Subjektuak sortzen du objektua.
jonl @ 09:19
Objetuaren ezagutza subjektuaren ekintza bat da. Pertzepzioa bera ere subjektuak moldatzen duen ekintza da, sentimenaren hainbat datu subjektuak bildu edo sintetizatu beharra duelako.
Subjektuak objektuari bere baldintzak jartzen dizkio, bai sentimenaz objektua atzemateko eta bai ulermenaz atzemandakoa kontzeptuen bidez ulertzeko.
Baldintza horietako bat denbora da, beste bat espazioa. Biak dira guk hautemateko ditugun formak. Bi datu horiek ez dira objektuaren bere baitan dauden ezaugarriak, subjektuaren apriorizko baldintzak baizik. Denbora esperientzia bat da. Denbora ez dago subjektuarengandik apartean. Esan daiteke ez dagoela denbora ez espazio absolutorik. Pertsonaren kokapenak eta berar hartzen duen ikuspuntuak baldintzatzen du denboraren esperientzia.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi