi. Mundu fisikoan (Newtonen mekanika legeak), moralgintza (aipaturiko moral autonomoa), politikan (gizaki ororen eskubideak bermatzen dituen zuzenbide naturala), eta erlijioan (erlijio naturala, deismoa)
- Ezkutuko lege natural baten eraginez, historiak aurrera egingo du, interes orokorra nagusitu arte eta naturak instintotik libratu arte.
- Zuzenbide naturalak erakusten du boterearen legitimazio forma berri bat, hitzarmena da boterearen oinarria.
- Estatuaren aginariak eskubideak errespetatzen baditu, herriak agintaria obeditu egingo du, legezkotzat du eta.
- Horrela gertatzen den kasuetan, estatua zuzenbide estatua da. Agintea, legearen menpean jarriko da, erregeak bere kasa gobernatu barik.
- Zuzenbidea jarraitzen duten estatuetan, konstituzio errepublikarra jarraituko dute gidaritzat. Botere banaketa, askatasuna, errepresentagarritasuna eta berdintasuna izango dira egitura juridiko horren ildo nagusiak.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi