El libro de las cosas extrañas. Albër D´Arbbin
jonl @ 11:52
"máquina para aumentar la escasez"

Pentsamenduari eragiteko moduak askotarikoak dira. Guk sarri esaten dugu jarrera irekia duenarentzat edozer izan daiteke zirraragarri zertxobait pentsatzeko. Pizgarri horietako bat artearen mundua da. Arte-lana gizarteari zuzentzen dugun begirada kritikoa da askotan.
Hala gertatzen da Leioako kultur aretoan (Kultur Leioa) zabaldu berri duten erakusketarekin. "El libro de las cosas extrañas" izena daraman erakusketa ekarri du Alberto Palomerak.
Antzineko naturalisten jakinmina berreskuratuz, kutxa miresgarri batean sartuko gara, makina harrigarriak topatuko ditugu eta giro ludiko batean murgilduko.
Erakusketa honetara sartu orduko, oro har gauzengatik harritzeko dugun gaitsasuna piztu behar dugu, hortik aurrera atzematen ditugun intuizioak, edo hausnarketak jaso ahal izateko.
Gu, hara joango gara, eta untziko liburua balitz bezala, gure koadernoan idatziko dugu ikusitakoa.
Zorro betearekin itzultzen garen ala ez, bueltan kontatuko dizuegu.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi