iron man, altzairuzko ametsak
jonl @ 13:53
Gezurra dirudien arren, pertsona batek izan dezakeen gauzarik gogorrena, menderaezina bere gogoa izan daiteke. Altzairua bezain tinkoak izan daitezke gure gogoak, haien jatorrian maitasuna dagoenean. Maitasuna bizitzari lotzen gaituen indarra da, duintasunezko bizitza aldarrikatzera eramaten gaituena, bizitzaren besoa luzatzera bultzatzen gaituena.
Horrelako burutapen datozkit bideo hau ikusterakoan. Inoiz bizitza forma edozeinarekin maitasun gisako zirrara sentitu baduzu, hunkitu egingo zara bideoa ikusterakoan.
Mutil paraplejiko baten aitak desiragarri ikusi zuen berak eta semeak triathloia osatzea, noiz igerian, bizikletan, noiz korrika. Desiragarri eta egingarri. Hor dago koska.
Oso bideo polita da.

Zabaldu
del.icio.us
Erantzunak(2) »
Ane Ortiz de Urbina Gonzalez BATXILLER 2A — 2008-09-22 - 17:22:19 GMT 1
Bideo hau tratatzen duen gaia oso paternala eta familiarra iruditzen zait, bertan agertzen delako gizon baten bizitza kirolari dedikatzen duena, urtero triatloi bat egiten baitu. Triatloi honek hainbat distantzia igeri egiten, bizikletan ibiltzen eta korrika egitean datza. Bideoko triatloia Australian egiten da, oso gogorra den lasterketa da, eta egiten duena oso gaitasun fisiko onak eduki behar ditu, egun eta gaua iraundu ahal duelako. Gizon honen bizitzan zeukan ilusio handiena bere semearekin triatloi hau egin ahal izatea zen. Baina bere semea paralitiko zerebrala jaio zen, honezegaitik ezin zuen ez igeri egin, ez bizikletan ibili, ez korrika egin. Baina horrela izanda ere, bere aitak bere ametza errealitate bihurtu nahi zuen, eta ez zen errenditu arazoen aurrean. Oso gogor lan egin zuen urteetan zehar, gau eta egunez entrenatu zen eta bere ametza lortzeko prestatu zen. Momentua heldu zenean guztia prestatua zeukan, igerian egin behar ziren metroak, bere semearekin baltsa batean zegoena, baltsa soka batekin bere gorputzera lotuta, igeri egiten egin zituen; bizikletarekin egin behar ziren metroak, bizikleta doble batekin bere semea haurrean zeramala egin zituen; eta korrika egin behar ziren metroak, bere semea gurpil aulki batean eramaten zuen bitartean egin zituen. Izugarrizko esfortzu fisiko honen ondoren, helmugara iriztea lortu zuen, eta lehena ez izan arren, bere ametza burutzea lortu zuen, bere bizitza osoan gura izan zuen ametza. Bideo honek erakusten dizu esfortzu handiarekin eta maitasunarekin zure bizitzan edozein gauza lortu ahal duzula. Orain azaldu dudan guzti hau, Oihaneri klasean azaltzen ari niona zen, nik aurretik bideo hau ikusita neukalako eta ikusterakoan asko hunkitu nintzelako; horrezegaitik, jakinarazi nahi dizut zure klasea bai interesatzen zitzaidala eta ez nengoela hitz egiten klaseari buruzko ez datozen gaiei buruz.
Eskerrik asko hau irakurtzeagatik.
Bihar arte.
Maitane García López (Batx1) — 2008-09-28 - 16:21:06 GMT 1
Negar malko hauek aurpegitik kendu eta gero, nire ikuspuntua konpartitu nahiko nuke;
Burura etortzen zaidan esaldietako bat hau da, “«Hay hombres que luchan un día y son buenos, otros luchan un año y son mejores, hay quienes luchan muchos años y son muy buenos, pero están los que luchan toda la vida, y esos son los imprescindibles (Bertolt Brecht)». Aurrera jarraitzeko indarrak ematen dit esaldi hau. Aita honi bere semearen maitasuna indarrak ematen dizkio. Aita honek bere semearen egoera gogorra ikusita, munduko semerik zoriontsuena bihurtu du, egunero borroka eginez.
Berekoiena da, alderantziz iruditu arren, besteei gehien ematen diena. Honek, guztietatik maitasuna jasoko duelako. Ezta munduko berekoiena lortuko du bizitza osoan, Aita honek lortu duen zoriontasuna, bere semea zoriontsuena ikusterakoan.
Dar todo por la gente que amas te hace recibir un poquito de cada uno de esos a los que has ayudado. Realmente te vuelves el más egoísta ya que posees amor de todos esos por los que has luchado. Este hombre es el más egoísta de todos, tiene la satisfacción de haber hecho feliz a su hijo y eso te hace poseer infinidad de cosas buenas que ni el más egoísta podría conseguir jamás.
Zeuek izan mundua aldatzeko behar duen borroka amaigabea,
Eskerrik asko.
Erantzun bat idatzi