Filosofoen hari laburra. Ortega y Gasset
jonl @ 12:45
Ortegari buruzko hamahiru lerro hauek irakurri baino lehen ezagut ezazu nola mintzatzen zen Ortega, zertaz.
- Ortega XX. mendeko intelektuala izan zen Espainiako historia une gatazkatsu batean.
- Atzerapen kulturala eta politikotik atera nahi zuen gizartea, horretarako Europa Espainara ekartzea bultzatu zuen.
- Gizartearen modernizazioa lortzeko asmoz, pedagogia politikoa baliatu zuen, eman zituen hitzaldi eta idatzitako prentsa artikulu ugarietan.
- Intelektualak pentsamendu kritikoa eskeini behar dio gizarteari, ideiak, alegia.
- Baina zein dira ideiek betetzen duten funtzioa?. Galdera horren erantzuna ematerako orduan, neokantiarren dogmatismoari alde egin nahi izan zion.
- Idealismo-realismoaren aurkakotasuna gainditzeko asmoz, perspektibismoa (1914-16) eta raziobitalismoa (1923-55) garatu zituen.
- Lehen aro horretan "Begiralea" izeneko idazlan batean adierazi zuen ez dagoela ikuspuntu absolutua.
- Gizabanakoa, dagokion errealitate puska ikusi ahal izateko organoa da.
- Perspektiba, beraz, ez da oztopoa egia atzemateko.
- Egia atzematen duen arrazoia bizi-arrazoia da, ez da aldaezineko nia, ez arrazoi hutsa. Honela, intelektualismoari kritika egin zion.
- Raziobitalismoaren baitan garatu zituen ideia hauek 1923-55 urte bitartean.
- Bizitza da errotiko errealitatea, norberaren bizitza, ez bizitza kontzeptu unibertsala ez bizitza kontenplatiboa.
- Aurrekoa kontuan hartuta, bizitza hori ezagutu nahi badugu, sinesteak ikertu behar ditugu, ideiek ez baitigute argitasunik ematen bizitzari buruz.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi