Gizarte talde bakarra edo talde txiki anitz?
jonl @ 17:53
Estatu bateko biztanleak ez dira guztiak berdinak eta nahiz eta elkar ez ezagutu koalitate bat dute amankomunean, guztiak elkarrekin gizarte bat osatzen dute. Bertan guztia ondo ibiltzeko bakoitzak bere lana bete behar du, edo bakoitza bere kabuz ibilita ondo joan daitezke gauzak?
Alde batetik Platonek uste du, estatu zuzena lortzen dela estatuko klase bakoitzak berez dagokiona betetzen duenean. Beraz, estatu bat klaseetan banatuta dago, klase bakoitzak betebehar bat du eta klase horiek beren egitekoak ondo betetzen dituztenean izango da estatua zuzena. Platonek hiria edo estatua hiru zatitan banatzen zuen: lehenengo defentsa lana, zaindariak izango liratekeenak; bigarren beharrizan ekonomikoak, herri xehea eta azkenik agintea, errege filosofoa izango litzatekeena.Hiru talde horiek, lan bat dute, eta lan hori ondo betetzen dutenean hiri edo estatu perfektua lortzen da, hiri babestua, beharrizan guztiak aseak dituena eta ondo antolatua dagoena.
Beste alde batetik badaude beste ideologia modernoago batzuk, uste dutenak estatua ondo ibil daitekeela herritarrak gizarte talde txikietan biltzen badira eta talde txiki bakoitzak bere burua antolatuz eta beste taldeen lanak oztopatzen ez baditu, estatu zuzena lortuko dela. Azken finean, gaur egungo gizartea horrela dago antolatuta, taldeetan, estatuak deitzen ditugunak eta bakoitzak bere funtzionamendua dauka eta armonian bizi dira. Ez dago arazorik estatu batek beste bat oztopatzen ez badu. Espainiako I Errepublikan anarkismoaren aldaera bat sortu zen, Kantonalismoa, hiria kaleetan banatzen zituena errepublika federalak sortuz. Mugimendu hau Cartagenan eta Cadizen sortu zen.
Azkenik, nik uste dut estatu bat zuzena izateko beharrezkoa dela bien sintesi bat sortzea. Alde batetik hiriak ez lirateke klaseetan zatituak izan behar, guztiok baikara legearen aurrean berdinak beraz guztiok behar dugu eskubidea beteko dugun betebeharra aukeratu ahal izateko, diruarekin jaio garen kontuan izan gabe.. Horrela guztiok izango ginateke zoriontsu, gustuko dugun lana egin ahal izango genukeelako, beraz guztiok egingo genuke gure lana ondo eta estatua zuzena izango litzateke eta bere funtzionamendua ona.
Eneritz

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi