Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Gero eta aberatsagoak, baina zoriontsuagoak?

astilekubatx2d @ 21:59

   Denok dakigunez, gero eta gehiago dira erostearren egunero zeozer erosten dutenak. Horri kontsumismoa deitzen diogu eta hainbat pertsonaren aburuz, etengabe eroste horrek zoriontsu egiten du. Bestalde, gizartearen beste talde bat kontsumismoaren aurka dago, estura bultzatuz. Erostearen kirola hori dela eta, garrantzitsua deritzot noizbait geure burua arazo honen aurrean jartzeari eta era berean, munduko ekonomiari erreparatzeari. Buruhauste honi buruz egindako gogoetak lagunduko digu norberaren zoriontasuna bilatzen. Baina, zeintzuk izango ote dira kontsumismoaz aparte dauden zereginak? Nahikoa du pertsona batek dirua zoriontsu izateko?

    Hasteko, aipatzekoa da gaur egun gure gizartean, lehenengo munduan, kontsumismo indizeak etengabe gora doazela. Begi bistan dago jendea uneoro dendetan dagoela eta ez dakiela bere astialdia beste zertan betetzen. Denek dirua lortzeko lan egiten dute eta gehiengoak diru hori xahutzen du. Beti erosten, beti dirua eskuartean. Hau izango ote da bizitzaz gozatzea? Argi dago bizitzeko dirua beharrezkoa dela, baina ez da balio bakarra. Gainera, hilabetero jasotzen den soldata ez da eskuratzen den bezain laster gastatzeko, baizik eta aurrezten eta gastuak kontrolatzen ikasi behar da. Horrela, austeroak izango gara, eta erosteko gogobizia murriztuko dugu.

   Azkenik, kontsumismoarekiko alternatibak sortzea premiazkoa dela esan daiteke, norberaren zoriontasuna bide egokian jartzeko. Adibidez, lagun eta senideen arteko harremanak zaintzea garrantzitsua litzateke, honela, maitatuak eta afektiboki gustora sentituko ginateke. Honi esker norbera bere bizitzaren zentzua aurkitzen kapaza izango da. Hauek bai direla zoriontsu izateko osagaiak!

                                                                     Ane Lekunberri Soto


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu