GIZARTEAK BULTZATZEN ALA OZTOPATZEN DU BANAKAKO AUTONOMIA?
astilekubatx2b @ 07:48
Banakako autonomia beharrezkoa da pertsonak bezala hazteko, adin heldutasuna lortu eta inoren laguntzarik gabe bizitzari aurre egin ahal izateko.
Baina oztopatzen al du gizarteak banakako autonomia?
Gizakia taldean bizi den izakia da, talde hori gizartea delarik. Beraz, gizakiak beste pertsona batzuekin batera biziz izan behar du banakako autonomia lortzeko gai, eta hori zenbaitetan oztopo bat izan daiteke. Izan ere, beste pertsona batzuekiko dependiente izanez hazi eta hezitzen gara: gurasoekiko dependentzia, lagunekikoa, irakasleekikoa eta edozein momentutan laguntza eskaintzen digun edonorekiko dependentzia.
Baina dependentzia horretaz aparte, badira beste oztopo batzuk ere. Gaur egungo zenbat gaztek dauka 26 urte bete baino lehenago etxetik joateko aukera? Oso gutxik. Beraz, gurasoekin bizitzen jarraitu behar dute, bikotea izan arren berarekin bizitzeko aukerarik gabe. Etxebizitzaren prezioak beraz traba bat izan daiteke gurasoengandik independentzia lortu nahi dutenentzat.
Beste alde batetik ikasketak daude, gizartea gero eta zorrotzagoa da formazio akademikoari dagokionez. Hori ez da berez txarra, beharrezkoa baita prestakuntza ona izatea, baina unibertsitate ikasketak egiten egoteak ez du, noski, lan egiteko aukerarik ematen eta independentzia ekonomikorik gabe ez dago banakako autonomia lortzerik, ez gaur egungo gizarte kapitalistan behintzat.
Ondorioz, gizarteak nolabait oztopatzen du banakako autonomia. Gizakiari gero eta gehiago kostatzen zaio besteekiko independiente izatea, etxebizitza bat erostea eta independentzia ekonomikoa lortzea. Gainera, egoera hobetu beharrean txarrera doa. Izan ere, gure gurasoek gu baino lehenago gauzatu zuten banakako autonomia hori, eta ziur asko, gure semeek aukera hori izatekotan guri baino beranduago helduko zaie.
Ainhoa Doñabeitia

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi