Sokrate, gizon aparta I
jonl @ 12:00
Platonek bere testuetan erakutsi digunaren arabera, Sokratesek izaera aparta izan zuen, ikuspegi jakin batetik begiratuta, akaso eredugarri. Denboraren poderioz antzineko pertsonaia batzuk mitifikatzeko joera izaten dugu. Sokraterekin horrelako zerbait gertatu da. Baina dudarik ez da, filosofo eta hiritar gisa bere jarrerak aho bete hortz uzten gaitu, batez ere bere heriotz zigorra jasotakoan kartzelaldian izan zuen lasaitasuna kontuan hartuta.
Ondoko testua "Fedon" izeneko testutik hartutako bilduma txikia da. Aurrean esandakoaren adierazgarria da. Goian duzun bideoa eta alboko testuarekin baliatuta, ondoko galderak erantzun itzazu:
- Nolako izaera izan zuen Sokratesek?
- Zeri buruzko hizketalditan murgiltzen da Sokrates?
E ke k r a t e s: Zu zeu, Fedon, egon al zinen Sokratesen ondoan, kartzelan pozoina edan zuen egun hartan, edo beste norbaitengandik entzun d u z u ?
Fe d o n: Ni neu egon nintzen, Eke k r a t e s .
– Zer esan zuen, bada, gizonak hil baino lehen? Eta nola hil zen?
– Saia zaitez, bada, gauza horien guztien ahalik eta berri zehatzena guri ematen, ausaz zereginen bat ez badaukazu behintzat.
– Ongi, bada. Benetan gauza harr i ga rriak jasan nituen bere ondoan nengoela; izan ere, ez nuen errukirik sentitu, lagun baten heriotzaren aurrean nengoen arren; gizon zoriontsu agertzen baitzitzaidan, Eke k r a t es , bai jokaeran eta baita hitzetan ere. Zein lasai eta noble hil zen... Horr e l a bu ruratu zitzaidan Hadesenera bazihoan ere, ez zihoala patu jainko t i a rr i k gabe, baizik eta hara heldutakoan ere, ongi egongo zela, beste inor inoiz egon ez den bezala. Horregatik ez nuen errukizko ezer ere sentitu, dolu baten aurrean dagoenarentzat normala emango lukeen bezala; baina ezta atseginik ere, fi l o s o fian aritzen ginenetan ohi genuen bezala –hitzaldiak
filosofiazko batzuk izan ziren eta–, baizik eta sentimendu arraro bat neukan, besterik gabe, atsegin eta atsekabearen nahasketa ezohiko bat, hark segituan hil behar zuela pentsatzean. Eta bertan geunden guztiok eg o e r a berdintsuan geunden, gutxi gorabehera, batzuetan barre eginez, besteetan, berriz, negarrez, guretako bat alde handiarekin gainera, Apolodoro
–gizona ezagutzen duzu jada, ziur aski, eta bere izaera ere bai.
– Nola ez, bada?
– Hura benetan horrela zegoen erabat, eta ni neu ere aztoratuta nengoen, eta gainerakoak ere bai.
...Izan ere –esan zuen– Hamaikak Sokrates askatzen ari dira eta ga u r ko egunean hilko delako berri ematen». Eta luze jo gabe, etorri eta s a rt z e ko agindu zigun. Sartzean, bada, Sokrates askatu berria topatu genuen, eta Xantipa7 –ezagutzen duzu jada– bere umea besoetan eta alboan eserita. Bada Xantipak ikusi gintuen orduko, oihu egin zuen, eta emakumeek esan ohi dituztenak bezalakoxeak esan zituen: «Oi Sokrates, a z ken aldiz hitz egingo dizute orain lagunek zuri, eta zuk beraiei!». Eta Sokratesek Kritoni begiratu eta esan zion: «Kriton, eraman dezala norbaitek etxe r a . »
Eta Kritonen zerbitzari batzuek eraman egin zuten hura, oihuka eta bu l a rrari kolpeka. Sokratesek, aldiz, ohean eserita, hanka tolestu eta eskuarekin igurzten zuen, eta igurtzi bitartean, esan zuen: «Zein ga u z a a rraroa dirudien, gizonak, gizakiek «atsegina» deitzen dioten hori! Zein h a rreman harr i ga rria daukan bere kontrakoa dela dirudien horr e k i ko , a t s e k a b e a r e k i ko! Ez dute bi hauek batera gertatu nahi gizakiarenga n ; baina norbaitek biotako baten atzetik ibili eta harrapatzen badu, ia b e h a rtuta dago beti bestea ere harrapatzera, bu ru bakar bati lotutako bi izango balira bezala. Eta nire ustez –esan zuen– Esopok horietan pentsatu balu, mito bat idatziko zukeen, nola jainkoak, borrokan zebiltzan bi hauek adiskidetu nahian, eta ezin izan zuenean, haien bu ruak batera lotu zituen, eta horr egatik bata gertatzen zaion pertsonari, besteak ere j a rraitzen dion gero kontatuz. Neuri ere gertatzen zaidan bezala. Katearen eraginez hankan mina eduki ondoren, badirudi atsegina etorri dela atzetik »

Zabaldu
del.icio.us
Erantzun bat »
Jon Ander (DBHO 1A) — 2008-09-22 - 17:24:53 GMT 1
1. Nolako izaera izan zuen Sokratesek?
- Onartzen du gertatuko zaiona (hilko dutela), eta hortaz, lasai hiltzen da, noble eta zoriontsu bere jokaera eta hitzetan, pentsatzen baitu bere bizitzan ondo jokatu izan duela eta bere kontzientziak esan diona bete duela. Erruduna ez dela daki, beraz, ez dago damututa ezertaz eta leku on batera joango dela pentsatzen du.
2. Zeri buruzko hizketalditan murgiltzen da Sokrates?
- Atsegina/atsekabe erlazioaz eta heriotzari buruzko hizketan murgiltzen dira. Atsegina/atsekabeari butuz ezberdintasunik ez dagoela diote, oso lotuta baitadu eta batzuetan, batak bestea dakarrelako. Eta bestalde, heriotza zer den aztertzen dute ere, onodrio batetara helduz: pertsona bat hiltzerakoan arima gorputzetik bereizten da, baina arimak bizirik jarrituko du betiko.
Erantzun bat idatzi