Filosofoen hari laburra. Nietzsche
jonl @ 11:23
- XIX. mendea itzalen aroa da; dialektikaren aroa da sortu ziren iraultza eta konfliktoak gogoan hartzen baditugu; balio burgesen dekadentzia aroa.
- Aldaketa handiko mendea da, baita pentsamoldeetan ere, positibismoaren arrazionalismoari kontrajartzen baitzaio espiritu romantikoaren ezkortasuna, indibidualismoa eta irrazionalitatea.
- Bitalismoak adierazten zuen bizitza bulkada itsu bat dela, inoiz asebetetzen ez dena.
- Konflikto, dekadentzia eta itzal guztien adierazlea da Nietzsche. Bera dinamita da, inmoralista, baloreen transmutazioa egiten duen profeta berria.
- Kritika zorrotza zuzenduko du intelektualismoaren aurka, esentzia finkoen mundua espejismoa dela esanez.
- Bizitzaren muina adierazteko hobe esperientzia estetikoa, adibidez greziarren tragediak edo Wagnerren operak, kontzeptua baino.
- Sokratez geroztik intelektualismoak bizitzaren sen dionisiakoa gutxietsi duela salatzen du Nietzschek.
- Dionisos, greziar mitologiako jainkoa, bizitzako balore batzuen arketipoa da. Beste arketipoa Apolo da. Haien kontrakotasuna bizitzaren jatorrian dago.
- Balio moralen jatorri psikologikoaz baliatuta, genealogia metodoa alegia, bi jarrera moral aztertzen ditu, morroia eta jaunaren morala.
- Kultura dekadentearen kontra egiten duen kritikarik bortitzenak kristautasuna du areriotzat.
- Balore absolutuen mundua asmatu du, eta kontzientzia moralaren bidez desirak, instintoak arbuiatu ditu.
- Jainkoaren heriotzaren ondorioz balore absolutuetan zegoen konfiantza galtzen da, nihilismoa sortu egiten da.
- Baloreen eraldaketan gizaki zintzoaren eredua kritikatuko du, amaieraren hasiera dela esanez; eraldaketa prozesu hori gamelu, lehoi eta haurren sinbolo bidez esplikatu zuen Nietzschek.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi